Gaiak

ilargia: eragina [5 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
II-012c A04 (39:47") Sinesmen bat baino gehiago da ilargiaren eragina: Newton-en legea Lurraren eta Ilargia eta Eguzkiaren artean ere betetzen da. Itsasoko mareak ere horren ondorioa diren bezala, landare eta zuhaitzetako izerdia ere erakarri ditzakete Ilargi eta Eguzkiak. Ilargi betea: guk Lurretik Ilargia Eguzkiak erabat argitua ikusten dugu. Ilargi beltza: Eguzkia Ilargiaren atzean dago eta horregatik Ilargiaren argitu gabeko aldea ikusten dugu. Beraz, ilargi betean Eguzkia alde batean eta Ilargia bestean egonik, bakoitzak norabide batean tiratzen du, indarrak banatuz. Baina ilargi beltzean biak alde berean daude eta norabide bererantz tiratzen dutenez, indar handiagoaz gertatzen da. Eta honek eragin zuzena du baratzean. (44:30") Agurra.
II-012c A03 nekazaritza - sinesmenak (28:53") Baratzearen gainean eragin handia du ilargiak. Tipulak, adibidez, abenduko ilbeheran erein eta ilbeheran jasotzen zituzten. Beste sinesmen batzuk.
II-012c A02 sinesmenak - eguraldia: tenporak (20:55") Ilbeheran eta ilgoran landatzen diren barazkiak. Orain ere kasu egiten zaio ilargiari baratzeko lanak egiteko orduan. Garta-denborak. Landareen kasuan ez zitzaion Ilargiari hainbesteko kasurik egiten. Animaliengan duen eragina.
II-012c A01 nekazaritza - sinesmenak - eguraldia Aurkezpena: Ilargia eta bere eraginak. (02:20") Garta-denborak: Gartetan egiten duen denbora bera egingo du hurrengo hiru hilabeteetan. Zotalegunak: urteko lehenengo hamabi egunetako eguraldiak urteko hamabi hilabeteetan egingo duen eguraldia aurreratzen du. (08:05") Ilargiaren aldaketen arabera egiten zuten laborantza-egutegia. Ereiteko denborak horren araberakoak ziren, ilbeheran ereiten zen. Abereengan ere izaten zuen eragina. Kontakizunak. Egurra mozteko garaia ere Ilargiaren araberakoa zen. Sua egiteko egurra ilgoran mozten zen. Altzarietarako egurra, berriz, ilbeheran moztu behar da, egur hori ez baita bihurtu behar.
II-113a A01 nekazaritza: baratza Aurkezpena: martxoan baratzean egin behar dena. Lehenik ilargiari egin behar zaio kasu. (02:20") Burua lurrean egiten duten barazkiak, ilbeherean jartzen dira. Gora egiten dutenak berriz, ilgoran landatu behar dira. Egurra mozteko ere ilargiaren faseak garrantzitsuak dira. Martxoan porrua, litxu guztiak, azak, azenarioak, perrexila... landatzen dira. Lurra lehorra dagoela sartu behar dira. Ongarria azaroa eta abenduan jarri behar da, orduan hartzen baitu lurrak indarra. Hilabetea eta hazia lurrean sartzean dagoen sakontasuna ere kontutan hartu beharreko gauzak dira.