Gaiak

ura [9 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
IR-024a A02 Garai hartan ez zegoen urik etxeetan. Argitu gabe iturrira joaten zen, perraila eta bi eskuetan bi pozale zituela. Orduan hogei urte zituen eta oraingoa ere esaten du.
I-014 B03 herria - putzuak - etxeak Herrian etxe gehienetan putzu bat zegoen. Bere etxean ez zuten. Beuntzan hogeita bost etxe daude. Baina orain asko hutsik daude eta hondatzen ari dira.
IC-015b A18 Udan lehortu egiten da dena. Beraiek ongi ibiltzeko ura behar dute. Gauez beti freskatzen du pixka bat.
II-003b A01 lixiba - ogibideak: artzantza - elikadura:gazta Aurkezpena: emakumezkoak ere aritu izan dira artzaintzan Euskal Herriko mendietan. (02:45") 1933tik artzaintsa egon da. Senarra Amezketakoa zen baina hemen zegoen artzain. Ameriketan lau urtez egon zen eta itzuli zenean ardiak erosi zituen. Hiru seme izan zituen. Hala ere, Irupilen berrogeita zortzi urte eman ditu artzaintzan. Puskak astoz eramaten zituzten. Astotik idietarako aldaketa. Berak ardiak jeizten zituen. Bien artean hirurogeita hamar ardi jeizten zituzten eta bost gazta egiten zituzten, goizean lau eta gauean beste bat. Urik ere ez zuten etxolan. Autoa bazuten eta bidoietan eramaten zuten ura. Euria egiten zuenean, egur luze batez jasotzen zuten ura. Bestela, zuriketa egiteko, astoa hartuta eta bidoi bana alde bakoitzean jarrita autoz joaten ziren. Gero astoa bakarrik bidaltzen zuten etxolara eta beraiek ardiekin gelditzen ziren. Gazta eta gauza gutztiak astoan jaitsi behar zituzten. Senarrarekin ikasi zuen gazta egiten. Lehengo eta oraingo gazten ezberdintasuna (17:30"). (19:25") Ez zitzaion ezer kostatu haurrak hazitzea. Beraiek bakarrik gustora egoten ziren jolasten. Eskola-garaian Donibanen egoten ziren amonarekin aste osoan zehar. Bera negu osoan haurrekin etxean gelditzen zen baina udan etxolara igotzen zen beti. Neguan Eiheralarren egoten zen han bazkak zituzten eta. (24.05") Kontakizuna: senarra gaixotu egin zen eta berak egin behar izan zituen lan guztiak. Ez zuten inoiz lam egiteko morroirik izan. Bera bakarrik ardiekin behin baino gehiagotan egon da. Bidaia asko egin izan ditu gora eta behera, baina bi aldiz besterik ez da asto gainean joan eta bietan erori. Ez zen jende askorik pasatzen Irupil gainetik. Irupilgo artzainentzat oso garrantzitsuak ziren Orbaitzetako jaiak. Oso oroitzapen onak ditu. Denek ezagutzen zuten elkar. Bere iritziz, nahiz eta emakumea izan, egin zuen artzaintsa-lana oso ona izan zen. Semeetako batek artzaintza hartu du, lehenengo hemen eta gero Ameriketan. Berak ez du uste gaur egun bera artzaintsa egon zen bezala bizitzeko gai den emakume gazterik dagoenik. (46.05") Agurra.
II-004a A02 ogibideak: artzantza - elikadura: gazta Mainaina hogeita hamairu urtez aritu da artzaintzan Irupilen. Ezkondu eta lehenengo urtean joan zen lehenengoz artzain. Hiru ordu eta erdira zegoen etxola. Zortzi egun lehenago joaten ziren etxola garbitu eta puskak eramatera. Gero ardiekin igotzen ziren apirilaren hogeita bederatzian. Goizean jaiki eta senarrak ardiak biltzen zituen bitartean berak sua piztu eta ura berotzen jartzen zuen ardiak jetzi orduko gazta egiteko prest izateko. Gazta egitea bere lana zen, goizez bi eta arratsean beste bi egiten zituen. Bitartean bestelako lanak egiten zituen, borda garbitu etab. Gaztak eramateko garaian, goizeko hirurak aldera ateratzen ziren mando eta astoarekin, gazta berotu baino lehen ateratzen ziren. Zortzi egun behar zituzten gaztak jaisteko. Ehun bat ardi jeizten zituzten eta gazta egiten zuten esne harekin. Senarrarekin ikasi zuen gazta egiten. Gazta nola egiten zuten. Etxola barneko lana. Beraiek konpondu zuten etxola. Gero hotela bi urtez hartu zuten, baina artzaintza eta gaztekin jarraitu zuten. Haurrak eduki zituztenean, udan hauek ere han egoten ziren. Eskola-denboran, berriz, behean. Gaztekin ez dute inoiz arazorik izan. Gora eta behera egiten zituen bidaiak. Goizeko hamarrak alderako bukatuta izaten zituzten lanak. Etxolan ez zegoen urik. Bi asto hartuta ordu beteko bidea zuten ura zegoen lekuraino. Asto batean oihalak eta bestean ura eramaten zuten. Egunero joaten ziren ur bila.
IC-003a A07 Urtegian ezin da bainatu edateko ura delako, hala ere batzuk sartzen dira. Ura Iru˝errian edatekoa da.
SN-002a A03 Eskolatik ateratakoan ez zuten jolasteko denborarik errekara ur bila joan behar baitzuten. Edateko ura iturri batetik hartzen zuten.
ATBO-001 A02 bizimodua - higienea Komunik eta urik ez etxean.
ATBO-001 A03 errota - elikadura: ogia - elikadura: opilak Ogia gerra denboran. Anaiak egindako errota sekretua. Opilak: nola egin. Ura Iturribeltxetik ekarri.