Gaiak

abeltzantza [4 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
IR-016 A03 nekazaritza Gaztetan nekazari lanak egiten ibiltzen ziren. Ogia, pentsuak, larrainean gauza borobilak baziren eta bertan egiten ziren ontziak eta bereizten zen hazia. Orain hori dena galdu egin da. Belarra lehenik, ontziak. Uztarekin belar gutxiago biltzen zen eta biltzen ziren lizarra, haritzaren hostoa negurako aziendentzako. Orain belar gehiago bildu eta pentsua erosi egiten du lehen etxekoa zena. Aziendak ez du bizitzeko adina ematen eta pentsua erosterakoan, eskatutakoa ordaindu behar. Lehen prezioa negoziatzen zen aziendak saltzerakoan hiltegietan.
I-005 A08 Ganadu mota bakarra jarriz gero egin daiteke dirua, baina ez mota askotakoa jarriz. Mezkirizko egoera.
SM-006b A01 bizimodua - nekazaritza Apesui etxeko emakumea da. Apezetxea omen zen lehenago. Bertan azienda eta nekazaritzatik bizi izan dira. Patata, garia, oloa eta zalkea biltzen dituzte. Axuriak saldu, esnea jeitzi eta saldu. Behiak, ardiak eta behorrak dituzte. Belarra siloetan sartu eta lehortzen ere uzten dute. Idiei traktoreek kendu zieten lekua. Behi mota desberdinak dituzte: suitzarra eta holandarra. Ardientzat mutil bat dute. Senarra eta semea ere aritzen dira ardiekin.
N-017 A01 bizimodua Bere aitona morroi joan zen Balentzixa baserrira eta bertako alabarekin ezkondu zen gero. Bost bat hektarea lur dituzte: arto, baba eta erbia dute. Lehen garia ere bazuten, baina orain ez. Intxaurrondo asko daude, ez dute lanik ematen eta fruitu asko ematen dituzte. Usurbilgo Ilunpe sagardotegiari saltzen dizkiote. Esnea ere saltzen dute. Baserri berria egin zuten, orain bertan bizi dira. Inguruan, baserriko gauzetan aritzen diren oso baserri gutxi daude. Bera gaztea zelarik atera zen kalera lanera, diru bila. Gehienak ezkondu da eta kanpora joan dira. Etxeak, bertan denbora gehien irauten duen seme edo alabarentzat izan beharko lukeela iruditzen zaio, eta ez zaharrenarentzat. Goizean bera ez bada, andreak jaisten ditu behiak. Berak etxetik kanpo lan egiten badu ere, gauean etxera heldu eta etxeko lanak egiten ditu. Bere egunik lasaienak soldadu egon zenekoak izan ziren. Geroztik ez du oporrik izan. Tokia ordea, zoragarria da. Behiak modu zaharrean tratatzen dituzte. Egunean hiru alditan ematen diete jaten eta jaisten dituzte. Behiek birritan egiten ohitzeko arazorik izango ez luketen arren, aitak bai.