Gaiak

sendabelarrak [7 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
D-042 A01 medikuntza: tirakiloia Tirakiloia zer den, nola egiten den eta zertarako erabiltzen den: Bost belarren nahasketa: pasmobelarra, lapaitza, tipula, baratxuria eta zagoia.
I-031 A01 Legenak, eskuetan ateratzen ziren erupzio batzuk, sendatzeko Lizason Domingonean egiten zuten konposatu bat. Orain ere egiten da pomada bat hazkurak kentzeko. Osinak jaten zituzten batzuek odola mehetzeko. Beste batzuk, egosi eta haren salda hartzen zuten. Gozoa omen da. Ubitazaia(porrostia(ezpata-belarra, goldarron(eztainu-belarra. Kolpe-belarra: golpeak sendatzeko edozein baratzetan egoten den landare luze hosto zabalekoa. Belar-izpia: belar oso mehea, fundamentu gabekoa. Gernu-belarra: maskuria sendatzeko. Arto artean ateratzen zen azenarioaren antzeko belarra. Izpiliku.
IR-018 B09 Senda belarrak: Kamomila tripako minarentzat, zentaura pixarentzat, "Ajenjo" zizareak botatzeko. Batzuk egosi eta ura edateko eta beste batzuk enplastuak egin eta jartzeko. Arnika kolpeentzako. Tipula minak ontzeko. Garbitzeko belar eta zura azalak zeuden. Gripearentzat lehenengo sabela garbitu eta gero garagar egosiaren ura, esnearekin nahastuta egunero hartu, besterik jan gabe.
N-052 A09 ogibideak: medikua Medikuak gaixoak etxeetan ikusten zituen. Oso urrutitik etorri behar bazuen ere, ez zuen asko kobratzen. Bertako sendabelarretan ez zuten konfiantzarik. Kamomila eta berbena-belarra katarroentzat erabiltzen zen, baina ez gehiagorik.
SU-005 A08 Minbizirako sendagaia: enplasto bat egiten da barraskilo txiki osoekin eta txizarekin. Ataungo medikuak esan zion: hiru emakumeetatik bi hil eta bat sendatu egin zen.
SN-007b A09 herri sendagintza Begietako mina kentzeko arrosa ura. Haginetako minerako Santa Apoloniari errezatu. Buruko minarako errezatu Santa Feliziari. Sabeleko mina kentzeko kamomila. Karraskila udaberriko katarrorako. Azido urikorako limoi garratz zukua baratxuriekin hartzeko esan zion Lekunberriko moja batek. Baina hori ez da ona denentzako. Eta monje batek eman zion gero beste erremedio bat: usinak eskuetan pasa, minutua eta gero eskuak garbitu. Hurrengo egunean eskuak garbitu bakarrik. Lau aldiz errepikatu eta egun batez deskantsatu. Zizareen aurka kedar ura. Hura irakiten jarri eta goilaratxo bat kedar bota.
SM-005a A01 herri sendagintza - medikuntza: erremedioak Pikorrentzat: olio eta gantz edalontzi bana erromeroarekin frijituta. Hezurrentzat: hezurrak erre eta barautan errautsak hartu. Haginetako mina: intsusa erre. Begientzat kamomila. Zizare belarra edo "santonina" egosia zizareak dituzten haurrentzat. Belarrietako mina: baratxuri frijitua olioarekin. Tentsiorako mihura. Erreumarentzat: bederatzi egun jarraian baratxuriak jan, egunero kopurua handituz eta gero jaitsiz beste bederatzi egun. Baratxuriak gordinik eta barautan. Asun egosiak tentsiorako. Ez hartu asko, bapatean jaisten baita. Hezur edo nerbio hausturak: zainarte belarra txikituta eta gasa artean jarrita. Menta belarra kakarroarentzat. "Oskar belarra" pikorrentzat. "Andura" ziatikarentzat. Malba zuria katarro eta tentsioarentzat. Baita malba ere. "Morrina" (morroinera?) gripearentzat. Mingarratza gordinik sabelerako. "Txikuri belarra" gibelarentzat. Kolpeak, flemoi, hazizurrientzat...: ardo baso bat, olio eta irina goilarakada batekin eta "arruda"rekin. Kataplasma mina dagoen lekuan jarri. Ez jarri apendizean. Pomada: olioa, oilo gantza, aker gantza, pinu erretxina, argizaria buztin-ontzi batean, egurrezko goilara batez nahastu, beheko suan, ongi irakin. Odola garbitzeko, intsusa esnetan irakin. Katarroentzat esnea eztiarekin. Olio epela belarrientzat. Belar lodi txikitua belarrientzat, begetazioentzat. Zahi errea alkoholarekin buruko min eta hotzetarako. Oreztak kentzeko nakarrezko botoiak ur egosian. Erreumarentzat pinu eta ezpela egosiak. Erditu eta gero odolbilduak ateratzeko ogi erre handi bat, ardotan egosia, bi gasen artean jarri. Odoluzkientzat intsusi txikituaren isuria. Barrukoentzat olio epela sartu xiringa batez. Hesteentzat esnea sufrearekin. Erlakaiztenentzat gasa batean irakindako ura eta eztia. Erreumaren aurka arrain kataplasma. Astamenta buruko minarentzat. Belaun atzean jarri eta denbora gutxiz eduki. Arrautz txuringoa frijitua belar batekin sinusitisarentzat. Hamairu ordu eduki eta erabat desagertzen da sinusitisa. Sarnaren aurka, San Juan goizeko ihintza. Katarroentzat ardo egosia aranekin. Garatxoentzat piku esnea. Katarroentzat piku egosiak ezti eta esnearekin. Sabeleko minerako intxaur berdearen oskola anisarekin. Egosi baino lehen berrogei egunetan uretan eduki. Larruaren orbanetarako larrosa petaloak egositako ura. Patata zukua sabelarentzat. Nerbioentzat tila eta laranjondo-lorea. Ohera sartu baino lehen, txingar pixka bat eta bedeinkaturiko lore sorta bat jarri eta "gaiztoak kanpora, onak etxera" esaten zen. Buru, bular, eztarri eta besoetarako: Ura irakin, metalezko ontzi batera bota, orratzez jositako hiru lore sorta jarri, titare bat. Gaixoari gainetik manta bat jarri hozten utzi gabe. Asun egosien ura. Berdin berdin, patxaran adar edo enborra. Zorabioarentzat perrexil sorta bat eskutan eraman. Barize-ultzerentzat: oliba olioa, argizaria eta intsusa karraskatze frijitua. Itzeminentzat xaboi eta olioa. Bihurritzeentzat indarte belarra. Odola garbitzeko karraskila. Forunkuloentzat tipula beroa olioarekin. Sabeleko minarentzat mertxikondo hostoen infusioa. Begietako minentzat larrosa te infusioa. Haurren erredurentzat olio irabiaktua urarekin. Belar hazien lurrina katarroentzat. Esku zartatuentzat gantza. "Lioasirina" zartain batean berotu eta enplastua katarroentzat jarri. Handitasunentzat: tipula, kamomila, ogi apurrak frijitu eta bi trapuen artean, handitasunaren gainean jarri. Giltzurrunarentzat alpiste egosiaren ura. Txiza egiteko perrexil egosiaren ura.