Gaiak

feriak: zaldi feria [5 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
II-119b A01 kontrabandoa - Sanferminak - ogibideak: tratulariak Aurkezpena: Sanferminetan egiten zen zaldien feria. (02:30") Zaldienganako amodioa txikitatik du, beraien artean hazi baitzen. Igandeetan mezatara zaldi-gurdiz joaten ziren. Aita laboraria zen baina zaldiak ere bazituen. Berak hemezortzi hilabete zituela hil zen aita baina etxean denek maite zituzten zaldiak. Orduan zaldiak ez ziren mendira igotzen, etxean edukitzen zituzten, lanerako behar baitzituzten. Iruņeko ferietara 1950ean joan zen lehenengo aldiz. Geroztik urte askotan egon da. Andaluziako tratulariak joaten ziren zaldi zaharrak saldu eta gazteak erostera. Familia guztiarekin joaten ziren karabanetan. Feria uztailaren zazpian hasi eta hiru edo lau egunez irauten zuen. Bertako zaldiak ere egoten ziren, baina denak kontrabandoz eramanak ziren, ez baitzen libre muga pasatzea. Hegoaldekoek jasotzen zituzten eta horiek tratatzen zuten Andaluziakoekin. Jende hura ezberdina zen, ijitoak ziruditela esaten zen, baina dirua zuten zaldiak erosteko. Baztan aldetik ere zaldi asko eramaten zituzten. Kontrabandoaren inguruan. (10:55") Tratuak egiteko formak oso ezberdinak ziren. Leku beroetako jendea zen eta bizitzeko oso modu ezberdina ere zuten. Berak ez du tratuan ikasi, beraiek ikustera joaten ziren soilik. Lo egiteko lekua aurkitzea ez zen erraza izaten, baina beti aurkitzen zuten ganbararen bat. (12:50") Orduan zaldiak lanerako ziren bakarrik. Norbaitek bidaltzen zituen hegoaldekoak hamabost-hogei zaldi erosteko, orduan Espainian ez baitzegoen traktorerik. Beraz, Iruņean zaldi asko eta asko biltzen ziren. Orain azoka ezberdina da.
II-043a A06 feriak: Iruņea Iruņeko feriak. Gazte denboran joaten zen Iruņeko ferietara, zaldi feria ikustera joaten zen. Sortzetik maite izan ditu zaldiak, etxean zaldiak bazituzten, gazte denbora guztia zaldien artean pasatu izan du, zaldiekin lanean. Berrogeita hamargarren urtean joan zen lehendabiziko aldiz Iruņeko feriara. Geroztik anitz urtez izan da. Iruņean zaldi feria bziki handiak egiten ziren. Tratulantak familiekin joaten ziren. Arbolepe batean, ur egi batean bazen leku biziki ederra eta han plantatzen ziren feriak. Uztailaren zazpian hasten ziren eta hiruzpalau egun irauten zuten zaldi feriek.
II-043a A08 feriak: Iruņea Iparraldetik Iruņera joaten ziren zaldiak kontrabandoz pasatzen ziren. Zaldiak bi alderdietatik heldu ziren. Guarda anitz bazen eta kontrabandoa ez zen aise. Iruņeko ferietako tratuko manerak ikustea maite zuen, ez ziren bertako jendearen manera berak. Ikustera joaten zen, ez saltzera. Hiru egun pasatzen zituzten Iruņean, lo egiteko ganbara bat atxematea ez zen aise, baina beti bazen ezagunen bat edo. Denbora hartan laneko zaldiak baizik ez ziren. Biziki feria handia zen. Lagunekin joaten zen, motorrean joaten ziren, biga moto batean joaten ziren, Izpegiko lepotik joaten ziren. Lehen aldiz joan zenean bi apaizekin joan zen. Beti joan izan da jendea Iruņeko ferietara, bere aitatxi ere joaten zen.
II-043a A10 feriak: Iruņea Espainiako hegoaldetik zaldi zaharrak ekartzen zituzten Iruņera saltzera, zaldi horiek saldu eta gero haragirako ziren. Frantziara eramaten ziren eta han gizendu eta jateko haragirako ziren. Horiek ere kontrabandoz pasatzen ziren. Iparraldetik lanerako zaldi gazteak pasatzen ziren, eta Espainiako behereko aldetik aldiz, haragirako zaldi zaharrak. Mendian mugimendu handia zen, ez bakarrik zaldiak, behiak eta bestelako gauzak ere, zernahi pasatzen zen kontrabandoz. Tuberkulosia zuten behi anitz Espainiara eramaten ziren, eta han jaten zituzten, soldaduei janarazten zizkieten. Erosleek bazekiten behiak eri zirela. Zaldi haragia gero eta gutxiago jaten da. Berak ez du zaldi haragia jan nahi izan, zaldiak maite dituelako. Oraindik ere baditu zaldiak etxean. Mendian badira zaldiak oraindik.
II-043a A12 tratuak - feriak: Iruņea Iruņeko ferietako tratulariak ez zitzaizkion arrunt gure arrazakoak iruditzen, gizon beltzak ziren, begi gaiztokoak, haien tratuen manerak gustatzen zitzaizkien. Iruņera hurrunetik heldu ziren gizon horiek, Espainiako hegoaldetik eta gutarik arrunt diferenteak ziren, larrua beltzatia zuten. Abarka edo espartin batzuekin beztitzen ziren, bonet ņimiņo batzuekin. Emazteek biziki ile ederra zuten, biziki emazte ederrak ziren, emazte andaluzak. Rulota batean heltzen ziren, han bizi ziren familiak, rulotarekin gibeletik zaldiak joaten ziren.