Gaiak

salaketa [1 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
X-023b A01 Arizkungo Bordo˝enea baserriko Kristina Yabenen egoera: duela zazpi urte Baztango Udalari baserriraino doan 400 metroko bidea konpontzeko eskaera egin zioten. Alkatearen hitz politak jaso zituzten. Sei bat urteren buruan, bidea egin gabe zegoen. Udalak 1997an bigarren aldiz onartu zuen bidea konpontzea. Beste bi urte joan dira bidea konpondu gabe. Baserri horretan emakumea bakarrik bizi da. Martxoaren hasieran sartu zituzten makinak, bidea urratu zuten eta bidea egitetik urrun, erabat isolatuta utzi zuten baserria, orain ezin baita inolako autorik pasa. Horretaz gain, emakumeak medikuaren beharra du eta medikua ezin da baserrira ailegatu; kontsultak telefonoz egiten dituzte. Honen guztiaren errudunak izateagatik salatzen ditu publikoki Baztango alkatea eta zinegotzi bat. Baztango herritarrei ixilik ez egoteko eskatzen die. Alkate eta zinegotziari askotan dei egin die eta ez dute erantzuten. Langile bat jarri dute beraien ordez erantzuteko.