Herriak

Atal honetan ikerketa sartutako herri buruzko informazioa aurkituko duzu

Areso

Herria Euskalkiak Mapak Fitxategiak
Areso 250
Grabaketa Mota Bilduma Gai nagusia Izenburua Hiztuna
NEZ-033 Testua Nafarroako Esaera Zaharrak Areso. Esaera zaharrak.
LTZ-155 Bideoa Leitzaldea Aresoko Zapaitenean bizi izan ziren lehendabizi Carmenen aiton-amonak, hiru seme-alabekin. Maizterrak ziren, eta handik ateratzeko esan zietenean etxe berria egiten hasi ziren. Denda koxkor bat ere bazuten, eta denda hura ere etxe berrian paratu zuten. Familiaren aurkezpena Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-156 Bideoa Leitzaldea Hogeita bederatzi urteko Joxe osaba ehiza-istripu baten ondorioz hil zen. Carmen artean txikia zen eta trauma ikaragarria eragin zion osabaren heriotzak, jolasean-eta elkarrekin ibiltzen baitziren. Osabaren heriotza Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-157 Bideoa Leitzaldea Ezkontzeko arreoa eraman omen zuen Aiton-amonen kontuak Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-158 Bideoa Leitzaldea Txerrien salerosketan hasi zirenean familiaren ekonomia pixka bat suspertu zen. Calatayudeko Amelatarrekin tratuan nola ibiltzen ziren azaltzen du. Txerriketariak Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-159 Bideoa Leitzaldea Amonak bisigua saltsan prestatzen zien, lurrezko ontzi handi batzuetan, afaltzera etortzen ziren herritarrei. Bisigua saltsan Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-160 Bideoa Leitzaldea Labean prestaturiko soufflea izozkiarekin. Fondako plater ezagunena Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-161 Bideoa Leitzaldea Carmenek 7 urte zituela bigarren etxea egin zen. Bigarren etxea Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-162 Bideoa Leitzaldea 45 gela zituzten. Gogoan du igande batean 204 lagun izan zituztela bazkaltzen. Amona, ama, Carmen bera eta zerbitzariak aritzen ziren lanean. Carmenek karrera bukatu berria zuenez eta frantsesa fresko samar zeukanez, bezperan menuak frantsesera itzultzen zituen mugaren beste aldetik zetozenentzako. Fondako kontuak Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-163 Bideoa Leitzaldea Mendian eta herrian barrena ibiltzen ziren, errekan...hotelean bazituzten bainugelak, baina jende asko egoten zenez, batzuk Azpiko errotara joaten ziren bainatzera. Madrildik, Valentziatik edo Bartzelonatik etortzen ziren. Gogoan ditu oraindik ere bezero batzuen izen-abizenak, haien artean Espainiako bi hotel garrantzitsuetako zuzendariak. Hotelera etortzen ziren udatiarrak Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-164 Bideoa Leitzaldea Bigarren etxea eraiki zutenean, dirurik gabe gelditu ziren. Jose Mari postariak haragia Leitzatik nola ekartzen zien kontatzen du, eta asteburuan bildutako diruarekin nola ordaintzen zuten. Iruñeko familia batengana ere joan izan da diru eske. Bere ama ere eskean ibilia da etxeko teilatuaren obra ordaintzeko. Diru-eskasia Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-165 Bideoa Leitzaldea Autobusa “bi estilotakoa” zen: aurreko aldea bidaiarientzako eta atzealdea aziendarentzako. Areso-Leitza-Tolosa zen egiten zuen bidea. Anaiak soldaduskara joan zirenean txartelak saltzen ibili zen. Aresoko lehen autobusa Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-166 Bideoa Leitzaldea Fondako fakturak Turismon aurkeztu behar zen. Turismoko ikuskariak bertara ere joaten ziren, erreklamazio liburua ikustera. Fondako fakturak, erreklamazio liburua... Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-167 Bideoa Leitzaldea Herritarrek, hasiera batean, ez omen zuten begi onez ikusten Aresotik bidegurutzerainoko bidea egitea, baina azkenean egin zen. Plazaola trena ere ezagutu du, baita apeaderorainoko garraioa egiteko zaldi-gurdia ere. Garraioak Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-168 Bideoa Leitzaldea Kanpoaldeko dekorazioa nolakoa zen azaltzen du. Besaulkiak Carmenek berak pintatzen omen zituen. Fondaren kanpoaldeko dekorazioa Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-169 Bideoa Leitzaldea Ganbaran lastoa edukitzen zuten. Morroien batek poxpolo edo zigarrokinen bat bota eta su hartu zuen. Urdaiazpikoak zintzilika zeuzkaten ganbaran, eta suarekin sokak erre eta urdaiazpikoak lurrera erori ziren; osaba Seberianok zarata entzun zuen, baina ohartzerako dena sutan zegoen. Herri guzia joan zen sua itzaltzen laguntzera. Erreka eta labaderotik ura hartu eta eskuz-esku pasatzen zuten sua itzaltzeko. Etxea erre zenekoa Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-170 Bideoa Leitzaldea Amak xaboia nola egiten zuen azaltzen du. Emakumeak labaderora joaten ziren garbiketa egitera. Xaboia Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-171 Bideoa Leitzaldea Madrildik edo Frantziatik etorritako bidaiariek telefono deiren bat egin nahi zutenean, konferentzia eskatu behar izaten zioten Puri telefonistari. Denbora piloa itxaron behar izaten zen telefonoz hitz egitea lortu arte. Komunikazio arazoak: telefonoak, konferentziak... Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-172 Bideoa Leitzaldea Aresoko lehendabiziko telefonoa eduki zuten (“número uno”, “zintzilikatzeko beltz horietakoa”). “Ordu beteko demora konferentzia bat ateratzeko”. Aresoko lehendabiziko telefonoa Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-173 Bideoa Leitzaldea Astibiko baserritar bat etorri zen mendi aldean armak ikusten zirela erranez. Leihoetan koltxoiak jarri zituzten tiroetatik babesteko. San Martin de Unx eta Santacaratik errefortzuak ekarri zituzten (erreketeak). Gerra Zibileko oroitzapenak Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-174 Bideoa Leitzaldea Eskolara joaten zen garaian Palazioan bizi ziren kubanoen soineko koloretsuei begira egoten ziren. Marcillako Felipa Torrens izan zuen maistra. Mutilen maisua, berriz, Dionisio Ullate zen. Eskolako kontuak Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-175 Bideoa Leitzaldea “Niño Jesús de Praga” kongregaziokoa zen. Elizako koruan ere ibilitakoa da, Leitzako Don Jaimerekin. Herriko bestetan kantatu izan dute. Kongregazioak eta elizako korua Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-176 Bideoa Leitzaldea Dotrina euskaraz ematen zuten eta zaila suertatzen zitzaien. Txikitan egin zieten proba batean lehendabizikoa gelditu zen; Jesukristo infernura joan zen galdetu zieten, eta Carmen ez beste gehienek ezetz erantzun zuten (bibliako pasartea gogoratzen du: Jesucristo descendió a los infiernos...). Dotrina Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-177 Bideoa Leitzaldea Osaba Seberianok Telefunken bat ekarri zuen. Radio Rabat eta Estación Pirenaica entzuten zituzten; azken honetan Pasionaria aritzen zen solasean. Irratia Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-178 Bideoa Leitzaldea Carmenen ama Guardia Zibil batekin ezkontzekotan egon zen, baina aitonak ez zion utzi. Guardia zibilarekin ezkontzekotan Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-179 Bideoa Leitzaldea “Orduan ez zen fabrikarik”, eta jendea ezinean ibiltzen zen. Senarra kontrabandoan ibilia du. Kontrabandoa Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-180 Bideoa Leitzaldea Goserik ez du pasa, baina gogoan du “ogi ilun zatar bat” edo “harrak zituen ogia” jatea egokitu izan zaiola. Olioa ere eskas antzean izaten zen, eta amak esnegaina erabiltzen zuen gisaduak-eta egiteko. Goserik ez, baina... Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-181 Bideoa Leitzaldea Amonarekin artoa supean erretzen eta taloak egiten ari izan da. Taloak, artoa... Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-182 Bideoa Leitzaldea Amonak morroi bat despentsan aurkitu zuen. “Aski duzu gosaltzeko hartu duzun hori edo jarri behar dizut gosarie?” . Olio-botilak eta halakoak ere kendu ohi zizkion. Beste batean, anaiei mezarako arropa lapurtu zien. Lapurtzen zien morroia Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-183 Bideoa Leitzaldea Aitonak aizkora eta pilota apostuak prestatzen zituen. Osaba eta anaia pilotari onak ziren. Familia kirolzalea Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-184 Bideoa Leitzaldea Festetan eta San Pedrotan “lagunartekoak” afaltzera etortzen ziren. Festetan herritarrak Fondara Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-185 Bideoa Leitzaldea Carmenen amak ardoa urarekin nahasia atera zion Matias izeneko herritar bati. “María, ¡a robar a la calle!” bota zion honek. Ardoa urarekin nahasia Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-186 Bideoa Leitzaldea Ehiza garaian, goizeko lau t´erdietan jaikitzen zen; ehiztariak mendira abiatu ostean, neskameari lan pixka bat aurreratze aldera oheak egiten zituen. Goizeko zazpi t´erdietan autobusa hartu eta Iruñera joaten zen, ikastera. Goizean goiz jaiki eta oheak egin Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-187 Bideoa Leitzaldea Festetan dena betea egoten zen. Bazen goizeko lauak aldera plazatik etorri eta ohatze librerik aurkitzen ez zuenik ere. Koltxoiak korridorean bota eta goizeko zazpiak edo zortziak arte han lo egiten zuten. Festetan ez zen lotarako lekurik izaten fondan Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-188 Bideoa Leitzaldea Donostiako bi ahizpek “ea zertarako egiten zuen horrenbeste lan” galdetu zioten behin. “Batekin liatu” eta haren kontura bizi omen ziren. “Zertarako hainbeste lan?” Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-189 Bideoa Leitzaldea Peron-en idazkaria, konde bat...han bezalako azpizunik ez zutela inon dastatu esan zioten amari. Fondan izandako sona handiko pertsonaiak Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-190 Bideoa Leitzaldea Oso jan ona ematen zen Fondan, eta merke; ahoz-aho zabaldu zen jatetxearen fama. Irabazten zuten guztia berriro ere inbertitu egiten zen. Amak ez zuen inolako ikasketarik, amonarekin ikasi zuen sukaldaritzaren gainean zekien guztia. Fondak sona handia hartu zuen Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-191 Bideoa Leitzaldea Autobusa aldapak ezin igoz ibiltzen zen, eta jendea jaitsi eta bultzaka aritzen zen. Gainera, beti izaten zuen matxuraren bat eta Tolosako Lekuona tailerretara eraman behar izaten zuten. Patxikunean izan zuten lehendabiziko autobusa gerra garaian hondatu zela dio Carmenek, Madrilgo Somosierra inguruan. Autobusarekin komeriak Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-192 Bideoa Leitzaldea Goizeko zazpi t´erdietarako, Doneztebetik zetorren autobusa iristerako, mahaiak prest egoten ziren, paperezko manteltxoekin. Gosaltzeko kafesnea, ogi xigortua, gurina eta mermelada....izaten ziren. Fondako gosariak Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-193 Bideoa Leitzaldea Fondan ibilitako zerbitzariei buruz dihardu. Fondan hasi eta denbora baten buruan gehienak Hondarribira joaten zirela dio, han hobeki ordaintzen baitzuten. Fondan lan egiten zuten neskame eta zerbitzariak Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-194 Bideoa Leitzaldea Koltxoiak artilezkoak ziren. Makilarekin jotzen ziren harrotzeko, eta Santu Guztietarako garbitu egiten ziren. Koltxoiak Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-195 Bideoa Leitzaldea Carmeni etxeko zaharrei kasu egitea ere egokitu zitzaion. Amona gaixo egon zen 13 urtez eta errekara joan behar izaten zuen “arropa ttikiak garbitzera”. Etxeko zaharrak zaintzen Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-196 Bideoa Leitzaldea Sukalde ekonomikoaren gainean depositu handi bat zuten ura berotzeko. Ur beroa Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-197 Bideoa Leitzaldea Don Zacariasek errenkadan jartzen zituen eta lezioa galdetzen zien; ez zekiena azkeneko postura bidaltzen zuen. Apaizen kontuak Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-198 Bideoa Leitzaldea José eta Mariano Los Arcos medikuak apopilo egon ziren fondan, eta ondotik udalaren etxe batera joan ziren. Maistrak eta apaizak bazkaltzera joaten ziren. Apopiloak Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-199 Bideoa Leitzaldea Elur asko egiten zuenean, Berastegiko medikuak ezin izaten zuen etorri, eta Carmeni injekzioak paratzea egokitu izan zaio. Injekzioak jartzen Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-200 Bideoa Leitzaldea Fraixkunea etxean jaioa, 12 anai-arrebatan atzetik hasita hirugarrena. Anaia bat hil zitzaion urte eta erdirekin. Aurkezpena Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-201 Bideoa Leitzaldea Anaiaren heriotza nola gertatu zen kontatzen du. Pneumonia harrapatu omen zuen, eta medikuak helduentzako injekzioa paratu zion ttikiei zegokiena paratu ordez. Ehorzketa ere gogoan du Antoniok: kaxa txuri ttiki batean sartu omen zuten. Anaiaren heriotza Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-202 Bideoa Leitzaldea Baserriko lanetan beti bazen lana. Bazituzten behiak, mandoak, astoak, txerriak. Albaitari lanak egitea ere egokitu izan zaio: txerriak erditzerakoan eskua sartu behar izan du behin baino gehiagotan. Baserriko lanak Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-203 Bideoa Leitzaldea Txerrikumeei hortzak mozten zitzaizkien jaio berritan, esnea edaterakoan amari hozkarik ez egiteko. Txerrikumeei haginak moztu Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-204 Bideoa Leitzaldea "Gustuko lana zuen behiak jeztea. Arreba zaharrena Joxe Antoniok 12 urte zituela ezkondu zen, eta ezkontza egunean etxean bakarrik gelditzea egokitu zitzaion, senide guztiak Donostiara joan baitziren, ezkontzara. Berak egin behar izan zituen ikuiluko lan guztiak. Behiak jezten Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-205 Bideoa Leitzaldea "Sei urterekin hasi zen eskolara joaten. Janzkera nolakoa zen kontatzen du: galtza motzak, mantala, abarkak...Arropa hauek “herentziaz” jasotzen zituen Joxe Antoniok, anaia guztien eskuetatik pasa ondoren. Abarkak aitak ekartzen zizkien Tolosatik. Lazoa puskatuz gero, herriko zapatagilearengana konpontzera. Eskolara joateko erabiltzen zuten janzkera Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-206 Bideoa Leitzaldea Pedro eta Bittor osabei buruz dihardu. Bittor kontrabandista omen zen, diru asko irabazi zuena eta nahiko bizi txarra zeramana. Osaba Pedro egurra txikitzen nola aritzen zen gogoratzen du. Bazkalondoko kuluxka egitera joan zen batean hilda aurkitu zuten ohean. Osabak Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-207 Bideoa Leitzaldea 11 senide ziren (beste bat ttikitan hila). Bi arreba zaharrenak etxetik kanpo ezagutu ditu beti (Donostira neskame joan ziren). Aitak Plazaolako trenean lan egin zuen, baina Joxe Antonio jaiotzerako trena gelditua zen. Joxe Mari anaia amonaren etxean bizi zen, harekin ez du sekula harreman handirik izan. Gregorio eta Bittor anaiekin harreman handiagoa izan du. Senideekin harremanak Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-208 Bideoa Leitzaldea Neskak nesken eskolara joaten ziren, eta mutilak mutilen eskolara. Doña Asunción maistra Joxe Antonioren etxean apopilo egon zen. Oso zorrotza zen, baina Don Policarpo,mutilen maisua, ere bai. Maisu-maistrak Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-209 Bideoa Leitzaldea Don Policarpo maisuak ikasleak jo ohi zituen, eta eraztunarekin aurpegian markak utzi ere bai. Garai hartan, baina, maisuaren errana sakratua zen, eta etxean beti arrazoia ematen zitzaion. Don Policarpo Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-210 Bideoa Leitzaldea Eskolan entziklopedia ikasten aritzen ziren. Ikasitakoa kantatuz erran behar izaten zuten. Tablak ere ikasi zituen. Entziklopedia eta tablak Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-211 Bideoa Leitzaldea Don Policarporen oroitzapen txarrak ditu Joxe Antoniok. Motoan etortzen zen Leitzatik eta ikasleak iskina batetik begira egoten ziren esperoan, noiz etorriko. Lezioa galdetzen zien egunero...ez zekienari, belarrondokoa. Don Policarporen oroitzapen txarrak Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-212 Bideoa Leitzaldea "Egunkaria erostera edo sua pizteko ezpal bila bidaltzen zituen ikasleak. Joxe Antonioren ikaskide bati belarrondoko bat eman eta belarria odoletan utzi zion. Aresoko autobus konpainiaren jabearen semeari eraztun marka utzi zion masailean, eta aita kexatzera etorri zen. Hura izan zen maisuari aurre egitera ausartu zen bakarra. Don Policarpori buruzko istorio gehiago Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-213 Bideoa Leitzaldea Maisua oso futbolzalea zen. Erregeek behin larruzko baloia oparitu zioten. Polikarpo nahi gabe ukituz gero edo zangotraba jarriz gero, belarrondokoa eta denak bueltan eskolara. Policarporekin futbolean Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-214 Bideoa Leitzaldea "Maisuari arrantza ikaragarri gustatzen zitzaion. Arratsalde batean, kanabera zaintzeko eskatu zion, eta hantxe gelditu zen gustora, erreka ondoan. Klaseak bukatu baina minutu batzuk lehentxeago eskolara bueltatzeko eskatu zion eta lezioa galdetu zion. Joxe Antoniok ezin izan zion zuzen erantzun eta sekulako belarrondokoak jaso zituen. Arrantzan ibili eta ondotik lezioa galdetu Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-215 Bideoa Leitzaldea Ehiza ere ikaragarri gustatzen zitzaion maisuari. Zozoak bata bestearen parean jartzeko esperoan egoten zen, tiro batez biak hiltzeko. Policarporen afizio gehiago: ehiza Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-216 Bideoa Leitzaldea Errekreo garaian ziza biltzen ibiltzen ziren maiz; bildutako guztia Policarpo maisuarendako. Policarporen afizio gehiago: ziza-biltzea Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-217 Bideoa Leitzaldea Gordeketan, “ahalbiden”, txokotan, erbi-ehizan lizar-makil bat eskopetatzat hartuz.. Txikitako jolasak Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-218 Bideoa Leitzaldea Nahiz eta ehiztaria ez izan, behin eskopeta hartu eta lehendabiziko tiroan usoa bota zuen. Uso-ehizan Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-219 Bideoa Leitzaldea Udaberri aldean lan franko izaten zen baserrietan lurra mugitzen. Eskolara ez joatearren Joxe Antonio beti prest zegoen behien aurrean ibiltzeko, bai bere etxean bai ingurukoetan laguntzeko ere. Behien aurrean Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-220 Bideoa Leitzaldea Artzain txarra zen, ez baitzuten sekula ardirik izan etxean. Hala ere, behin ardiak zaintzea egokitu zitzaion eta Antzuola aldera alde egin zioten. Ardiek alde egin Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-221 Bideoa Leitzaldea "Oiloak Alonsoneko bordan edukitzen zituzten, errentan hartua zuten borda batean. Bestela ere lan franko bazenez (segan, behiak...), oiloen lana Joxe Antoniori uzten zioten. Oilo guztiak ederki ezagutzen zituen, artzainak bere ardiak ezagutzen dituen bezalaxe. Oiloak Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-222 Bideoa Leitzaldea Zozo eta bele kabien bila ibiltzen ziren udaberrian, zeinek gehiago harrapatu. Eskolako lagunekin kabi bila Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-223 Bideoa Leitzaldea Bazkotan atautxi eta amatxik bazko-opila eta txokolatea oparitzen zuten. Gero Kas botila erosi eta lagunekin merendua egiten zen. Bazkotako ohitura Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-224 Bideoa Leitzaldea Koraleko entseguen ondoren, Doña Mariak, apezaren zerbitzariak, goxokiak banatzen zizkien leihotik Goxokiak Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-225 Bideoa Leitzaldea "Berueteko apaiz gazte bat iritsi zen bere arrebarekin. Joxe Antonio laguntzera joaten zitzaion. Behin, mezatik aterata, elizako kanpaidorrean enara pila bat ikusi zituzten. Frantzisko apaizak goraino igo eta bakarren bat harrapatzeko esan zion, baina Joxe Antonio igo orduko denek alde egin zuten. Frantzisko apaiza Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-226 Bideoa Leitzaldea Frantziskorekin solfeoa eta euskal kantak ikasi zituzten. Solfeoa eta euskal kantak Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-227 Bideoa Leitzaldea Laisterketak ere egiten zituzten Frantziskorekin. Laisterketak – apostuak Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-228 Bideoa Leitzaldea Apaiz gaztearekin egindako txangoak (Bertiz, Arantzazu, Zarautz...) eta haietan gertatutako pasadizoak kontatzen ditu. Frantzisko apaizarekin egindako txangoak Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-229 Bideoa Leitzaldea Txango batetik autobusean bueltan zetozela Aresoko Griñonea etxea sutan nola ikusi zuten gogoratzen du. Griñonea sutan Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-230 Bideoa Leitzaldea Aita beti herriko aferetan sartuta zebilen (zinegotzi, alkate, bileretan...). Oso elizkoia zen, gauero errosarioa errezatu behar izaten zen. Oso zorrotza zen. Aitarekin ez zuen harreman handirik izan Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-231 Bideoa Leitzaldea Amak nahiko lan izaten zuen umeekin, arropa garbitzen, txerri lanetan... Ama beti lanean Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-232 Bideoa Leitzaldea Herriko esnea Leitzako esneketari batek biltzen zuen. Baserritar bakoitzak eraman zuen esne kantitatea neurtzeko garaian iruzur egiten zuen eta bakoitzari gutxi-gora-behera litro bat lapurtzen zion egunero.Joxe Antonioren aitak denuntziatu egin zuen. Esneketariaren iruzurra Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-233 Bideoa Leitzaldea Pentsua saltzen ere ibiltzen zen Cristóbal esneketaria. Honekin ere iruzur egin zieten, behar baino zaku guttiago salduz. Pentsuarekin ere iruzurra Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-234 Bideoa Leitzaldea Erositakoa ez zen berehala ordaintzen. Zerrenda batean apuntatu eta hilean behin edo bi hiletik behin ordaintzen zen. 100 pezetarekin kapazoa betetzen zuten. “Chorizo Pamplona” erosten zutela gogoan du. Erosketak Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-235 Bideoa Leitzaldea Pilotan asko ibiltzen ziren. Partidu bat baino gehiago jokatzen zuten bata bestearen ondotik. Pilotan Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-236 Bideoa Leitzaldea Aitak Policarpo maisuarekin hitz egin zuen eta honek klase partikularrak eman zizkion batxilergorako prestatzeko. Loidiko Joxefinarekin ere ibili zen uda batez. Klase partikularrak Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-237 Bideoa Leitzaldea Leitzan ikasten egon zen garaian kirol asko egin zuen. Bizikletan egiten zuten joan-itzulia, futbolean aritzen ziren... Leitzako eskola profesionalean ibili zeneko kontuak Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-238 Bideoa Leitzaldea 18 urte bete zituenean eskola utzi eta lanean hasi zen fabrikan. Horretaz gain, Areson argindarra jartzeko lanak hasi ziren eta horretan laguntzen ere aritu zen. 18 urterekin lanean: fabrikan eta argindarra jartzeko lanetan Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-239 Bideoa Leitzaldea Iberdrola etorri aitzin ere bazen argia Areson, errotari esker. Oso argi ahula zen, ordea: “ipurtargia” deitzen zioten. Aresoko errotak Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-240 Bideoa Leitzaldea Herriko neskekin ibiltzen ziren mutil kanpotarrei ezinikusi handia zitzaien. Aresoko neskekin zebiltzan kanpoko mutilei ezinikusia Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-241 Bideoa Leitzaldea Apaizarekin igande arratsalde batean gertatutako pasadizoa kontatzen du: gazte-koadrila bide ondoan valsa dantzatzen ari zen batean, apaizaren motorra somatu eta gelditu egin ziren. Valsa eta apaiza Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-242 Bideoa Leitzaldea "Aresotik joera handia zegoen Gorritiko bestetara joateko. Haurrak, gazteak, helduak..denak joaten ziren. Valsa, pilota-partiduak, txurro-saltzaileak...gogoratzen ditu. Aresorako buelta neskengana hurbiltzeko profitatzen zuten anitzek: gerritik heldu, eskua eman... Gorritiko bestak Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-243 Bideoa Leitzaldea Txingotan, abestiak... Nesken jolasak Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-244 Bideoa Leitzaldea Neskatxek kantatzen zituzten bi abesti (gazteleraz) Nesken abestiak Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-245 Bideoa Leitzaldea Apaizarekin ikasitako bi abesti “Katalin” eta “Aldapeko” Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-246 Bideoa Leitzaldea Apaizarekin ikasitako beste abesti bat “Txin txin” Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-247 Bideoa Leitzaldea Elizanbururen abesti famatua kantatzen du “Ikusten duzu goizean” Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-248 Bideoa Leitzaldea Kiloko ogia huts-hutsik jan izan du, “ez ardo ta ez ure”. Etxetik dendara arrautzak eraman eta trukean sardinzarrak ematen zizkieten (bat bi lagunendako). Elikadura: kiloko ogia, sardinzarrak... Ramón Etxarri
LTZ-249 Bideoa Leitzaldea Txekorrak hazi, ardiak eta axuriak saldu...10 kiloko axuriak 18 duro besterik ez zuen balio. Ramon leku askotan ibili zen lanean, baina irabazten zuena aitari ematen zion. Abeltzaintza Ramón Etxarri
LTZ-250 Bideoa Leitzaldea Aita estraperloan ibiltzen zen, Beruetetik irina ekartzen. Lau ordu behar zituen hara iristeko, eta beste lau itzultzeko; ez zuen diru askorik ateratzen. Irin-zakuekin etxera iritsi zen batean guardia zibilak aurkitu zituen etxean, eta merkantzia nola gorde zuen kontatzen du. Estraperlo kontuak Ramón Etxarri
LTZ-251 Bideoa Leitzaldea Ramon bera ere ibili izan da kontrabandoan aitarekin, astoarekin eta behorrarekin. Ordaintzen ez zuen gizon bati behorra nola kendu zioten kontatzen du. Estraperlo kontuak II Ramón Etxarri
LTZ-252 Bideoa Leitzaldea 29 urterekin atera zen Belakutik, sortetxetik; hala ere, urte askoan joan izan da laguntzera. Obretan lanean hasi zen eta gisa horretan 22 urte pasa zituen, osasun arazoak izaten hasi zen arte. Sortetxetik atera eta lanera Ramón Etxarri
LTZ-253 Bideoa Leitzaldea Bi urte besterik ez zituela bazekien bereizten axuri bakoitza zein ardirena zen. 146 ardi edukitzera iritsi izan da. Txikitatik izan du arditarako afizioa Ramón Etxarri
LTZ-254 Bideoa Leitzaldea Zortzi urterekin eskolara joaten zen oinez, bakarrik. 20-25 minutu behar izaten zituen. Eskolako kontuak Ramón Etxarri
LTZ-255 Bideoa Leitzaldea 146 ardi eta 6-7 behor jarri zituzten, 3 behi, 2 edo 3 txekor...ardiak janarazteko beste etxaldeetako belar-soroak hartu zituzten. Behiekin soro asko goldatzea egokitu zitzaion; uztarria nola jartzen zien eta apirilaren erdialdetik maiatz bukaera arte jateko baba ematen zietela kontatzen du. Azienda, belar-soroak... Ramón Etxarri
LTZ-256 Bideoa Leitzaldea Haritzen hostoak bildu eta ganbaran lehortzen jartzen zituzten. Pilatu eta ardiei botatzen zizkioten gauean. Lehendabizi etxean eduki zituzten ardiak, eta gero beste etxalde batean azpiak egitearen eta ongarriaren truke. Haritz-hostoak, ongarria... Ramón Etxarri
LTZ-257 Bideoa Leitzaldea Gorritiko mugan zeukan eskortea. Eguna argitzerako joan eta goizeko zazpietarako ardiak jetzi ondoren (60 ardi jeztera iritsi izan da), marmita betearekin jaisten zen. Eguna argitzerako igoz gero, ardiak eskorta inguruan izaten ziren; beranduxeago joanez gero, berriz, lau herritako mugaraino igoak izaten ziren. Ardiak jezten Ramón Etxarri
LTZ-258 Bideoa Leitzaldea Belarra ebaki, kargatu eta saskietan ekartzen zuten. Belar ondua ganbarara nola garraiatzen zuten ere kontatzen du. Belarra Ramón Etxarri
LTZ-259 Bideoa Leitzaldea “Goiko bordako belazean” aldapa ikaragarria zegoen. Abere bat beheko errekara erori zen, baina ez zuen minik hartu. Altxa eta aurrera jarraitu zuen. Aldapatik behera aberea Ramón Etxarri
LTZ-260 Bideoa Leitzaldea Eguarren baserriko Manttoni eta Elena izeba-ilobak haserretu egin ziren. Manttonik apain-orrazia edo peineta galdu eta ilobari lapurtu izana egotzi zion. Biharamunean Ramonek berak aurkitu zuen zelai batean. Apain-orraziaren (peineta) pasadizoa Ramón Etxarri
LTZ-261 Bideoa Leitzaldea Ardiak saldu zituenean obretan lanean hasi zen. Inguruko baserrietako lanetan laguntzeari utzi zion, eta orduan hauek azienda kendu zuten. Obretan hasi zenean baserriko lanak utzi Ramón Etxarri
LTZ-262 Bideoa Leitzaldea Aresoko etxe bateko bi ahizpei buruz dihardu. “Monuko Marixabelekin” oso harreman ona zuen eta belarretan elkarrekin aritzen ziren; honen ahizpa Maria Jesusek, ordea, “ezpain bihurria” zuen. Belarretan eta segan zebilela neska hauekin izandako pasadizo para bat kontatzen ditu. Monuko Marixabel eta Maria Jesus ahizpak Ramón Etxarri
LTZ-263 Bideoa Leitzaldea Goizean esnea ekarri, sorbalda gainean makila jarri eta haren bi muturretan marmitak zintzilik paratuta. Gero Alpaitenera segara, eguerdian belarretan aritu, ondotik Torton belar-meta egin, etxera joan eta behia jetzi... Gaztaroko egun baten deskripzioa Ramón Etxarri
LTZ-264 Bideoa Leitzaldea Lau neskari lagundu zien egun bakarrean. Batekin abiatu eta bestea aurkitu... Neska-laguntzea Ramón Etxarri
LTZ-265 Bideoa Leitzaldea Plazan vals-a dantzatzea debekaturik zegoen. San Pedrotan eta festetan etxez etxe eskean ibiltzen zirenean profitatzen zuten neskekin dantzatzeko. Zubidin eta Patxikunean ere dantzatzen zen. Vals-aren debekua Ramón Etxarri
LTZ-266 Bideoa Leitzaldea Eskean ibiltzen zirenean zenbat taldetan banatzen ziren eta maiordomoa nola aukeratzen zen kontatzen digu. Apezarengana eskean joan zirenekoa ere kontatzen du: honek dirua eman zien, baina errietan egin ere bai vals-a dantzatzeagatik. Eskean ibiltzen zireneko kontuak Ramón Etxarri
LTZ-267 Bideoa Leitzaldea Inauterietan eskean ibiltzen zirenean laranjak, dirua eta garai batean arrautzak ere ematen zizkieten. Gogoan ditu aitak karnabaletarako egindako sonbreiruak, baita aurpegia tapatzea nola galarazi zuten ere. Inauterietako kontuak Ramón Etxarri
LTZ-268 Bideoa Leitzaldea Plazako trinketean dantzan ari zirela, “kazkartuta” zegoen mutil batek neskatxa bat bizkarrera jaso zuen . Gertaera hau dela eta, alkateak plazako musika kendu zuen biharamunean eta Lizarraunditan ari behar izan zuten dantzan. Neskei egindako “fetxoriak” Ramón Etxarri
LTZ-269 Bideoa Leitzaldea Herriko bikote baten istorioa du hizpide. Mutila soldadu joan zen Afrikara, eta bitartean neska beste batekin ibiltzen hasi zen. Herriko emakume batek kartaz dena kontatu zion mutilari, baina honek ez zuen sinetsi. Senargaia soldaduskan zela beste mutil batekin hasi Ramón Etxarri
LTZ-270 Bideoa Leitzaldea Egun batean zazpi garo-meta egina da, “bai zazpi litro ardo edan ere”. Garoa Ramón Etxarri
LTZ-271 Bideoa Leitzaldea Peoiak zeuden garaian hobekixeago jaten zen: janari gehixeago, ardoa uraren ordez... Peoiak zeuden garaian hobeki jaten zen Ramón Etxarri
LTZ-272 Bideoa Leitzaldea Santiago bigarrenean, parrandan ibili eta segan aritu ondotik, 12 litro ur edan zituen behin. “Gero dena izerdiarekin ateratzen zen”. Egun batean 12 litro ur edan Ramón Etxarri
LTZ-273 Bideoa Leitzaldea Laian ibilitakoa da, baina soldadu zegoela etxekoek goldea erosi zuten eta geroztik harekin ibili zen. Laian Ramón Etxarri
LTZ-274 Bideoa Leitzaldea Auzoko mutil bat etorri zitzaion aita gaixorik zeukatela eta ganbaran belarrik gabe gelditu zirela esanez. Gurdi-belarra kargatu eta ganbaran sartu zien. Gogoan du egindakoa eskertzeko sekulako merienda jarri ziotela. Auzokoei belarra eraman Ramón Etxarri
LTZ-275 Bideoa Leitzaldea Baziren ogia egiteko labea zeukaten etxeak, baina Ramonenean ez. Taloak egiten zituzten, ordea, eta artoa ere bai, supean. Ogia, taloak, artoa... Ramón Etxarri
LTZ-276 Bideoa Leitzaldea Gazta “erruz” egiten zuten. Aszentsio edo Igokunde egun batez 68 kilo gazta saldu zituzten, 5000 pezetaren truke. Ongarri-saskietan jaitsi eta Zubidiko Batixtak autobusean eraman zituen. Igokunde egunean saldutako gaztak Ramón Etxarri
LTZ-277 Bideoa Leitzaldea Etxean gazta egunero jaten zuten; amak otordu guzietan ateratzen zuen. Udazkenean gaztainak erruz bildu eta lagunak gonbidatzen zituzten gaztaina erreak jatera. Gaztainekin batera, ardo pixka bat, ogi eta gazta eta kafea ateratzen zen. Gazta eta gaztainak Ramón Etxarri
LTZ-278 Bideoa Leitzaldea Aldi batean, meza-ezkilek mendian harrapatu zuten Ramon, Leitzak, Uitzik, Gorritik eta Aresok muga egiten duten lekuan. Etxera joan, bonbatxoak jantzi eta herrira joan zen lasterka. Bidean apaizaren zerbitzariarekin topo egin zuenekoa eta harekin izandako elkarrizketa ditu hizpide. Meza-ezkilak Ramón Etxarri
LTZ-279 Bideoa Leitzaldea Mezan banatzen ziren txartelak ditu hizpide. “Txartelak” Ramón Etxarri
LTZ-280 Bideoa Leitzaldea Inguruko herri batean gertatu omen zen pasadizoa kontatzen du: sasoi batean ume ilehori asko jaio omen zen, eta apaizarenak zirela zioten zurrumurrua zabaltzen hasi zen. Igande batean apaizak pulpitutik honakoa bota zuen, txutxu-mutxuak isildu asmoz: “ez dut esaten bat edo beste nireak izango ez direnik, baina denak ez dira nireak!”. Apaizaren seme-alaba ilehoriak Ramón Etxarri
LTZ-281 Bideoa Leitzaldea Fraide bat herrira iritsi omen zen bisitan. Herriko jendeak apaizak eta zerbitzariak elkarrekin lo egiten zutela aipatu zioten, baina honek ez zuen sinesten. Lotara joan zirenean, zerbitzaria gela batean sartu zen eta apaiza eta fraidea beste batean. Goizeko seietan okinak bozina jo eta apaizak zerbitzariari hitz egin zion, bere ondoan zegoelakoan. Era honetan jakin zuen fraideak herritarrek ziotena egia zela. Fraidearen, apaizaren eta zerbitzariaren pasadizoa Ramón Etxarri
LTZ-282 Bideoa Leitzaldea Apaiz bati eta 14 urteko neska bati buruzko txiste lizuna kontatzen du. Apaiza eta 14 urteko neska Ramón Etxarri
LTZ-283 Bideoa Leitzaldea Gernu-analisi batekin izandako gaizki-ulertuaren ondorioz haurdun zegoela uste zuen gizon bati buruzko txistea. Haurdun gelditu zen gizonaren txistea Ramón Etxarri
LTZ-284 Bideoa Leitzaldea Emakume bat “umeak egin eta umeak egin” ari zen, eta Iruñera joan zen batean kondoiak erosi zituen senarrak. Emazteari zer moduzkoak ziren galdetu ziotenean, “sekoak ditun” izan zen erantzuna. Kondoiak Ramón Etxarri
LTZ-285 Bideoa Leitzaldea Txirrita bertsolariaren zenbait istorio kontatzen ditu, tartean hargin andaluzaren pasadizo ezaguna. Txirritaren pasadizoak Ramón Etxarri
LTZ-286 Bideoa Leitzaldea Fernando Amezketarra bertsolariaren bi pasadizo ditu hizpide. Fernando Amezketarraren pasadizoa Ramón Etxarri
LTZ-287 Bideoa Leitzaldea Gogoan du nola maisuak ikasle bat zigortu eta honek leihotik alde egin zuen. Klaseak gazteleraz izaten ziren, eta oinarrizko operazio matematikoak ikasi zituen bertan. Kredoa aitarekin ikasi zuen. Eskolako kontuak II Ramón Etxarri
LTZ-288 Bideoa Leitzaldea Don Maximo maisuak zerria hil zuen batean, garrasiak entzunda, eskolatik atera ziren. Maisuak zigortu egin zituen ondoren, baita Ramoni belarrondoko bat eman ere. Maisuaren zigorra Ramón Etxarri
LTZ-289 Bideoa Leitzaldea Patxikunean apopilo egoten zen maisu batekin gau eskolan ibili zen bi urtez. Ez omen zuen deus ikasi. Gaueko eskola Ramón Etxarri
LTZ-290 Bideoa Leitzaldea Apaizari lagundu zion Fernando delako baten pasadizoa kontatzen du. Egindakoa eskertzeko, gazta atera omen zioten eta hau errutik ari omen zen jaten. Gehiegi janez gero gaixotu eginen zela erran zioten gehiago jan ez zezan, mututu eginen zela.“(...)hartu poltsan ta etxera, gure andrek bauke beharra mututzen!” Gazta gehiegi janez gero, mututu -pasadizoa Ramón Etxarri
LTZ-291 Bideoa Leitzaldea Gazte denborako pasadizo pare bat kontatzen ditu. Gazte denborako pasadizoak Ramón Etxarri
LTZ-292 Bideoa Leitzaldea Neska bati mutil-laguna utzarazi, berarekin ibiltzen hasi eta gero “ez zion kasurik egin”. Neska batekin izandako gorabeherak Ramón Etxarri
LTZ-293 Bideoa Leitzaldea Hogeita bat urte eta erdirekin joan zen soldaduskara. Hamabost hilabete egon beharra zen, baina horietatik lau etxean egin zituen “permisoak” zirela eta. Iruñean egotea egokitu zitzaion, eta gehienbat abereekin lan egin zuen. Soldaduskako kontuak Ramón Etxarri
LTZ-294 Bideoa Leitzaldea Hiru hilabeterekin ekarri zuten inklusatik, guraso-ordeei bi ume hil zitzaizkielako. Etxekoekin benetako senideak balitu bezala jokatu izan du beti, eta asko lagundu du bertan (“Belakuri nik eutsi nion”). Inklusatik ekarria da Ramón Etxarri
LTZ-295 Bideoa Leitzaldea Txikitatik hasi zen ardiekin lanean. Ardiei ilea mozten ere ona zen. Ardiei ilea mozten Ramón Etxarri
LTZ-296 Bideoa Leitzaldea Zubidiko Batixtak herriko mutil bat zerbitzariari titietatik heltzen harrapatu zuenekoa. Zubidiko pasadizoa Ramón Etxarri
LTZ-297 Bideoa Leitzaldea Ator txuria zikindu zion zerbitzari bati egindakoaren ordain gisa muxu bat nola eman zion azaltzen du. Zubidiko pasadizoa II Ramón Etxarri
LTZ-298 Bideoa Leitzaldea Frontoiaren ezker pareta 1945an egin zen, Ramonek 10 urte zituela. Gogoan du langileei bazkaria eramaten ziela. Frontoiaren ezker pareta Ramón Etxarri
LTZ-299 Bideoa Leitzaldea 1945an “metroko elurra” ezagutu zuela dio. “Metroko elurra” Ramón Etxarri
LTZ-300 Bideoa Leitzaldea Behor bila abiatu orduko behorrak etxerantz mendian behera. Behor bila Ramón Etxarri
LTZ-301 Bideoa Leitzaldea Areson ezagutu dituen bertsolariei buruz dihardu: Bordaberriko Joxantonio, Agirre, “Etxetxipikoa”... Aresoko bertsolariak Ramón Etxarri
LTZ-302 Bideoa Leitzaldea Etxaldekoek lehen mailako funtzioak izaten zituzten, pobrexeagoak baldin baziren bigarren edo hirugarren mailakoak... Apaizak bildu eta sekulako bazkariak egiten zituzten. Elizikizunak (primera, segunda...) Ramón Etxarri
LTZ-303 Bideoa Leitzaldea Estandartea eta San Pedro eraman izan ditu. Dantzaldiei, musikariei eta eskean ibiltzen zireneko kontuen inguruan dihardu. Festetako oroitzapenak Ramón Etxarri
LTZ-304 Bideoa Leitzaldea Jai egunetan debekaturik zegoen lan egitea. Denbora baten buruan, maiatzeko azken igandean artoa ereiten uzten hasi ziren. Bestaberri egunez banabarra ereiten aritu zen gizon baten pasadizoa ere kontatzen du: sudurretik odola hasi zitzaion eta jai egunean lan egiteagatik izan zela sinetsi zuen. Apaizak jai egunetan lan egiteko ematen zituen baimenak Ramón Etxarri
LTZ-305 Bideoa Leitzaldea Eskolatik itzulitakoan, desiotan egoten omen zen banabarra jateko. Eguraldi onarekin, galeriara atera eta han bazkaltzen omen zuen. Eskolatik etorri eta banabarrak bazkaltzeko Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-306 Bideoa Leitzaldea Arratsaldetan, berriz, meriendatzeko banabar hotzak jatea gustatzen zitzaion, eskaileretan eserita. Arratsaldean, banabar hotzak eskaileretan eserita Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-307 Bideoa Leitzaldea Teresaren anaiei eta aitari patata egosi platerkada bat ematen zien amak gosaltzeko. Maisu bat ere bazeukaten apopilo etxean, eta hari kafesnea. Hark ere patata gustura janen lukeela erran zuen behin, eta handik aurrera maisuari ere patata jartzen zitzaion. Patata egosia gosaltzeko Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-308 Bideoa Leitzaldea Neska kozkorra zenean, opor garaian postari gisa lan egin zuen. 30 duro ordaintzen zioten hilabeteko. Postari lanetan Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-309 Bideoa Leitzaldea 12 bat urterekin, artoa jorratzera joan zen etxe batera. Mantenua eta eguneko pezeta bat ordaintzen zioten. Artajorrara Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-310 Bideoa Leitzaldea 13 urte bete zituenean, batuketak eta kenketak egiten ez zekien emakume merkatari bati laguntzen ibili zen. Kafea, azukrea eta antzekoak saltzen zituzten kanpoko herri eta baserrietan, eta ordainean jendeak arrautzak ematen zizkien, batzuk pezetaren bat ere bai. Salerosketan Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-311 Bideoa Leitzaldea 12 esku (esku bat=6 arrautza) arrautza saldu zizkioten gizon bati eta hark 9 ordaindu zizkien. Erreklamatu arren, gizon hark ez zien kasu egin. Han bukatu ziren Teresarentzat salerosketa kontuak. 12 esku arrautza saldu eta 9 kobratu Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-312 Bideoa Leitzaldea Bi guardia zibil joan ziren etxea errebisatzera. Teresaren etxean kontrabandoko irina gordetzen zuten, garoaren azpian. Ganbarara igo eta irin zaku bat aurkitu zuten, baina amak “polvos pinos” zirela erran zien. Guardia Zibilak etxea errebisatzera joan zirenekoa Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-313 Bideoa Leitzaldea Teresaren amak fideoak egiten zituen etxean. Bandeja handi batzuetan zabaldu eta galerian idortzen ziren. Idortu ondoren, kilo edo kilo erdiko boltsetan sartu eta saldu egoten zituen. Fideoak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-314 Bideoa Leitzaldea Kolorantea, irina eta lebadura pixka bat behar zen fideoen masa egiteko. Gero tramankulu batean sartu, eskuarekin biradera bati bueltak eman eta fideoak ateratzen ziren. Nola egiten ziren fideoak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-315 Bideoa Leitzaldea Guardia Zibilek fideok ikusi zituzten, eta kontrabandoko irina erabiltzea debekatua zegoela esan zioten. Amak fideo-poltsa bana eman zien eta denak gustora gelditu ziren. Guardia Zibilek fideoak ikusi Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-316 Bideoa Leitzaldea 15 urterekin eskola utzi eta Eratsundik Aresoko dendara neskame etorri zen. Gogoan du egin behar izan zuen lehendabiziko lana: dendako kristalak garbitu behar izan zituen. Etxean ere, oheak egiterakoan egunero-egunero koltxoia altxatu eta somierrari hautsa kentzen zioten. Eratsundik Aresora neskame Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-317 Bideoa Leitzaldea Aberatsek artilezko koltxoiak zituzten. Teresaren etxean , aldiz, lastairea ere ezagutu du, lastoz egina; lau zulo omen zituen eskua sartu eta barruko lastoa harrotzeko, bestela dena zanpatua gelditzen baitzen. Koltxoiak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-318 Bideoa Leitzaldea Soineko urdina lepo zuriarekin, eta kofia gisa zapi txuri bat. Otorduak zerbitzatzeko garaian, mantal txuri txiki bat erabiltzen zuen. Neskamearen janzkera Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-319 Bideoa Leitzaldea Euskaraz hitz egiten zien, baina “señorito” edo “señorita” deitu behar izaten zien. Mahaia jartzerako orduan, platerak eskuinetik jarri behar ziren eta ezker aldetik kendu. Nagusiei eman beharreko tratua Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-320 Bideoa Leitzaldea Kafe hondarrari atxikoria bota eta harekin neskamearentzako kafea egiten zen. Ogi zaharra jaten zuten. Gauean, patata edo zopa. Neskameak zer jaten zuen Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-321 Bideoa Leitzaldea Dendan denetik izaten zen. Azukrea 50 kiloka ekartzen zuten, pala batekin kajoi batzuetara pasatzen zuten eta jendea etortzen zenerako kiloko poltsetan prestatzen zuten. Ardoa 200 litroko barrika handietan etortzen zen . Denda Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-322 Bideoa Leitzaldea Ardia hiltzerakoan Teresa eusten egoten zen. Txerria hiltzerakoan ere, bi neskameek bi hanketatik heltzen zioten, eta kanpoko beste bi gizonek beste bi hanketatik. Txerri-hiltzeak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-323 Bideoa Leitzaldea Dendan ozpina egiten zuten. Osagaiak: bost litro ur, litro bat ardo eta oroitzen ez den beste likido bat. Ozpina Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-324 Bideoa Leitzaldea Bi anis mota (Anis Prometeo eta Anis Imperial), moskatela..20 litroko garrafoietan etortzen ziren. Edariak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-325 Bideoa Leitzaldea Bezero gehienek ez zuten momentuan ordaintzen. Libreta batean erositakoa apuntatu eta txerri edo txekorren bat saldu eta diru pixka bat lortutakoan ordaintzen zuten. Bezeroek ez zuten momentuan ordaintzen Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-326 Bideoa Leitzaldea Dendan espartinak ere edukitzen zituzten. Neurriaren arabera apaletan txukun-txukun ordenatzen zituen. Norbaitek oinetakoak behar bazituen, Teresa bidaltzen zuten, ongi baitzekien gauza bakoitza non zegoen. Espartinak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-327 Bideoa Leitzaldea Tabakoa ere saltzen zen. Tabakoa Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-328 Bideoa Leitzaldea Eguerdiko ordu bata eta erdietan itxi eta berriro ere ordubi t´erdietan zabaltzen zuten. Eguerdietan denda itxita Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-329 Bideoa Leitzaldea 5 edo 6 karamelo klase, gailetak, pastak... Dendan saltzen ziren gozokiak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-330 Bideoa Leitzaldea Kamisetak, barruko arropa, gorroak... Dendan saltzen zen arropa Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-331 Bideoa Leitzaldea Koloniak eta esentziak “a granel” saltzen ziren. Neurtu eta botila ttikietan saltzen zen. Dendan saltzen ziren koloniak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-332 Bideoa Leitzaldea Goizean lehengusuari etxea txukuntzen lagundu eta ondoren dendara joaten zen. Gero, umeak zaintzera kalera. Dendaz arduratzeaz gain, umeak ere zaintzen zituen Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-333 Bideoa Leitzaldea 40 eguneko elurtea egin zuen batean, zakurra kanpora ateratzera behartu zuten. Pixka baten buruan, hotza ezin jasanik, etxera sartu zen Teresa, baina nagusiak berriro ere kanpora joateko erraten zion. Hori omen da neskame egon zen garaian izan zuen esperientzia txar bakarrenetakoa. Elurtea: esperientzia txarra. Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-334 Bideoa Leitzaldea Ganbaran lo egiten zuten, eta hotz ikaragarria pasatzen zuten bertan. Gero botila beroak eramaten hasi ziren pixka bat berotzeko. “Lotara hotzak joan eta hotzak jaiki” Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-335 Bideoa Leitzaldea Bost kiloko turroi-barra ekartzen zuten dendara. Barra handi hura zatitu eta puska ttikiak egiten zituzten. Lehengusuak eta biek gordeka mazapana jan zutenekoa gogoratzen du. Turroiak eta mazapanak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-336 Bideoa Leitzaldea Behin, etxeko “señoritak” mazapanak jan izana egotzi zion. Extekoandrearen ilobak berak jan zituela aitortu zuen. Mazapanak lapurtu izana egotzi ziotenekoa Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-337 Bideoa Leitzaldea Igandeetako batean neskame batek hartzen zuen jai, hurrengoan besteak. Eguna libre ez izan arren, haurrekin asko ibiltzen zenez ez zitzaion axola. Hala ere, etxera zortziak baino lehen itzuli behar zuten beti. Libre hartzen zituen egunak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-338 Bideoa Leitzaldea Etxeko semeak andregaia Azpirotzen omen zuen. Oinez joaten zen hura ikustera, eta bide txarra zenez katiuskekin joaten zen. Goizeko ordubietan edo hiruretan itzultzen zen, eta Teresaren lehengusinak (beste neskameak) haren esperoan egon behar izaten zuen katiuskak kentzen laguntzeko. “Señoritoari” katiuskak kentzeko berandu arte esperoan Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-339 Bideoa Leitzaldea Etxeko semeak normalean ez zuen ardorik edaten, baina asteburuetan bai, donostiarrek ardo onak ekartzen baitzituzten. Moxkortzen zenean, gustuko neskak zelatatzera bidaltzen zituen neskameak. Etxeko semeak neskak zelatatzera bidaltzen zituen Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-340 Bideoa Leitzaldea Ezkontetxea “etxe txarra” omen zen, zaharra. Gainera, maizterrak ziren. Ezkondu eta urtebetera etxea erosi eta erreformak egin zituzten. Ezkontetxea Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-341 Bideoa Leitzaldea Ikuilua zuloz beteta zegoen. Euri asko egiten zuenean ura sartzen zen eta baldeekin atera behar izaten zuten. Ezkontetxeko ikuilua Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-342 Bideoa Leitzaldea Bi bonbila zituzten etxe guzirako. Bi geletarako bonbila bat, eta sukalde eta sarrerarako beste bat. Egurrezko komuna ere bazuten. Argia, komuna... Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-343 Bideoa Leitzaldea Dozena bat maindire, sobrekamak, toailak...ekari zituen. ”señoritak” ere dozena erdi bat maindire oparitu zion. Arreoa Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-344 Bideoa Leitzaldea Janaria beheko suan prestatzen zen. Lurrezko ontziak ziren. Bi eltze eta zartagin bat zituzten Teresa iritsi zenean. Otorduak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-345 Bideoa Leitzaldea 23 urtetan gaixo jarri zen (bronkitisa eta asma bronkiala). Orduz geroztik osasunez pattal ibili omen da. Gaixotasunak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-346 Bideoa Leitzaldea Bizilagunek asko lagundu zieten. Behiak jeizteko garaian bi ume zaharrenak okindegira eramaten zituen hasieran, zain zitzaten. Gero, ordea, lurrean zaku bat paratu eta hantxe uzten zituen, lasai-lasai egoten baitziren. Bizilagunak eta behiak jeizteko garaia Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-347 Bideoa Leitzaldea Bisitan etortzen ziren. Hirugarren umea izan zuenean, ahizpa bi egunerako bisitan etorri zen. Ama ere etortzen zen. Eratsungo familiakoak ez ziren laguntzera etortzen Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-348 Bideoa Leitzaldea Plazan ibiltzen ziren, dantzan. Hamabi t´erdiak aldera ateratzen ziren etxetik, eta ordubietarako itzuli behar. Hurrengo goizean seietarako jaiki behar izaten zuten, eta dendako aulkian lo gelditzen zen. Festak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-349 Bideoa Leitzaldea Denak mozorrotzen ziren, laranjak biltzen. Mozorroaren azpian zein zegoen asmatzea izaten zen festarik handiena. Mutilen festa zen gehienbat, baina neskek ere oso ongi pasatzen zuten. Inauteriak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-350 Bideoa Leitzaldea Doña Mercedes oso jatorra zen, begikoa zuen oso. Besteengandik desberdina zen, “agian Donostian beste kultura mota bat jaso zuelako”. Doña Mercedesek begikoa zuen Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-351 Bideoa Leitzaldea Jostailurik ez zuten erabiltzen. Goizean kanpora ateratzen zituen, etxera itzultzean afaldu eta lotara. Egun guztia kanpoan, ez zuten jostailu beharrik. Zaintzen zituen umeek ez zuten jostailurik behar Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-352 Bideoa Leitzaldea Bezperatara eta mezatara joaten ziren. Mahaia bedeinkatzen zen, angelusa... Elizako kontuak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-353 Bideoa Leitzaldea Eratsunen bazuten baratza. Marrubiak kristaleko pote batzuetan biltzen zituen. Eratsunen marrubiak biltzen Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-354 Bideoa Leitzaldea Ezkontzerako bazekien segan ibiltzen. Segan Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-355 Bideoa Leitzaldea Teresa arduratzen zen “señoritoen” lorategiez; gustatzen zitzaion. Baratzan aza, tipula, letxuga eta porrua besterik ez zen izaten garai hartan. Lorategiak eta baratzak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-356 Bideoa Leitzaldea Ezkondu eta gero ez zen asko ibili baratzean, senarra fabrikan hasi baitzen eta seme-alabekin eta baserriko lanekin nahiko lan baitzuen. Ezkondu ondotik baratzean gutxi ibili zen Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-357 Bideoa Leitzaldea Goldearekin eta arearekin lantzen zuten lurra; bi tresna hauek behiekin erabiltzen ziren. Artoa ereiteko bazuten makina. Banabarra eskuz ereiten zen. Garo asko. Nekazaritza lanak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-358 Bideoa Leitzaldea Bazituen hiruzpalau soineko, zapatak, zapatilak, barruko arropa, berokia, euria egiten zuenerako zira... Txikitako janzkera Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-359 Bideoa Leitzaldea Haurrak lokartzeko abesten zuen kanta Sehaska-kanta Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-360 Bideoa Leitzaldea Gazte denboran ikasitako beste kanta bat “Haur gaixoa negarrez dago...” Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-361 Bideoa Leitzaldea Pote-potean, gordeketan, sokan, txingoka... Txikitako jolasak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-362 Bideoa Leitzaldea Ongi konpontzen zen andereñoekin. “Punto de Cruz” eta antzeko labore asko ikasi zuten. Eskola garaiak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-363 Bideoa Leitzaldea Teresari, etxean bizi zen senide bakarra zenez, lau pastila txokolate eman ohi zizkioten ttikitan. Bizilagunari, berriz, bi; hau inbidiatan egoten zen. Goseak zegoen batean, bizilagun honek amari jateko zerbait eskatu omen zion eta honek “talo hotza” besterik ez zegoela erantzun omen zion. Umeak: “Talo hotza ere gustora janen nuke!”. Janari-eskasia Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-364 Bideoa Leitzaldea Aitarekin harreman berezia zuen. Gogoan du nola mozten zion bibotea, nola eramaten zion tabakoa... Goizero, gosaltzeko, anis pixka bat jartzen zion ogi puska batekin. Aitarekin zeukan harremana Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-365 Bideoa Leitzaldea Aita maingua zen eta Teresak ez zuen sekula lan egiten ezagutu. Pare bat aldiz, amarekin etxe batera diru eske joatea egokitu zitzaion. Aitak ezin lanik egin: diru-eskasia. Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-366 Bideoa Leitzaldea Maizterrek ez zuten asko ordaintzen. Maiztergoa Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-367 Bideoa Leitzaldea Senarrak fabrikan izan zuen lehen soldata 1.800 eurokoa izan zen. Jaiegun askotan ere lan egitea egokitu zitzaion, eta egun horiek oso ongi ordaintzen zizkioten. Senarraren soldata Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-368 Bideoa Leitzaldea Amak oso soineko polita erosi zion Donezteben. Bazkaria etxean. Doneztebetik ekarritako pastelaz ere gogoratzen da. Lehendabiziko jaunartzea Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-369 Bideoa Leitzaldea Lixibarik ez du egin, baina labaderoan arropa xaboitu eta belazean idortzen paratzen zuten. Ondotik labaderoan berriz aklaratu, eta arropa zuri-zuria gelditzen zen. Labaderoan arropa xaboitu Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-370 Bideoa Leitzaldea Amak zapiak eta antzeko arropa ttikiak garbitzera bidaltzen zuen labaderora. Ongi garbitu gabeak baldin baziren, bueltan labaderora. Zapiak garbitzera labaderora Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-371 Bideoa Leitzaldea Hasiera batean, gauetan jartzen zuen garbigailua, arratsez herrian argindar guttiago kontsumitzen zelako eta indar handiagoa izaten zuelako. Garbigailua Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-372 Bideoa Leitzaldea 10 harri labaderoan, eta emakume ugari. Zurrumurru ugari, gezurrak, gaizkiulertuak... Emakumeek labaderoan kontatzen zituzten kontuak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-373 Bideoa Leitzaldea Harrobiko langileak oinez joan behar izaten zuten lantokira, euria goitik behera ari zuela ere, eta han pasatzen zuten egun guzia. Bueltarakoan kamioi batek ekartzen bazituen, kontent. Harrobiko kontuak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-374 Bideoa Leitzaldea Baserritarrek oinetakoak Teresaren etxean aldatzen zituzten. Mezetarako zapatak jartzen zituzten bertan. Elurte handia baldin bazen, etxean bazkaltzen gelditu ere bai. Baserritarrek oinetakoak aldatzeko lekua Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-375 Bideoa Leitzaldea Apaizak harreman estua zuen Teresaren ezkontetxekoekin. Gorrotoa hartu zion anaia hil zenean bere ondoan egon ez izana leporatu ziolako. Bazkari batean 425 pezeta balio zuen Montecristo-a eskatu zuen. OHARRA: Elkarrizketatua eta elkarrizketatzailea gaztelerara pasa dira une batean. Apaizarekin izandako tirabirak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-376 Bideoa Leitzaldea Apaizengan itxaropena galdu omen du. Apaizengan itxaropena galdu Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-377 Bideoa Leitzaldea Misioak gehiegizkoak ziren eta ez zitzaizkion gustatzen; infernua asko aipatzen zuten. Misioak gehiegizkoak ziren Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-378 Bideoa Leitzaldea Zerbitzariek botere handia zuten, apaizak baino gehiago askotan. Doña Maria gogoan du. Apaizaren zerbitzariak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-379 Bideoa Leitzaldea Bizi izan dituen esperientziek diruaren garrantzia erakutsi diote Diruak mugitzen du dena Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-380 Bideoa Leitzaldea Teresa Aresora iritsi zenean, “señoritoak” zerbitzariarekin haserre zeuden. Kontsagrazio garaian ezkilak jotzeko erabiltzen zen soka botatzen zion “señoritoak” Mariari (¿?) Doña Maria eta señoritoa haserre Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-381 Bideoa Leitzaldea Lur asko, etxe asko... “Señoritoen” ondasunak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-382 Bideoa Leitzaldea Lurren truke banabarrak edo dirua. Lurren maizterrek zer ordaintzen zuten Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-383 Bideoa Leitzaldea Señoritoek harreman ona zuten bizilagunekin. Etxeberrikoak nahiko bereziak ziren: denda itxi ondoren etortzen ziren beti ate joka. Señoritoak eta bizilagunak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-384 Bideoa Leitzaldea Teresa atera ondotik hiru morroi egon ziren. Señoritoen etxean egon ziren morroiak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-385 Bideoa Leitzaldea Lizarraunditan egoten ziren ijitoak. Herrian bertan ez ditu ezagutu. Ijitoak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-386 Bideoa Leitzaldea Jateko zer edo zer (pikuak, laranjak, gailetak...), batzuei dirua ere bai...eskale batzuk ezagunak zituzten. Eskaleei zer ematen zitzaien Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-387 Bideoa Leitzaldea Estratatik behera botatzen zituzten barrikak. Behetik gora, berriz, behi-gurdian. Barrikak pulunpaka goitik behera Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-388 Bideoa Leitzaldea Señoritoak eta neskameak ate beretik sartzen ziren, baina batzuk jantokira eta besteak sukaldera. Denak ate beretik sartzen ziren Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-389 Bideoa Leitzaldea Lau sala: bat oso handia, bestea txikixeagoa, bi jangela. Komun bat beheko solairuan eta beste bat goikoan. Goiko solairuan sei gela eta bi miradore zituzten. Señoritoen etxearen egitura Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-390 Bideoa Leitzaldea Isats-piano elegantea zeukaten. Donostiako ahaideetako batek jotzen zuen. Isats-pianoa Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-391 Bideoa Leitzaldea Ez zuten beheko surik, “salamandra” deitzen zioten estufa bat baizik. Janaria prestatzeko sukalde ekonomikoa erabiltzen zuten. “Salamandra” eta sukalde ekonomikoa Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-392 Bideoa Leitzaldea Ez zuten karrotxoetan zerbitzatzen, erretiluetan baizik. Mahai-tresna guziak zilarrezkoak ziren. Festa egunetan ontziteria aldatzen zen, baina goilarak eta sardexkak ez. Ontziteria, mahai-tresnak... Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-393 Bideoa Leitzaldea Toallak, barruko arropa, kamisetak..dena plantxatzen zen. Txaparen gainean berotzen zen plantxa. Arratsalde osoa behar izaten zen dena plantxatzeko. Plantxa Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-394 Bideoa Leitzaldea Oso arropa arrunta; batek petatxuak eta guzti izaten zituen. Señoritoek zer arropa erabiltzen zuten Teresa Telletxea Hernandorena
PP-009 Audioa Patziku Perurena Baserriak. Gerratea: Konbentziokoa. Miel Barandiaran Olatxeta
PP-010 Audioa Patziku Perurena Areso: 1936 (gerrakoak). Errotak, olak. Miel Barandiaran Olatxeta
PP-011 Audioa Patziku Perurena Etxez-etxe. Miel Barandiaran Olatxeta
PP-030b Audioa Patziku Perurena
T-060 Audioa Toponimia
T-061 Audioa Toponimia
T-353 Audioa Toponimia
T-354 Audioa Toponimia
PP-049b Audioa Patziku Perurena Aresoko errotatik etxeetara argia jarri zutenekoak. Joxe Zabaleta.