Gaiak

egurra [10 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
I-034 B08 Haritza da egurrik onena, gogorra da eta sitsak ez du jaten.
IR-009 A03 Etxean urte askotan egon eta gero, Aezkoako Iratira joan zen lanera. Berak idiekin egurra Belaguaraino ateratzen zuen.
IR-018 A02 egurgintza Egurra oihanetik ateratzen zuten eta zerrategirik ez zegoenez, beraiek lantzen zuten egurra mendian bertan. Neurri desberdinetako tabloiak egiten zituzten eta gero lehortzen uzten zituzten biltegian. Lan horretan aritzen ziren pertsonak bazeuden. Tailerretan zurgintzan aritzen zirenak gutxi igotzen ziren. Tabloi meheek hiruzpalau urte eta lodiek zazpi-zortzi urtez egoten ziren lehortzen. Gaur egun egurra egosten den lehorgailuak elektronikoak daude. Ordu gutxitan lehortzen dira baina gero egurra okertzen da, kanpoko klimara ohitzen direnean.
SM-007a A01 Aurkezpena. Egurra: norentzat, zer.
I-039 B02 kontakizuna Mendian lan asko egin izan du. Egurra ateratzen zuten eta garraiatu egin behar zuten. Ibaian zehar garraiatzen zituzten, baina ez almadietan, solte baizik. Beraiek oinez joaten ziren ibai ertzetik, egurrak nonbait gelditzen baziren askatzeko. Uretara eroriz gero ez zekien iregi egiten. Uretara erori zen behin eta nagusiaren semeak luzatu zion makil bati hartuta lortu zuen ateratzea.
SM-006a A02 bizimodua - lana: egurketa Perpetuaren aita eta anaia, eta Fermin bera eta bere aita, mendian aritzen ziren egurretan lanean. Hogeita hamabi urte izan arte egon zen egurgintzan. Egurra normalean ikatza egiteko izaten zen. Metroka ordaintzen zieten eta Iruñera bidaltzen zuten.
SM-006a A07 Fermin eta Perpetuaren anaia zortzi urte zituztela mendira joaten ziren gurasoekin bakoitzak bere zerra hartuta, eta goizeko lauretatik ilundu arte egoten ziren mendian egurra mozten. Gehien ebakitzen zena pagoa zen.
IC-003b A04 Leku askotan egon da. Iratin pago asko dago. Aezkoatik egurra ibaian zehar jaisten zuten baina berak ez du hori ezagutu.
N-020 A01 Duela berrogei urte, Baztango gehienak nekazariak ziren. Baina etxeko denentzat ematen ez zuenez, asko Ameriketara eta Frantziara mendiko lanetara joaten ziren. Orduan dena egiten zen eskuz eta zuhaitzak mozteko jende asko behar zen. Martxoan joan eta negua bitartean han egoten ziren. Egurra animaliekin karretera bazterrera eramaten zuten eta handik jaisten zuten. Prozesua. Gosaltzeko txingerra hartzen zuten, eguerdian babak eta afaltzeko berriz ere txingerra edo babak.
SM-006a A02 bizimodua - lana: egurketa Perpetuaren aita eta neba, eta Fermin bera eta bere aita, mendian aritzen ziren egurretan lanean. Hogeita hamabi urte izan arte egon zen egurgintzan. Egurra normalean ikatza egiteko izaten zen. Metroka ordaintzen zieten eta Iru˝era bidaltzen zuten.