Gaiak

nekazaritza [14 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
D-002 A02 Lanik handiena, udan belarrak moztea izaten da. Segamakinarekin moztu, lehortzen utzi, paketatzeko makinarekin bildu eta etxera eraman. Ekainean egiten da, hogei bat egunez. Belarra behiek eta ardiek jaten dute, baina urte guztirako ez da ailegatzen eta erosi behar dute. Patatak, barazkiak, letxuak, etab. ere badituzte. Ohituta daude lanarekin, baina gogorrena egun bakar bat ere libre ez izatea da. Orain gainera laguntzak kentzen ari dira.
IR-016 A03 abeltzantza Gaztetan nekazari lanak egiten ibiltzen ziren. Ogia, pentsuak, larrainean gauza borobilak baziren eta bertan egiten ziren ontziak eta bereizten zen hazia. Orain hori dena galdu egin da. Belarra lehenik, ontziak. Uztarekin belar gutxiago biltzen zen eta biltzen ziren lizarra, haritzaren hostoa negurako aziendentzako. Orain belar gehiago bildu eta pentsua erosi egiten du lehen etxekoa zena. Aziendak ez du bizitzeko adina ematen eta pentsua erosterakoan, eskatutakoa ordaindu behar. Lehen prezioa negoziatzen zen aziendak saltzerakoan hiltegietan.
IR-021 A04 Denbora haietan ereiten zena: garia, patata, arto gutxi, babak.
SM-007a A03 Bera ez da inoiz kontrabandoan ibili. Nekazaritzan ordea, bai. Etxeko lanak ziren hauek, garia ereiten zen orduan. Orain patata eta behiak izaten dira. Behi holandarrak, pirenaikoek oso esne gutxi ematen dutelako. Lehengo eta oraingo egoera.
SM-007b B01 Aurkezpena: izena, adina, non jaioa. Bera beti nekazaritzan aritu da. Beti bere aitaren atzetik zebilen. Gari asko, oloa, zalkea, pentsu mota guztiak ereiten ziren. Zekalea ere ereiten zen lotzakiak egiteko, ez zuten jaten. Arto gutxi ereiten zuten baina lehenago gehiago omen zegoen.
I-050 A01 gramatika: lexikoa Txirrika, lumera (gurdien egurrezko gurpilei ematen zitzaien), "estrasie" (garia txikitzekoa), erregua (22 kg.), erregu erdia (11 kg.), gaitzerua (5 kg.), almotea, lera, gurdia, remolkea, karraskila, kaxkalore, agozbaia, garibaia, pasadera, maze, ostoa, arba(ts)(lizar adarrak), txertatu, txerto, lixke, aldaka, babak, zorne, flemoia, garatxo, orezta.
SM-006b A01 bizimodua - abeltzantza Apesui etxeko emakumea da. Apezetxea omen zen lehenago. Bertan azienda eta nekazaritzatik bizi izan dira. Patata, garia, oloa eta zalkea biltzen dituzte. Axuriak saldu, esnea jeitzi eta saldu. Behiak, ardiak eta behorrak dituzte. Belarra siloetan sartu eta lehortzen ere uzten dute. Idiei traktoreek kendu zieten lekua. Behi mota desberdinak dituzte: suitzarra eta holandarra. Ardientzat mutil bat dute. Senarra eta semea ere aritzen dira ardiekin.
SM-006b A03 Hamabi ahizpa ziren eta anaia bakarra. Beraz, berak ere egin zuen kanpoko lana. Bera zen zaharrena. Larrainak: narra bat lotzen zuten zerrarekin eta bueltaka ibiltzen ziren. Gero garia haizatu egin behar zen. Garia biltzean, balak egiten ziren. Kalidadea zeritzona ogia egiteko zen. Bestea zekalea zen. Hasieran igitaiaz segatzen zuten.
IC-002a A03 Lehen, herrian denak ziren laborariak. Nekazaritzaz gain, behiak ere eduki zituzten. Baina gaixotu egin ziren eta denak kendu zituzten. Familia hartako gazteek egin dituzten ikasketak eta lanak. Ez dute beraiek nekazaritza berriro hartuko. Hasieran larrainean egiten zuten lan. Gero eultzilaria eta berrikuntzak sartzen joan ziren.
SD-009a A01 denetarik Bere buruaren aurkezpena. Musika eta txistua nola ikasi zituen. Hogeita lau urtetan ezkondu eta gurasoek zuten ostatua berak hartu zuen. Seme eta alaba bat ditu eta bi iloba. (03.35") Sarako jende gehiena laborantzatik bizi da. Ondasun txikia dutenez, seme-alabek kanpoan, lantegietan lan egiten dute.
II-012c A03 sinesmenak - ilargia: eragina (28:53") Baratzearen gainean eragin handia du ilargiak. Tipulak, adibidez, abenduko ilbeheran erein eta ilbeheran jasotzen zituzten. Beste sinesmen batzuk.
II-012c A01 sinesmenak - eguraldia - ilargia: eragina Aurkezpena: Ilargia eta bere eraginak. (02:20") Garta-denborak: Gartetan egiten duen denbora bera egingo du hurrengo hiru hilabeteetan. Zotalegunak: urteko lehenengo hamabi egunetako eguraldiak urteko hamabi hilabeteetan egingo duen eguraldia aurreratzen du. (08:05") Ilargiaren aldaketen arabera egiten zuten laborantza-egutegia. Ereiteko denborak horren araberakoak ziren, ilbeheran ereiten zen. Abereengan ere izaten zuen eragina. Kontakizunak. Egurra mozteko garaia ere Ilargiaren araberakoa zen. Sua egiteko egurra ilgoran mozten zen. Altzarietarako egurra, berriz, ilbeheran moztu behar da, egur hori ez baita bihurtu behar.
IC-016a A05 elikadura: esnea - animaliak: behiak Lehen garia ereiten zen, igita egiten zen eta larrainean eultzitu. Orain ia lursail guztiak belar-soroak dira esneak ematen duen dirutik bizi direlako. Behien lanari erabat lotuta bizi dira, ezin dute utzi egun bakar bat ere ez. Lehen lurra laiez lantzen zen, orain traktoreak daude. Lehenengo brabanak idiekin tiratzen zituzten. Belarra segekin ebakitzen zen eta maindirekin ekarri, orain pakak egiten dira. Ez dute oporrik egiten. "tonto jaio eta asto bizi". Herrian lursailak txikiak dira. Udal bat ibar osorako dute.
N-064 A01 Hizkera estandarizatua egiten du, beharbada ameriketara joandakoen koinea da. Aspirazioa egiten du batzuetan. Baserriko lanak. Nahiz eta 10 anai-arreba izan, gutxi ziren etxeko lanak egiteko dena eskuz egiten baitzen. Aziendek lan handiena eskatzen zuten: esnea jetzi, jana ematea eta abar. Orain dena makinaz egiten da. Lehen denetarik ereiten zen: garia, artoa, patata, babarrunak, arbiak. Gaur egun dena aziendentzako belarra da. Belarra lehen segaz ebakitzen zen, eta irauliz eguzkitara idortzen zen. Orain belarra makinek biltzen dute eta plastikoz estali. Ongarria gurdiekin ateratzen zen eta sardearekin zabaldu. Gaur zisternek zabaltzen dute eta ez dago eskuaz ukitzeko beharrik. Lehen denetarik ereiten zen autosufizienteak izateko. Orain lagun gutxik lehen askok egiten zutena baino gehiago egiten dute.