Gaiak

Eguberriak: subilaro [1 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
SM-001b A03 Gabonetan, abenduaren hogeita lauaren goizean bi egur jartzen ziren suaren bi bazterretan. Txingar hura urte guztian zehar gordetzen zen. Gaueko mezatara denak joaten ziren. Bere amonak egiten zuena: mezatara joan baino lehen su bazter guztiak begiratzen zituen gari pikorrik ez zegoela ziurtatuz. Mezatatik bueltan ikusi behar zuen lehenengo gauza gari pikorrik ba ote zegoen zen. Pikorrak ikusi eta Jainkoari eskerrak ematen zizkion urte guztian ogia izango zutela esan nahi zuen eta. Gabonetako egurra Subilaroko egurra zen, egun hura Subilaro baitzen. Urte guztiko gauetan txingar haiek erdira biltzen ziren eta ongi tapaturik uzten ziren. Haien gainean hiru gurutze egiten ziren burtzinarekin, esanez "Jaungoikoak duela parte, aingeruek beste hainbeste eta gaiztoak ez batere". Ogia labean sartzen zelarik otoitz bera esaten zen. Urte berri egunean ogia, gazta eta ardoa ematen zizkion herriak joan nahi zuten guztiei, baina andreak ez ziren joaten. Errege bezperan etxeko bi platerrik politenak mahai gainean jartzen ziren eta etxeko zaharrenak kartak nahastu eta gazteenak ebaki egiten zituzten. Kartak honako ordenean ateratzen zituzten: Jainkoa, Amabirjina, aitona, amona, aita, ama eta umeak zaharrenetik gazteenera. Ezpata erregea ateratzen zenean hura izango zen errege urte hartan. Eta orduan haurrak kalera ateratzen ziren joareekin "Biba (izena) errege/erregina" oihukatuz. Hurrengo egunean gosaria eman behar zuen.