Gaiak

ur-errota [3 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
II-002 A13 denetarik Naza hustu eta errota gelditu egin du. Beste errotarako emaria ireki du. Etxea bertan zuten. Gerra garaian kontrolak zituzten. Beste errotek duela asko utzi zioten lan egiteari eta bereak duela hamabost urte. Beste inork ez daki erabiltzen, beraz berarekin batera itxiko da. Errota guztiak ari dira ixten poliki-poliki. Agurra eta eskerrak.
II-002 A02 tresneria Burdin bat altxatuz uraren atea irekitzen zuen. Horren indarrarekin errota mugitzen da eta honek beste burdin bat mugitzen du eta bihia errauts bihurtzen du. Kutxa batera erortzen da, hauts pixka bat eginez. Kalaka jo egiten duena eta dinamoa dira haietako bi burdin. Etxeko argia ere harekin egiten zuten. Bi kutxa ditu: artoarena eta ogiarena. Harri zuriak erabiltzen ditu ogia egiteko eta harri gorria artoarentzat.
II-002 A08 Hiruzpalau metroko naza (putzu) bat dago urez erabat betetzen dena. Urik gabe ez luke lanik egingo. Noizbehinka naza garbitu behar da urak dakarren zikinkeria kentzeko. Mandoari taula bat ezarri eta horrela garbitzen zuten. Ur lasterrak eramaten zuen zikinkeria.