Herriak

Atal honetan ikerketa sartutako herri buruzko informazioa aurkituko duzu

Arano

Herria Euskalkiak Mapak Fitxategiak
Arano 167
Grabaketa Mota Bilduma Gai nagusia Izenburua Hiztuna
NEZ-035 Testua Nafarroako Esaera Zaharrak Arano. Esaera zaharrak.
LTZ-001 Bideoa Leitzaldea Etxean 12 lagun bizi ziren. Amona, aitonaren bi anaia, aita eta ama, aitaren bi anaia eta haiek lau senide. Koadrila ederra biltzen zen su inguruan. Familiaren aurkezpena eta etxeko giroa Pedro Ansa Legarreta
LTZ-002 Bideoa Leitzaldea Patata egosirik ez zen falta. Eguerdian potajea eta arratsean patata jaten zuten. Esnea taloarekin ere eguneroko jaten zuten. Goizean jeiki eta lehendabiziko gauza taloak egitea zen. Eguneroko jana Pedro Ansa Legarreta
LTZ-003 Bideoa Leitzaldea Amak otoitz egiteko ohitura handia zeukan. Ganbaran lanean aritzen zirenean ama igotzen zen arrosarioa esatera. Otordu guztien aurretik “Aita Gurea” errezatzen zuen. Hala izaten zen etxe gehienetan. Errezatzeko ohitura Pedro Ansa Legarreta
LTZ-004 Bideoa Leitzaldea “Talua jateko motel egun guzin lanien” Aranon dena maldak dira. Astoak eta behiak lanerako erabiltzen zituzten. Arto pila bat zegoen. Belarra segarekin ebakitzen zuten, iratzea igitaiarekin. Sorta bizkarren ekartzen zuten. Iratzea aziendaren azpitarako erabiltzen zen. Soro lanak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-005 Bideoa Leitzaldea Ardiekin zelaia garbitu eta goldeaz iraultzeko kastigua izaten zuten behiek golde lana egiten hasi bitartean. Behiak txiki-txikitatik ohitzen ziren sokatik helduta joaten. Behiak ezkertiak edo eskuinak izaten dira. Golde lanetarako behiak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-006 Bideoa Leitzaldea Mendiko simaurrak ekartzeko adibidez auzokoarekin elkartu eta asto txikian ekartzen zuten. Elkarlana Pedro Ansa Legarreta
LTZ-007 Bideoa Leitzaldea Lehen ez zen deus ere erosten. Dena etxetik ateratzen zen. Aziendari ere etxekoa ematen zitzaion jateko. Dena etxekoa Pedro Ansa Legarreta
LTZ-008 Bideoa Leitzaldea Lehen dena aprobetxatzen zen: arto tontorra, lastatxikia, iratze zimela, lizar hostoa. Lan guztia bizkarrez egiten zen. Dena aprobetxatzea Pedro Ansa Legarreta
LTZ-009 Bideoa Leitzaldea Iratzea berde-berde dagoela abuztuan ebakitzen da, biharamunean kanpoan lehortzen utzi eta gero barruan sartzen da igitaiaz. Aziendaren tripak betetzeko balio zuen sikiera. Iratzea Pedro Ansa Legarreta
LTZ-010 Bideoa Leitzaldea Sorta egiteko soka beharrean gaztaina ere erabiltzen zen, baina haiek haritzetik ateratako bihurra erabiltzen zuten. Bihurra elastikoa izan zedin haritzak leuna behar zuen . Sorta egiteko bihurra Pedro Ansa Legarreta
LTZ-011 Bideoa Leitzaldea Aitak fabrikatik ekartzen zuen grasarekin isiltzen zituen gurdiak, bestela ikaragarrizko hotsak ateratzen zituzten. Arreotarako gurdiak zaratatsuak nahi izaten zuten. Gurdi isilak eta kantariak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-012 Bideoa Leitzaldea Etxean urtebetean hiru txerri hiltzea ezagutu du. Lehen txerriei jaten eman eta libre uzten zitzaien; udazkenean batez ere, gaztaina eta ezkur denboran. Txerriak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-013 Bideoa Leitzaldea Goizean txerria hil eta tripak ateratzen zizkioten. Aita fabrikara joaten zen lanera eta hura bueltatzen zenean zatitzen zuten txerria. Elurra bota zuenekoa. Txerri hiltzea Pedro Ansa Legarreta
LTZ-014 Bideoa Leitzaldea Txerria hiltzen zenean jende asko biltzen zen baserritan. Txerri hiltzaileak eta txerria hiltzerakoan laguntzen zutenak, bai odolkiak egiten, bai garbitzen, bai txistorrak egiten, e.a. Txerri hiltzaileak eta laguntzaileak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-015 Bideoa Leitzaldea Orain txerriak eman dezakeen guztia aprobetxatzen bada ere lehen gehiago izaten zen. Lehen adibidez birikak jan egiten ziren, orain ez. Amaren laguntzaileak. Txerria aprobetxatzea Pedro Ansa Legarreta
LTZ-016 Bideoa Leitzaldea Txerria hiltzerakoan auzo guztitara banatzen zuten txerrikia. Odolkiak, urdaia, saiheskia.. Azkenerako banatzekorik gabe gelditzen ziren. Apeza, maistra eta idazkaria izaten ziren puska jasotzen lehendabizikoak. Txerrikiaren banaketa Pedro Ansa Legarreta
LTZ-017 Bideoa Leitzaldea Etxeko ura 7 urte zituela jarri zuten. Ura edateko etxetik behera aparte xamar joan beharra zuten, beheko iturrira. Hurbilago beste iturri bat zegoen baina oso motela zen eta ez zen nahikoa izaten. Udan eta neguan ekarri beharra. Ura ekartzeko modua. Urik gabeko bizimodua Pedro Ansa Legarreta
LTZ-018 Bideoa Leitzaldea Zelaiaren azpian harriz egindako putzu bat zegoen arropa garbitzeko. Herrian beste labadero bat zegoen. Arropa garbitzeko putzua Pedro Ansa Legarreta
LTZ-019 Bideoa Leitzaldea Artilearen kiloa 20 durotan saltzen zen duela 50 urte, orain oparitan ere ez du inork nahi. Arkumearen larruak 700 pezeta balio zituen orain 30 urte inguru, orain ez dauka baliorik. Artilearen eta arkumearen larruaren balioen aldaketa Pedro Ansa Legarreta
LTZ-020 Bideoa Leitzaldea Artilea astoan eramaten zuten errekan garbitzera, behin garbituta maindire batean jartzen zuten astoak zikin ez zezan, poliki-poliki ekarri eta belar soroan zabaltzen zuten lehortzeko. Azkenik zakutan gordetzen zuten ahalik eta txukunen, etxerako edota saltzeko. Artilearen garbiketa eta salmenta Pedro Ansa Legarreta
LTZ-021 Bideoa Leitzaldea Hainbat gizon hurbiltzen zen baserrira arkume larruaren bila. Arkume ilearen tratanteak. Arkume larrua Pedro Ansa Legarreta
LTZ-022 Bideoa Leitzaldea Artilea garbituta nahikoa harrotuta gelditzen zen. Artilea oihalean sartu, hura josi eta ilea gehiegi ez mugitzeko bere amak zulo batzuk egiten zizkion jostorratzarekin. Artilezko koltxoiak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-023 Bideoa Leitzaldea Haiena zen etxearen jabegoa. Goizuetatik etorritako maizter batzuk egon ziren herrian, maizterrak maiz aldatzen ziren etxez. Herriaren gehiengoak bere etxea zeukan. Jabeak eta maizterrak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-024 Bideoa Leitzaldea Aranon 55-60 etxe inguru dago. 20-25 herrian bertan eta 45 bat baserri. Izenak: Benta Berri, Telleri, bi Askatxo, Aoñe, Aola, Piña, Deskarga, Apezene, e.a. Aranoko etxe kopurua eta izenak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-025 Bideoa Leitzaldea Aranon ez da behin ere medikurik izan. Inor gaizkitzekotan Goizuetatik ekarrarazten zuten medikua. Kasu larrienetan bakarrik deitzen zitzaion medikuari. Auzokideen edota familiaren artean moldatzen ziren. Aranon medikurik ez Pedro Ansa Legarreta
LTZ-026 Bideoa Leitzaldea Herrian telefono publiko bakarra zegoen, bestela etxetan inork ez zeukan telefonorik. Telefono publikoa Pedro Ansa Legarreta
LTZ-027 Bideoa Leitzaldea Egunez zikiroa maindire batean gordetzen zuten ilunpetan, gauez kanpora ateratzen zuten zintzilik. Hirugarren egunaz geroztik dena zartaritik pasatzen zuten. Santiotako zikiroa Pedro Ansa Legarreta
LTZ-028 Bideoa Leitzaldea Goizean meza, gero kalejira, meza nagusia, ondoren pilota partidua eta soinua, orduan soinua asko estimatzen zen; urtean 4 aldiz besterik ez zen izaten eta. Dantza asko egiten zen. Dantza sueltoan bai, balsean dantzatzea bekatu zen. Biharamunerako apezak jakiten zuen zeinek dantzatu zuen eta zeinek ez. Santioak, dantzaldiak eta apezaren jarrera Pedro Ansa Legarreta
LTZ-029 Bideoa Leitzaldea 5 taberna ezagutu ditu herrian, halere gehiago izan dira. Astez ez zen inor ibiliko baina jaietako mezaren ondoren jendea biltzen zen. Emakumeak korrika etxera eta gizonak tabernara. Herriko tabernak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-030 Bideoa Leitzaldea Goizean meza. Gazteak normalean goizeko mezatara joaten ziren, udaran 7tan eta neguan 8tan. Aiton-amonak berriz meza nagusira joaten ziren, 11ak aldera. Arratsaldeko 5etan arrosarioa zegoen urte osoan zehar. Jai berezitan prozesioak izaten ziren eta herria eta eliza jendez lepo betetzen ziren. Jaietako mezak eta arrosarioak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-031 Bideoa Leitzaldea Behin koxkortuta Rosariotik ateratzerakoan tabako paketea erosten zuten, gaseosa bat hartu... Aitonak musean aritzen ziren. Pilotarako zaletasun handia zegoen. Apustuak eta desafioak ere egiten ziren. Igande arratsaldetako aisialdia Pedro Ansa Legarreta
LTZ-032 Bideoa Leitzaldea 12 urte zituela Don Jesús apezak sekulako belarrondoak eman zizkion neskatan egiteagatik. Neskatan ezin egin... elizaren kontrola Pedro Ansa Legarreta
LTZ-033 Bideoa Leitzaldea Aranoko aiton asko aritu ziren zentraletan lanean. Zentral asko zeuden inguruan. Beste herri batzuk ez zuten halako aukerarik izan, baserriko gaien balioaren galera hasi zenean herriak hustu egin ziren. Aranoko egoera ekonomikoa. Ekonomiaren sektoreen aldaketak. Pedro Ansa Legarreta
LTZ-034 Bideoa Leitzaldea Lehen etxe guztietan egoten zen neskazahar edo mutilzaharren bat. Etxea eta familiako ezkongabeak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-035 Bideoa Leitzaldea Zakurrek eta berak ere ijitoak sumatzen zituzten. Ijitoek oiloak lapurtzen zizkieten horregatik heldu zirela sumatzen zutenean etxeko oilo guztiak biltzen saiatzen ziren. Batzuk eltzeak konpontzen zituzten. Ijitoak herrian Pedro Ansa Legarreta
LTZ-036 Bideoa Leitzaldea Kinkilleroak uhal batetik zintzilik eramaten zuen maleta dotorea. Bizarra egiteko xaboia, josteko zeuden orratz eta hari klase guztiak, txiskeroak eta denetatik saltzen zuen. Kinkilleroak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-037 Bideoa Leitzaldea Goizuetako Teresa difuntuarena ere ezagutu du herrian arropa saltzen. Honek buru gainean ekartzen zuen dena. Oiartzuar bat urte askotan etorri zen astoz bakailaoa saltzera. Haien ondoren Saldias eta Ezkurratik etortzen hasi ziren mandoarekin etxez etxe arropa saltzen. Kaleko saltzaileak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-038 Bideoa Leitzaldea Ahal zuenak diruarekin ordaintzen zuen. Eguneroko ogia adibidez egunero ordaindu beharrean libreta batean apuntatzen zen eta aziendaren bat saltzen zutenean dirua lortu eta orduan ordaintzen zuten libretako guztia. Ordainketak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-039 Bideoa Leitzaldea Makina bat asto lan egindakoak dira. Mendira joaten ziren bakoitzean egurra ekarri behar izaten zuten. Eguneroko asto lanak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-040 Bideoa Leitzaldea Bide luzea zegoen etxetik eskolara, eguraldi onarekin nonbait hor baina euria ari zuenean guardasolik ez eta Txumitxeneko Paula zenak hamaika aldiz utzi izan bazien ere hankak blai eginda iristen ziren. Eskola goiz eta arratsalde. Eskolako bidea euritan Pedro Ansa Legarreta
LTZ-041 Bideoa Leitzaldea Ordutegia: 9:00etatik 12:30tara eta 15:00tatik 17:00etara. Eskola ez zitzaion gustatzen eta ez zuen gehiegi ikasi. Neska-mutilak, 7 eta 15 urte bitartekoak, denak elkarrekin zeuden gela batean. Ikasteko gogoa, letra onak eta txarrak... Eskolako materiala: pizarra, lapitza eta liburu bat izanen ziren; halere berak behintzat ez du sekula libururik eraman eskolara.. Maistrak luma erabiltzen zuen. Eskola Pedro Ansa Legarreta
LTZ-042 Bideoa Leitzaldea Eskolan dena espainolez egiten zen. Maistra euskalduna izan arren espainolez mintzatzen zen. Maistrak “Cara al sol” kantarazten zien. Eskola Frankismoaren garaian Pedro Ansa Legarreta
LTZ-043 Bideoa Leitzaldea Edozein aitzakia ona zen eskolara ez joateko. 13 urte inguru zituela hanka hautsi eta sendatu bitartean aitak Errenteriara bidali zuen izebaren etxera. Han ere gogo txarrez ikasten zuen. “Certificado de Estudios Primarios” atera beharra zela eta herriko gau eskolara joan ziren hainbat urtetan zehar. Eskolara gogo txarrez. “Certificado de Estudios Primarios” Pedro Ansa Legarreta
LTZ-044 Bideoa Leitzaldea Lagunen arteko solasa euskaraz izaten zen, maistrarekin berriz erdaraz. Kalean eta etxean dena euskaraz. Etxean eta kalean euskaraz Pedro Ansa Legarreta
LTZ-045 Bideoa Leitzaldea Kromoak, pilota, korrika, ... Orduan oraingo aldean nonahi entretenitzen zen umea. Jolasak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-046 Bideoa Leitzaldea Aranon ez zegoen feririk. Goizuetako feria azaroko eta abenduko azken larunbatetan egiten zen. Txerria zen animalia nagusia. Hernaniko feria ostegunero izaten zen: behi, asto, txerri, ... plaza guztia animaliaz betetzen zen. Goizuetako eta Hernaniko feriak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-047 Bideoa Leitzaldea Goizuetara edo Urnietara eramaten zituzten txerriak. Oinez joaten ziren. Aranon beti egon da zezena, inguruko herritako askok ekartzen zuten behia Aranoko Linoren etxera. Aketzak eta zezenak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-048 Bideoa Leitzaldea Etxean beti egin izan dute sagardoa. Sagar klase asko zegoen. Sagarrak bildu, pisoiarekin jo eta tolarean sagarraren patsa estutzen zuten. Pisoia iruditan. Indar handia behar zenez hiruzpalau lagunen artean egiten zen. Sagardoa asko estimatzen zen. Etxeko sagardoa Pedro Ansa Legarreta
LTZ-049 Bideoa Leitzaldea Nahikoa sagar izaten ez zenez pitarra egiten zuten: erdia ura eta beste erdia sagarraren zukua zen. Etxe guztitan egiten zen pitarra. Sagardoa sagarraren zuku hutsarekin egiten zen, pitarra berriz urarekin nahasia. Pitarra eta sagardoa Pedro Ansa Legarreta
LTZ-050 Bideoa Leitzaldea Sagardoa edo pitarra etxe guztitan egiten zen. Herriko etxe batetako sagardoak zapore fuerteegia omen zeukan, barrikak ongi ez garbitzeagatik izango ote zen... Sagardoa tapatzea eta botilaratzea ilbeheran egitea komeni da. Baldintzak nola, sagardoa hala Pedro Ansa Legarreta
LTZ-051 Bideoa Leitzaldea Simaurra ilberrian ibiliz gero asko urdintzen omen da. Ostirala aste guztian dagoen ilargiaren egoeraren kontrakoa izaten dela esaten da. Ilberrian dagoen asteko ostiralak ilbehera izaten dira eta alderantziz. Ilargia eta honen eragina baserriko lanetan Pedro Ansa Legarreta
LTZ-052 Bideoa Leitzaldea Etxe guztietan egiten zen gorozketako elkarlana. Gorotza eta belarra bizkar gainetan eramaten zuten. Kate lanaren bidez egiten zen. Etxez etxeko gorozketa Pedro Ansa Legarreta
LTZ-053 Bideoa Leitzaldea Lurra elkarlanean iraultzen zuten maku bidez. Maku deitzen diote hiru hortzetakoari. Kanpoko jendea ere etortzen zen lanera. Labaien eta Zubietatik etorritakoen istorioak. Deskarga baserrikoak. Emakume eta gizonak aritzen ziren lanean. Etxeko andreak kanpoko langileentzako bazkari goxoa prestatzen gelditzen ziren. Oiloren bat, zopa eta arroz esnea adibidez. Elkarlanean lurra iraultzea Pedro Ansa Legarreta
LTZ-054 Bideoa Leitzaldea Urtean auzolaneko 5 egun izaten ziren. 3 egun zuhaitzak landatzen eta 2 bideak garbitzen. Herriak litro bat ardo ematen zuen egindako lanaren truke. Auzolanak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-055 Bideoa Leitzaldea Denak oinez ta, txistua jotzen nunahi sumatzen zen ordun. Txistua jotzeko ohitura Pedro Ansa Legarreta
LTZ-056 Bideoa Leitzaldea Artoak biltzen zirenean ere koadrila ederrak elkartzen ziren artoa zuritzeko. Artazuritzea Pedro Ansa Legarreta
LTZ-057 Bideoa Leitzaldea Lamik e baziala esatentzun goe ama zenak. Lami-putzua. Herriko idazkaria putzu hartan sartzen omen zen igeri egitera eta gero ur zurrunbiloak ez omen zion uretatik ateratzen uzten. Amak jaioberrien oparien inguruan kontatzen zuen istorioa. Osabaren sorgin istorioak. Lami eta sorgin kontuak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-058 Bideoa Leitzaldea Gauetan kontatzen zioten istorioa. Gizaseme bat menditik heldu zela zerri baten forma zeukana jarri zitzaion aurrean, zubiraino segitu zuen eta han desagertu omen zen txerri itsurako hori. Sorgin istorioa I Pedro Ansa Legarreta
LTZ-059 Bideoa Leitzaldea Deskargako bat herritik etxera zihoalarik ikaragarrizko karga jarri omen zitzaion bizkarrean, etxera iritsi baino lehentxeago karga kendu bazitzaion ere geroztik ez zen onik gelditu. Sorgin istorioa II Pedro Ansa Legarreta
LTZ-060 Bideoa Leitzaldea Menditik heldu zirela bulto bat jarri omen zitzaien aurrean; batek ikusten omen zuen eta besteak ez. Ikusten ez zuen hark etxeraino lagundu zuen laguna. Sorgin istorioa III Pedro Ansa Legarreta
LTZ-061 Bideoa Leitzaldea “Izutua ni, ilunduta, nik izandu nun bolada bat hemendikan kuartora re bakarrik joateko abildaderik enuna” Iluntasunari beldurra Pedro Ansa Legarreta
LTZ-062 Bideoa Leitzaldea Goizeko ordu txikitan astoarekin herrira zihoan amona beste batekin elkartu zenekoa. “Aitaren ta semearen, goizeko ordu santu hok ta goandik hemen!” Amak kontatua Pedro Ansa Legarreta
LTZ-063 Bideoa Leitzaldea Eibarko arma fabrika hasi zenean desagertu ziren hemengo sorginak. Armak eta sorginak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-064 Bideoa Leitzaldea Batek etxera zihoan besteari herrian sorginak azalduko zitzaizkiola esan eta bidean zihoala zaratak entzun zituenean beldurtu eta atera berri zen etxera bueltatu zen gaua pasatzera. Sorgin istorioa IV Pedro Ansa Legarreta
LTZ-065 Bideoa Leitzaldea Sakamantekas helduek umeak ikaratzeko erabiltzen zen pertsonaia zen. Satamantekas Pedro Ansa Legarreta
LTZ-066 Bideoa Leitzaldea Goizeko 7ak aldera argi-ezkila, eguerdian Angelusa edo eta arratsean iluntzen zuenean ama-ezkila. Hildakoa emakumea ala gizona zen ezberdintzeko kanpai ezberdinak jotzen ziren. Etxeren batek sua hartzen bazuen ere denontzako ulergarriak ziren ezkilak jotzen ziren. Larunbata eta igandetan meza aurreko ezkilak jotzen ziren. Ezkilak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-067 Bideoa Leitzaldea Urtezaharreko bezperan etxez etxe joaten ziren bertsoak kantatuz, urruti zeuden baserritara ez ziren iristen. Etxetan dirua ematen zuten. Partaideen artean Klaudio eta Manuel. Urtezahar bezperako ohitura Pedro Ansa Legarreta
LTZ-068 Bideoa Leitzaldea Etxarri-Aranaztik etorritako Don José María apeza izan da herrian ezagutu duen apez jatorrena. Gero ezkondu eta Ameriketara joan omen zen. Beste apezak: Don Jesús, Don Juan Martín, Don Cándido. Herriko apezak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-069 Bideoa Leitzaldea Osabak ikaragarrizko oinazeak izaten zituen hanketan. Enplastuak egiten zituen hernaniar batengana joan zen, hark hanketan emateko enplastoa eman zion eta horrekin joan zitzaizkion hanketako min guztiak. Patas. Hernaniko enplasteroa Pedro Ansa Legarreta
LTZ-070 Bideoa Leitzaldea Albaiterorik ez zegoenean Prantxisko ekarrarazten zuen laguntzeko. Behin errapea gogor gogor eginda eta oso gaizki zegoen behi bat sendatzeko kamamila oliotan frijitu eta hura oihal batean bustita errapean igurtzi zioten. Animalientzako sendabelarrak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-071 Bideoa Leitzaldea Ebakitarako erabiltzen duten belarra. Ebaki belarra Pedro Ansa Legarreta
LTZ-072 Bideoa Leitzaldea Udan garaian artzainak mendira joaten ziren, ardiak bildu, jetzi, txabolan lo egin, goizean berriz ardiak jetzi eta biltzen zuten esne hura etxera jaisten zuten gazta egiteko. Artzainen egunerokoa Pedro Ansa Legarreta
LTZ-073 Bideoa Leitzaldea Orain dela urte batzuk arte mendira ez zen bokadilorik eramaten. Orduan txabolan prestatzen ziren mendian jan behar zirenak. Askotan artzainak bata bestearen bordara joaten ziren bakarrik lo ez egiteagatik. Mendiko eta txabolatako bizimodua Pedro Ansa Legarreta
LTZ-074 Bideoa Leitzaldea Udan asko jaten bazen gero negurako ez zen iristen. Buruxka txikiak, galdurra, zurikina... dena jaten zen. Dena jaten zen Pedro Ansa Legarreta
LTZ-075 Bideoa Leitzaldea Arto-lopotxak abonutarako erabiltzen ziren. Arto-lopotxak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-076 Bideoa Leitzaldea Zakua hartu, mendira joan eta behien gorotzak jasotzen omen zituzten batzuk. Matxordoko neska-zaharrak zaku bat jartzen zuen astoaren hankartean astoaren gorotz guztiak jasotzearren. Gorotzak jasotzea Pedro Ansa Legarreta
LTZ-077 Bideoa Leitzaldea Jaiak ziren, herriko hiru gizon Juanasoroko Auxtiña neska-zaharra etxetik plazara eramanarazi zuten dantzara. Juanasoroko Auxtiñarekin umorez Pedro Ansa Legarreta
LTZ-078 Bideoa Leitzaldea Oiartzun aldetik etortzen zen saskigileak egunak pasatzen zituen herriako etxetan lotan, batean eta bestean saskiak egin bidenabar. Sasitan pikardia egiteagatik edo herritarrek isuna ordainarazi egin nahi zioten, anekdota. Beste anekdota batzuk. Etxeolaberriko belarrimotsa saskigilearen istorioak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-079 Bideoa Leitzaldea 1942.ean etxe horretan bertan sortua. 9 senide ziren, bi txikitan hil ziren eta beste bat istripuz. Goizuetako amona izan zen etxeko emagina. Familiaren aurkezpena Santiago Zabala Loiarte
LTZ-080 Bideoa Leitzaldea Eugeniok 20 urte igaro zituen haien etxean morroi. Etxean lan handia zegoen, azienda asko (ardiak, behiak, behorrak, txerriak, oiloak, ...) eta lur asko zituzten. Baserriko lanak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-081 Bideoa Leitzaldea Soro zabalagoak zirenak goldearekin iraultzen ziren, gainerakoak makuarekin. Lau lagunen artean aritzen ziren makuarekin zoiean. Denak batera altxa eta beheratzen zuten. Makua laiaren antzeko lan tresna handia da. Artoa ereiteko lurra irauli behar izaten zen, batzuk eskuz eta beste batzuk behiarekin egiten zuten; lurrean azaltzen ziren kozkorrak mazoarekin txikitzen ziren; gero batek aitzurrekin zuloa egin, besteak hazia bota eta beste hirugarren batek zuloa tapatzen zuen. Lan guztiak eskuz egiten ziren. Lurra lantzea eta ereitea Santiago Zabala Loiarte
LTZ-082 Bideoa Leitzaldea Behin hazia ereinda, hazten zirenean aitzurraz jorratu behar ziren. Auzokideren bat hurbiltzen bazen ere jorra etxekoen artean ematen zen normalean. Jorra eman Santiago Zabala Loiarte
LTZ-083 Bideoa Leitzaldea Artoa jorratu ondoren babarruna ereiten zuten. Bi ilara arto babarrunik gabe uzten zituzten, bi zulo libre utzi eta hirugarrenean ereiten zuten babarruna. Babarrunaren ereitea Santiago Zabala Loiarte
LTZ-084 Bideoa Leitzaldea Artoa jorratu ondoren babarruna ereiten zuten. Bi ilara arto babarrunik gabe uzten zituzten, bi zulo libre utzi eta hirugarrenean ereiten zuten babarruna. Gorozketariak, gorozketa eta ilargiaren eragina Santiago Zabala Loiarte
LTZ-085 Bideoa Leitzaldea Egurra ez zen noiznahi mozten. Lehengo zaharrek kasu handia egiten zioten ilargiari. Neguan mozten zuten, ilberrian edo ilbeheran hostoaren formaren arabera. Egurra eta ilargia Santiago Zabala Loiarte
LTZ-086 Bideoa Leitzaldea Arto pila ederra egoten zen. Artoa errotara eraman, irina egin eta horrekin taloa egiten zuten. Ogiarentzako dirurik ez zegoenez talo asko jaten zuten. Animalientzako bazkarako ere erabiltzen zen. Artoaren erabilera Santiago Zabala Loiarte
LTZ-087 Bideoa Leitzaldea Artoa jorratu eta errotara eraman bitarteko lanak. Artoa bildu baino lehen galdorra (artoaren goiko punta) moztu behar zitzaion, gero hosto txikia kentzen zitzaion; arto-lokotxak izan ezik beste guztia aprobetxatzen zen. Artoa urri bukaeran eta azaro hasiera bitartean biltzen zen. Bilketan etxekoen artean moldatzen baziren ere tarteka auzokideren baten laguntza izaten zuten. Artoa biltzea Santiago Zabala Loiarte
LTZ-088 Bideoa Leitzaldea Artoa bildu eta ganbarara ekartzen zen. Ganbara guztia artoz betetzen zen. Artazuriketa koadrila ederra bilduta bazkaldu ondoren hasten zen. Artoa saskira eta zurikina atzera botatzen zen. Arto beltza tokatzen zenean ondoan zegoenari eman behar izaten zitzaion musu, juerga ederra izaten zen. Artazuriketa Santiago Zabala Loiarte
LTZ-089 Bideoa Leitzaldea Arto asko izaten zenez goserik ez zuten ezagutu. Artoak denentzako balio zuen, txekorrei ere ematen zieten. Arto onak irina egiteko eta arto koxkorrak (txikiak) aziendarentzat izaten ziren. Artoa denentzako, arto koxkorrak. Santiago Zabala Loiarte
LTZ-090 Bideoa Leitzaldea Udaberriko lan egunak. Eguerdi arte artajorran ari eta arratsaldean giro ona bazen belar metak egitera adibidez. Bestela belarra segaz moztea, azienda elikatzea, ... Eguna bukatu eta nekaturik ez zeudela sentitzen bazuten deus egin ez zutenaren sentsazioa izaten zuten. Gorputza egora guztitara moldatzen da. Egun osoa lanean Santiago Zabala Loiarte
LTZ-091 Bideoa Leitzaldea Etxeko animaliak saltzeko izaten ziren. Ardiak Frantziara saltzen ziren. Orain animalia guztiak (aharia, bildotsak...) saltzen dira; lehen berriz hoberenak etxerako uzten ziren, 20 bat edo gero zikiratzeko. Zikiroekin ateratzen zen dirua. Etxeko aziendaren salmenta Santiago Zabala Loiarte
LTZ-092 Bideoa Leitzaldea Lehenengo udaberrian bildotsa mendira bidali eta hurrengo udaberrian, ahariak urtebete inguru zeukala zikiratzen zen. Zikiroa Frantziara saltzen zen eta horrek dirua ekartzen zuen. Zikiroa Santiago Zabala Loiarte
LTZ-093 Bideoa Leitzaldea Goizuetako tratanteak etortzen ziren ardiak erostera. Frantziako tratanteak etortzen zirenean kamioiarekin etortzen ziren, hauek ardi onak nahiago izaten zituzten. Animaliak garraiatzeko kamioiak. Tratanteak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-094 Bideoa Leitzaldea Bentaberriko Jexux letxeroak kamioia zeukan eta harekin garraiatzen zituzten txekorrak. Txekorrentzako kamioiak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-095 Bideoa Leitzaldea Txekorrak oso handiak ez baziren ere oso onak ziren, esne eta arto irinez elikatzen ziren. Txekorrak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-096 Bideoa Leitzaldea Gazta bat edo beste saltzen bazuten ere etxerako egiten zuten gehien bat. Ardi gazta Santiago Zabala Loiarte
LTZ-097 Bideoa Leitzaldea Udaberriko lan egunak. Eguerdi arte artajorran ari eta arratsaldean giro ona bazen belar metak egitera adibidez. Bestela belarra segaz moztea, azienda elikatzea, ... Eguna bukatu eta nekaturik ez zeudela sentitzen bazuten deus egin ez zutenaren sentsazioa izaten zuten. Gorputza egora guztitara moldatzen da. Baserriko ekonomia Santiago Zabala Loiarte
LTZ-098 Bideoa Leitzaldea Orain dela 55 bat urte 20 zikirok 20.000 pezeta balio zuten. Mila pezeta bakoitzak. Diru asko zen. Zikiroaren balioa pezetatan Santiago Zabala Loiarte
LTZ-099 Bideoa Leitzaldea 1.000 pezeta diru asko zen. 14 urte zituela bere lehenengo lanean 8 duro irabazten zituen egunean, aitak 10. Orduan erosi zuten etxerako lehendabiziko irratia, paretan entxufatzen zen horietakoa. Lehen ez zegoen deus, ez zegoen sosarik, jateko bai, zorrik ez. Eguna pasatzeko adina ateratzen zen baina diru gutxi mugitzen zen. Ekonomiaren egoera, soldatak. Santiago Zabala Loiarte
LTZ-100 Bideoa Leitzaldea Haien etxea haiena izan da beti. Aranon ia gehienek zeukaten euren etxea, beste herri batzuekin konparatuta maizter gutxi zegoen herrian. Etxearen jabegoa Santiago Zabala Loiarte
LTZ-101 Bideoa Leitzaldea Errota 36 kiderena zen. Bertatik jasotzen zuen herriak korronte elektrikoa. Errota Santiago Zabala Loiarte
LTZ-102 Bideoa Leitzaldea Tabikean zulo bat egin eta bi gelak argiztatuko zituen bonbilla bakarra egoten zen etxe bakoitzean. Betidanik ezagutu izan du etxeko argia, halere argirik ez zeukatenak ere baziren. Etxeko argia Santiago Zabala Loiarte
LTZ-103 Bideoa Leitzaldea Lehenago, bere aitaren garaian putza-eran hartzen omen zuten ura, ur-ponpa baten bidez ateratzen zuten ura zulotik. Putzaera Santiago Zabala Loiarte
LTZ-104 Bideoa Leitzaldea Etxetan urik eta labadorarik ez zegoenean dena erreketan egiten zen. Iturria eta arropa garbitzeko harri bat zeuden. Santiagotarako eta urtean beste bizpahirutan garbiketa sakonagoak egiten zituzten, honi goada edo gobada esaten zitzaion. Amak terreina maindirez kargatu eta buruan eramaten zuen beheko errekara, garbiketak egin eta bukatutakoan berriz buruan hartu eta zabaldu egiten zituen. Arropa garbiketa goada Santiago Zabala Loiarte
LTZ-105 Bideoa Leitzaldea Etxean hormigoizko aska txiki bat egin zuten, goiko iturriko urarekin betetzen zuten. Uraren azpiegituren garapena Santiago Zabala Loiarte
LTZ-106 Bideoa Leitzaldea Sukaldeak kaldera bat izaten zuen inguruan. Ur beroa edukitzeko modu egokia zen. Sukalde ekonomikoa Santiago Zabala Loiarte
LTZ-107 Bideoa Leitzaldea Oraindik etxean ditu putzaerarako erabiltzen ziren tresnak, ponpa adibidez. Putzaerako lan tresnak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-108 Bideoa Leitzaldea Egurrezko lauki zulodun bat zen. Zulotik ukuilura zihoan zuzenean. Tapa bat edukitzekotan egurrezko ohol bat izaten zen. Garbiketa. Komuna Santiago Zabala Loiarte
LTZ-109 Bideoa Leitzaldea “Oain animalik hobekio bizi dia ordun personak biño” Emakumeak lan asko egiten zuen: ume pila bat hazi, jorran, arropa pila haiek garbitzen, josten... Laneko bizimodua eta emakumeen lanak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-110 Bideoa Leitzaldea Diru gutxi zegoen eta arropa ez zen nolanahi erosten, asko aprobetxatzen zen. Arropa aprobetxatzea Santiago Zabala Loiarte
LTZ-111 Bideoa Leitzaldea Bere garairako gomazko abarkak zeuden. Aurreko belaunaldiak (bere aitak eta) alanbrez lotutako behi larruarekin egindako zatak ibiltzen zituzten. Halere Xantiren garaian ere jende asko hanka-hutsik ibiltzen zen, bai mendian eta baita iratzean ere. Hankapeko kailua egina zeukatenen kasuak. Oinetakoak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-112 Bideoa Leitzaldea Euria ari zuenean zakua janzten zuten burutik behera. Basoan ardi-larrua erabiltzen zuten. Ardi-larrua zapatariak prestatutako belarri batzuen bidez lotzen zen; larruak txanoa eta guzti izaten zuen. Hankak busti arren bizkarra beti lehor mantentzen zuten. Gero trajezirak atera ziren. Halere batzuek ardi-larrua nahiago zuten. Ardi-larrua eta trajezirak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-113 Bideoa Leitzaldea Egunez lan asko egin arren gauetan txabolan elkartu, denak su inguruan jarri eta juerga ederrak egiten zituzten. Txabolako giroa Santiago Zabala Loiarte
LTZ-114 Bideoa Leitzaldea Neguan txondorrak egiten zituen aitarekin. Dena aizkoraz mozten zen. Txondorrak I Santiago Zabala Loiarte
LTZ-115 Bideoa Leitzaldea Txondorra urratsez urrats egiten. Egurrak ordulariaren orduak bailiran bezala lurrean jarri, alkatearen inguruan tximinia bat eraiki eta honen bueltan egurrak jartzen ziren; egur hauen bueltan berriz iratzea edo orbela jartzen zen eta honen gainean dena lurra, lur-meta moduko bat egiten zen. Ondoren su eman, beheko egurrak su hartzen zuenean goiko zuloa, tximinia, tapatu egiten zen. Egurrak egosi egin behar zuen, ez erre. Txondorrak II Santiago Zabala Loiarte
LTZ-116 Bideoa Leitzaldea Txondorrak 8-10 edo 15 egun behar izaten zituen, eguraldiaren arabera lehenago edo beranduago erretzen zen. Bitartean puntatik betegarria (egurra) eman behar zitzaion. Goitik behera belzten zitzaizkien jantziak, aurpegia eta dena hortzak izan ezik. Txondorreko ikatza makuarekin ateratzen zuten. Ikatza saldu egiten zuten, hura zen haien “caja de ahorrosa”. Txondorrak III Santiago Zabala Loiarte
LTZ-117 Bideoa Leitzaldea Txikia zela herrian karea egiten ere ezagutu du. Karea egurra eta harri errearekin lortzen da. Txondorraren antzekoa da baina harriarekin. Karobiak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-118 Bideoa Leitzaldea Baserriko lan klase guztietan aritua da. 6-7 urteko mutil koxkorra zela ardi larrua mozteko ardiak hanketatik helduta nola ekartzen zituen. Lan klase guztietan esperientzia Santiago Zabala Loiarte
LTZ-119 Bideoa Leitzaldea Ez zen asko joan eskolara. Eguraldi ona zegoenean lan asko izaten zen etxetan eta anaia zaharrena izaki berak gelditu behar zuen etxeko lanetan. Zenbat eta gutxiago joan eskolara orduan eta gogo gutxiago joateko. Gerora gaueskolara joan zen. Lan asko eta eskola gutxi Santiago Zabala Loiarte
LTZ-120 Bideoa Leitzaldea Fraile joan nahi ote zuen esan zioten. Frailek eta mojak herriz herri eta etxez etxe ibiltzen ziren apaizgai eta nobizia berrien bila. Beti puska, babarrunak edo gazta ematen zitzaien. Apaizgai eta nobizia bila Santiago Zabala Loiarte
LTZ-121 Bideoa Leitzaldea Ijitoak, eltze-konpontzaileak, zorrotzaileak, kinkilleruak... denetatik hurbiltzen zen herrira. Oiartzungo Silvestre eltze konpontzailea. Zerbitzu ibiltariak herrian Santiago Zabala Loiarte
LTZ-122 Bideoa Leitzaldea Ezkurrako Trapu mandoz etortzen zen Aranora arropak saltzera. “Bonbatxoak! Atorrak!” Ezer erosten ez bazenion haserretu egiten zen. Batzuetan ardi-larruarekin ordaintzen zen. Ezkurrako Trapu Santiago Zabala Loiarte
LTZ-123 Bideoa Leitzaldea Bakailao saltzailea astoa bete bakailaoz etortzen zen herrira. Etxeko gauzekin ordaintzen zitzaion, ardi-larruarekin, artilearekin... Bakailao saltzailea Santiago Zabala Loiarte
LTZ-124 Bideoa Leitzaldea Baserriko beste lan guztietan bezaibeste aritu da artzaintzan. Ardiekin ez bazen behiekin eta bestela basoan lanean edo beste edozein lanetan. Artzaintza eta beste lanak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-125 Bideoa Leitzaldea Berak ez baina bere aitak eta aurreragokoek otsoa ezagutu omen zuten. Ardiak otsoengandik babestearren bordan sartzen omen zituzten gauetan. Otso-txakurrak. Hartzaren berririk ez du izan. Otsoak Aranon Santiago Zabala Loiarte
LTZ-126 Bideoa Leitzaldea Pilaka azeri ibili izan da inguru haietan. Pinuak hazten hasi zirenean azaldu omen ziren lehenengoz basurdeak. Azeriak eta basurdeak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-127 Bideoa Leitzaldea 20 bat urte pasa ditu fabrikan lanean. Baserritarrek ez baina fabrikan aritzen zirenek jornala jasotzen zuten hilaren bukaeran eta diru gutxi izan arren eskertu egiten zen. Inguruko beste herritan ez bezala Aranon lauzpabost zentral zeuden eta horrek lana eta dirua mugitu zuen. Lehen dena asto-lana eta eskuz egin beharreko lana zen. Herriaren egoera ekonomikoa, lantegiak eta lana Santiago Zabala Loiarte
LTZ-128 Bideoa Leitzaldea Etxean betidanik egin izan dute sagardoa. Sagardoa sagar klase askorekin egiten da, dena nahastuta. Sagar klaseak: txalaka, golden, geza, gazia, udare sagarra, olio sagarra, San Joan sagarra, etab. Bi urtetik behin uzta handia izaten da. Orain erraz, makinaz egiten du sagardoa. Etxeko sagardoa Santiago Zabala Loiarte
LTZ-129 Bideoa Leitzaldea Sagarrak zakutan bilduta ekarri, dolarera bota; pisoiarekin zapaldu (txalapartaren jatorria omen da), hasieran bakoitzak ahal zuen bezala zapaltzen zituen, behin sagarrak erdi puskatuta zeudela denak batera hasten ziren zapaltzen “plast, plast, plast...”; dena berdinduta zegoela dolarearen mutur batean pilatzen zuten eta beste sagar zaku bat husten zuten, hura jo, dolarearen muturrean pilatu eta horrela aritzen ziren behin eta berriro sagarrak bukatu arte. Tresna guztiak egurrezkoak ziren. 2000 litrotako kupela zeukaten. “Joooo, iep!”. Dolarearen bazterretan gelditzen zen patsa ere bildu behar izaten zen. Sagarrak jotzea Santiago Zabala Loiarte
LTZ-130 Bideoa Leitzaldea Sagarra dolaretik tinilera pasatzen da eta gero tiniletik balde batekin kupelera. Sagarra ondu arte uzten da (hilabete inguru). Pospoloa piztu eta zuloaren parean jartzen da, pospoloa itzaltzen bada ez itxi, gasa zaukak! Ta hura jarri ta ezpadu itzaltzen señal ke ongi zeok, ya tapatu leike! Sagardo ona eta sanua ateratzen zen. Dolaretik kupela istera Santiago Zabala Loiarte
LTZ-131 Bideoa Leitzaldea Sagardo gozoak bere onera etorritako sagarra behar du. Sagar berdeak sagardo mikatza ateratzen du. Sagarra nolakoa zaporea halakoa Santiago Zabala Loiarte
LTZ-132 Bideoa Leitzaldea Pitarra izaten da erdiya sagardua eta erdiya ura. Txarroka. Pitarrarekin bazkaltzen zuten, ez zuten ardorik edaten. Pitarra Santiago Zabala Loiarte
LTZ-133 Bideoa Leitzaldea Sagarrak bai baina dolarerik ez zeukanak zizarra egiten zuen. Sagarra xerratu, xerrak eguzkitan zabaldu zimel zimel jarri arte eta hauek urarekin nahastuta lortzen zen zizarra. Honek urari zapore pixka bat emango zion behintzat. Zizarra Santiago Zabala Loiarte
LTZ-134 Bideoa Leitzaldea Goizean gazta egin, honen gazura egosi eta harri errea botatzen zioten erre zaporea eduki zezan. Gazura trago ederrak hartzen zituzten hamaiketako gisa. “Gazura jo!” Gazura Santiago Zabala Loiarte
LTZ-135 Bideoa Leitzaldea Etxeko esnearekin arroz-esnea, flanak eta natillak egiten ziren. Dena etxeko gauzekin egiten zen. Etxeko postreak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-136 Bideoa Leitzaldea Txermoniak banatzea Santiago Zabala Loiarte
LTZ-137 Bideoa Leitzaldea Amonak oso odolki goxoak egiten zituen. Odol terreinan tipula, espezieak... beharrezkoa zena bota eta eskuz nahasten zuen dena. Odolki guztiak ez ziren hain onak ateratzen. Etxeko odolkiak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-138 Bideoa Leitzaldea Aitaren esanetan Eibarko arma fabrika ireki zenean desagertu ziren sorginak. Sorgin kontuak aditzen baziren ere berak ez zuen inoiz halakorik sumatu. Sorgin kontuak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-139 Bideoa Leitzaldea Errotatik gora dagoen erreka da. Lamexin errekako puntu batean zurrunbiloa dago eta horren azpian sekulako zuloa. Egun batean sekretarioa igeri egitera joan eta urak barrualdera eramaten zuela, juxtu juxtuan salbatu omen zuten. Lamuxin edo Lamexin erreka Santiago Zabala Loiarte
LTZ-140 Bideoa Leitzaldea Garai batean 800 eta 1.000 arditako artaldeak omen ziren. Mugarriak. Ardiek udan mendi osoan zehar ibiltzeko baimena zeukaten, neguan berriz artzain bakoitzari zegokion lurretan egon beharra zeukaten. Muga horiek harriz eta katez banatzen zituzten. Harri batzuk elizaren intsigniak omen dauzkate eta beste batzuk beste bat. Goizuetan, Artikutzan eta inguruan mugarri asko omen dago. Mugarriak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-141 Bideoa Leitzaldea Jentil baratzak garai bateko kanposantuak dira. Jentil baratzak mendian bizi ziren antzinako gizakien aztarnak dira. Bidezidorrak. Jentil baratzak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-142 Bideoa Leitzaldea Lera bazkaria eramateko erabiltzen zuten. Lera Santiago Zabala Loiarte
LTZ-143 Bideoa Leitzaldea Burdinazko gurpilak zituzten. Lehen gurdian ekartzen omen zen arreoa. Arreoko gurdiak gero eta hots handiagoa atera orduan eta hobe. Gurdiaren frenoa eta honen hots zorrotza. Gurdia eta gurdiaren kanta Santiago Zabala Loiarte
LTZ-144 Bideoa Leitzaldea Koltxoiak astintzen eta josten aritutakoa da. Ardiaren ilearekin egindako koltxoiak ziren. Noizean behin makilekin jo behar ziren harrotzeko. Koltxoiak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-145 Bideoa Leitzaldea Maistra eltzeari begira ari zela ikasleek hankarekin lurrean gogor ematen ziotenekoa. Eskolako bihurrikeria Santiago Zabala Loiarte
LTZ-146 Bideoa Leitzaldea Kontatzen denaren arabera amona batek behiarentzako janik ez zeukala, lastaira ireki eta honen zurikina eman omen ziola jateko. Miseria. Belarrik ez zeukatenek gorriak ikusi zituzten. Lastairaren zurikina eta orduko miseria Santiago Zabala Loiarte
LTZ-147 Bideoa Leitzaldea 1954.eko ilbeltzean, lehen pinuak landatu zituzten aldi hartan, bero ikaragarria egin zuen. Otsailaren 2an zerua ilundu eta hurrengo egunean sekulako elurrak bota zituen. Mendiko azienda nola edo hala etxeratu arren bi ardiren faltan gelditu ziren. Hilabete baten buruan, elurteak pasa ondoren arditako bat bizirik azaldu zen. Ardiaren istorioa. Otsaila osoan ikaragarrizko hotza egin zuen. Egunez elurra eta gauez izotza, egun bat bestearen atzetik. Uztaren galera. Animalientzako bazka. Amaren erditzea. Denborale nahasia. Urtarril beroa eta otsail hotza. Santiago Zabala Loiarte
LTZ-148 Bideoa Leitzaldea Jelatea hasi zenean azienda guztia etxeratu zuten baina ezin izan zituzten ardi guztiak ekarri, biren faltan gelditu ziren. Handik hilabete batera arditako bat bizirik nola aurkitu zuen. Ardia galtzea baino nahiago zuen bere burua galdu. Jelatean galdutako ardia eta artzain sena Santiago Zabala Loiarte
LTZ-149 Bideoa Leitzaldea Jelate hura etzat sekulan aztuko. Otsail gogorraren ondoren Martxo ona egin zuen. Azienda goseturik eta itsuturik geratu zen. Animaliek izotzari begira hainbeste egun pasa ondoren honen islak begiak txikitu zizkien. Jelatearen ondorioak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-150 Bideoa Leitzaldea Koadrilak puntua jartzen zuen eta bertsolariak erantzuten zuen. Gero denek elkarrekin kantatzen zuten “Dios te salve...” kopla. Koplak eta bertsoak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-151 Bideoa Leitzaldea Behin edo bitan atera zen karnabaletan. Xatur akordeoilaria. Baserriz baserri ibiltzen ziren, dena oinez, soinua joz eta dantzan. Etxe bakoitzean jateko zerbait ateratzen zuten, ahal zuenak ahal zuena. Koadrila baserri gehienetara iristen bazen ere urrutiago edota beste norabide batean zeuden baserritara bakarrik bi lagun joaten ziren. Baserriko buelta egin ondoren herrian biltzen ziren bazkaltzera. Ondoren juerga eta zahagi dantza egiten zuten. Iluntzean afaldu, eguneko gastuak ordaindu eta kontuak egiten ziren. Inauteriak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-152 Bideoa Leitzaldea Bat zahagiarekin ateratzen da eta beste lau makil banarekin. Bat gizasemez jantzia eta beste bat emakumez jantzia ateratzen ziren eta dira. Dantzaren doinua “larala larala...” . Zahagi dantza Santiago Zabala Loiarte
LTZ-153 Bideoa Leitzaldea Aitonarentzat sakratua zen bezperetara joatea. Mezatara joaten ez bazinen fitxatzen zintuzten. Goizeko 5etan jaikitzen ziren Papelerako mezatara joateko. Bezperak, mezak eta elizaren kontrola Santiago Zabala Loiarte
LTZ-154 Bideoa Leitzaldea Korpus egunean aldarearen azpian sartu zen “Lambreta” motorraren anekdota umoretsua. Motor-gidariak motorraren kontrola galdu eta susto ederra hartu zuten, Xanti motorraren atzean zihoan eserita. Motorrarekin aldarearen azpian Santiago Zabala Loiarte
M2-010 Audioa Nafarroako Euskaldunen Mintzoak 2 Gerra kontuak eta gerra ondorengo bizimodua. Joxemari Legarreta.
PP-001 Audioa Patziku Perurena Larrean borda. Maiseneko borda. Maierteko borda. Plazako borda. Taeseneko borda. Maertzeneko borda. (Marigortzine, Ariskun xistulari, bere aurretak?). Beltxako borda. Gure familiko kantuk. Xestu ttikia enan?. Aitagurea ez jakin. Arkupeko ibillerak?. Joxemari Legarreta (1914).
PP-002 Audioa Patziku Perurena Gaztarozko borda. Xauxar (Sarobexar). Arranbide. Aroda. Sagargazte. Ezkerran borda. Leontxoborda. Epiñar. Enazti. Deskarga. Joxemari Legarreta (1914).
PP-003 Audioa Patziku Perurena Maiertxene (Joxemari). Txatxune. Etxeberri. Aoño (Arranbide). Ruperton bertsok). Askatsu. Telleri (I. Xabala). Perraselay. Makila: Maila (deus ez). Joxemari Legarreta (1914).
PP-004 Audioa Patziku Perurena Artetxe. Gorozkene. Sunbillene (3). Millene. Martxa. Lutzene. Mitxelene. Estarta. Bordabai. Danbolin?. Martxaborda. Liztoni?. Larratxuri, kintxo?. Eskerran, Sagazte. Aola, Aoño.? Joxemari Legarreta (1914).
PP-005 Audioa Patziku Perurena Arregi. Bitxeri. Apezene. Olaso. Zapatari. Peritxo. Maetsi. Bizargorri. Antone. Seone. Etxen errepeasoa. Maila Bentaberri.Txitxereneko? borda. Apaurain (elizaz Aranoko)??? Joxemari Legarreta (1914).
PP-006 Audioa Patziku Perurena Xomorrok:armiarma, kirkir... Lamin kontuk: lamiotzin (top.). Illabetek, egunak... . Landarek: belar, gai, gaztañ, uritz... . Bertsok: Gaztaozko"Okilla"... . Hegaztile, haizeklasek, hillargia... . Gorputzeko atalak: begi, anka, epurdipa?. Diru klasek: sosak, erriala, pezta. Hitzak: Elizakok, azindai deitzekoak, aroz, so..., senideak, atea Jantzik: busara. Joxemari Legarreta (1914).
PP-007 Audioa Patziku Perurena 1-Eguberrik. 2. egunean Azeri Masa. Urtezarretan koplak. Erregetan: sagarrak mezara. 2-Karnabalak: Zaldun inautia. 3-Garizuma: Aste Santua, Korpus Eguna, Erraun Eguna, Azentsiyo, Kandelero, Pazko eguna. San Anton, Barbara, Blas, Gregorio, San Joanak, Lukas, Markos, San Roke. Pestak San Martinetan den: Soñipotxallek?, pilotarik, Arakaya, eztaillak, ofiziok. Joxemari Legarreta (1914).
PP-008 Audioa Patziku Perurena Koldo Izagirre I.? Joxemari Legarreta (1914).
T-046 Audioa Toponimia Santiago Loyarte (1940).
T-047 Audioa Toponimia Santiago Loyarte (1940).
T-049 Audioa Toponimia Santiago Loyarte (1940).