Gaiak

ogibideak: ikazkin [2 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
IR-009 A04 Ikatz egiten ere bost urtez egon zen. Txondorra nola egiten zuten: egurrak pilatu, orbela jarri, egurrarekin zuloa egin goitik eta bertatik sua bota. Lainoa eta lanbroa zen onena barruko keak erre beharrean egosi eta ikatz egiteko. Semeei erakutsi die nola egin, baina gaur egun ez du dirurik ematen.
II-001a A01 (1.30")Gizona Lesakan jaio zen eta hogeita sei urtetan joan zen ikatz egitera Urepelera. Ezagunak zituen bertan eta goserik ez zutela pasatzen esan ziotenean bera ere ikatz egitera joan zen. Alemanak han zirela, ehun ari ziren berarekin lanean. Baigorriko Bidartentzat egiten zuten lan denek. Bera gazte zenean Lesakan ere egiten zen ikatza. Ez zuen inoiz pentsatu horretan aritzea, eta orain dolu da uzteaz.