Herriak

Atal honetan ikerketa sartutako herri buruzko informazioa aurkituko duzu

Eugi

Herria Euskalkiak Mapak Fitxategiak
Eugi 245
Grabaketa Mota Bilduma Gai nagusia Izenburua Hiztuna
NEZ-099 Testua Nafarroako Esaera Zaharrak Eugi. Esaera zaharrak.
NEZ-111 Testua Nafarroako Esaera Zaharrak Esteribar. Esaera zaharrak.
PIR-053 Bideoa Pirinioetako euskara Azkaratenbordan bizi ziren anai-arreba, guraso eta bertzelako familikoak zenbat ziren eta nortzu. Familiaren egitura Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-054 Bideoa Pirinioetako euskara Lan banaketa baserrian. Emaztekien zereginak egunerokotasunean. Aziendari bazka ematea, sua egin, bazkaria prestatu. Zer janari prestatzen zuten. Emaztekien lana etxean Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-055 Bideoa Pirinioetako euskara Nondik eta nola hartzen zuten etxerako ura eta noiz ezarri zuten argia. Errotako sozioak. Ura eta argia etxean Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-056 Bideoa Pirinioetako euskara Lisua noiz eta nola egiten zuten azaltzen du. Eltzeak ere lisuaren ur sobrantearekin nola garbitzen zituzten. Lisua Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-057 Bideoa Pirinioetako euskara Labaderoan ere garbitzen ziotuzten sukaldeko trasteak. Sukaldeko trasteen garbiketa Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-058 Bideoa Pirinioetako euskara Nola eta noiz egiten zuten ogia. Nola garbitzen zuten labea. Ogia egiten Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-059 Bideoa Pirinioetako euskara Tomate garaian egosten zituzten labean. Botilatan sartzen zituzten eta botilak labean sartu kontserba egiteko. Batzuek eztanda egiten zuten. Tomateak egosten labean Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-060 Bideoa Pirinioetako euskara Nola eta nork egiten zuen masa ogia egiteko. Oso ona zela. Ogi handi eta txikiak. Azken horiek, opilak, elizara eramateko igandean. Puska egiterakoan "ogi beedeinkatua". Ogia egiteko masa Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-061 Bideoa Pirinioetako euskara Talo aunitz egiten zuten, batez ere gerra ondotik, gari ogia ezin baitzen jan. Errota bazen herrian eta han egiten zuten arto-irina. Gerra garaiko errekisamenduak bazetozela erraten zideten eta mendira eramaten zituzten trasteak, ezkutatzeko. Taloa egiten Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-062 Bideoa Pirinioetako euskara Zein sukaldeko tresnak eta jateko gailuak erabiltzen zuten. Eltzeak, kutxetak, nabalak, platerak… Sukaldeko tresnak Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-063 Bideoa Pirinioetako euskara Beti zuketan aritzen ziren denekin. Eskolara joan arte ez zuten erdera ikasi. Euskara: zuketan - hiketan Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-064 Bideoa Pirinioetako euskara Gaizki moldatzen ziren gorputza garbitzeko. Uhaldera joaten ziren garbitzera. Etxean ez baitzegoen bainurik. Gorputza garbitzeko Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-065 Bideoa Pirinioetako euskara Nolakoak ziren ohatzeak. Kuerdekin, arto hostoekin eta artilez eginiko koltxoi eta burukoa. Oheak, ohatzeak Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-066 Bideoa Pirinioetako euskara Arropa erosten zieten etxera hurbiltzen ziren bi gizonei. Iruñean ere erosten zuten eta etxean berean egin. Arropa erosten eta egiten Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-067 Bideoa Pirinioetako euskara babak eta baba-zopa eramaten zutela pentzera. Patatak ere bai, baina jendeak nahiago zuen baba. Arratsean talo eta esnea. Fruta gutti. Esnekiak: arroza-esnea, bizkotxada, gaztanbera, gazta, errekeson… Janari mota Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-068 Bideoa Pirinioetako euskara Nola egiten zuten gaztanbera kaikutan. Gaztanbera kaikuan Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-069 Bideoa Pirinioetako euskara Emaztekiek gazta egiten zuten. Gaztandegia bazuten Azkaratenbordan. Gazta emaztekiek egiten zuten Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-070 Bideoa Pirinioetako euskara Zerrien kontserbaz gain, bertzerik ez. Kontserbak Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-071 Bideoa Pirinioetako euskara Egunean zehar jendea agurtzeko moduak Agurtzeko moduak Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-072 Bideoa Pirinioetako euskara Burdindogirako erromeria. Santakrutz. Janari berezia prestatuz. Mutikoaren istoriatxoa. Gizonek hobeki pasatzen zuten, besta gehiago egiten baitzuten eta libreago ziren. Erromeriak eta bestak Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-073 Bideoa Pirinioetako euskara Jose Mari Beltzarenak memoria handia zuen eta gauza aunitz kontatzeko. Urbano Egozkue. Bere senarra eta soldadu garaia. 103 urteko emaztea. Herriko pertsona inportantak Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-074 Bideoa Pirinioetako euskara Nola bizi izan zuten urtegia (Pantanoa) egin zuteneko garai hura. Hura egin baino lehenago herria oso majoa zela. Lehenagoko Eugi eta oraingoaren artean alde handia dagoela. Etxe aunitz galdu ziren. Jende batzuk kontent ziren eta bertze batzuk ez. Batzuek dirua erruz jasoko zutela uste zuten. Urtegia egin zutenekoa Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-075 Bideoa Pirinioetako euskara Neskatoak eta mutikoak bakoitza bere aldetik ibiltzen zen jostaketan. "A semanas". Arrepaketas. Sokarekin. A vales. A tabas. Haurtzaroko jostaketak Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-076 Bideoa Pirinioetako euskara Erdaraz ez zekiten eskolan hasi zirela. Irri egiten zieten. Ez zioten inportantziarik ematen. Batetik ziren herrikoak eta euskaldunak bordetakoak. Bakoitzak bere taldea egiten zuen. Eskola eta euskara Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-077 Bideoa Pirinioetako euskara Bi motako eugitarrak baitziren: bordetakoak eta herrikoak. Herrikoak eta bordakoak Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-078 Bideoa Pirinioetako euskara Zertan laguntzen zuten emazteek kontrabandoan. Isilik egoten ziren. Kontrabandoa Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-079 Bideoa Pirinioetako euskara Gauzak konpontzera etortzen ziren eta beti kontuz ibiltzen ziren ezer lapurtuko zietelakoan. Istorioren bat izan zuten haiekin. Ijitoekin konfiantza gutti Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-080 Bideoa Pirinioetako euskara Erripatik etortzen ziren bi gizon telak saltzera mandoetan. Arropa saltzaileak Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-081 Bideoa Pirinioetako euskara Euskaraz aritzeagatik ez zuten zigorrik izaten, domaturik baitziren ez zutela egin behar euskaraz eskolan. Eskola eta zigorrak Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-082 Bideoa Pirinioetako euskara Beti erderaz errezatu izan zuten. Erripakoa eta euskaldunak izan arren espainolez egiten zuen apaizak. Karabineroen eta guardia zibilen presentziak erdararako joera areagotu zuen. Angelusa eta errosarioa egunero. Errezatu erderaz Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-083 Bideoa Pirinioetako euskara Biskarreteko neskatoa Eugin euskaldundu ondotik, Biskarretera itzuli eta han irri egiten zioten ia erdaraz ez zekielako. Biskarreteko lehengusua Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-084 Bideoa Pirinioetako euskara Kaputxinoek jendea ikaratzen zuten bere sermoiekin. Kaputxinoak garizuman Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-085 Bideoa Pirinioetako euskara Lepoko pikorren kontrako erremedioa. Lapati hostoekin egindako ukendua. Botika herrikoia. Eta malbariskoa ere erabiltzen zuten, egosita edan eta katarroari aitzin egiteko. Eritasunendako erremedioak Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-086 Bideoa Pirinioetako euskara Iruzelai erraten zaio Azkaratenbora inguruko parajeari. Nolakoa zen. Azkaratenborda inguruko lurrak Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-087 Bideoa Pirinioetako euskara Belar denboretan ibiltzen ziren amuarrainak arrantzatzen. Eskusareekin. Amuarrainetan arrantzan Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-088 Bideoa Pirinioetako euskara Asteko egunen izenak Asteko egunak Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-089 Bideoa Pirinioetako euskara Urtaroen izenak Urtaroak Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-090 Bideoa Pirinioetako euskara Hilabeteen izenak Hilabeteak Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-091 Bideoa Pirinioetako euskara Zer nolako harremanak izan dituzten Urepelekoekin. Bereziki bestetan. Urepel aldekoekin harremana Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-092 Bideoa Pirinioetako euskara Familia argazkia azaltzen. Familia argazkia Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-093 Bideoa Pirinioetako euskara Azkaratenbordako argazkia azaltzen. Azkaratenbordako argazkia Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-094 Bideoa Pirinioetako euskara Familia argazkia plano finkoa Familia argazkia Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-095 Bideoa Pirinioetako euskara Bien argazkia eta egungo irudiaren arteko paneoa Bien argazkia Ambrosia Iribarren Ripa
PIR-096 Bideoa Pirinioetako euskara 150 ardi, 6 behi, 3-4 zerrama… Etxeko azienda Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-097 Bideoa Pirinioetako euskara Zortzi lagun etxean bizitzen. Zazpi gizonezko eta emakumezko bakarra. Aitatxi eta amutxi haiekin eta osaba bi. Familia Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-098 Bideoa Pirinioetako euskara Aitzineko belaunaldiak aritu ziren ikatza egiten, baina berak ez zuen egin. Ikatza Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-099 Bideoa Pirinioetako euskara Arto franko bazuten aziendarendako eta talo egiteko. Artoa, taloa eta aziendaren bazka Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-100 Bideoa Pirinioetako euskara Amak dena garbitu behar zuen eskuz. Ikuskailua (labadora) erositakoan izugarrizko oparia iruditu zitzaion. Labaderoan ikusia zuen ama ikuzten. Inork ez zion laguntzen. Amak egiten zuen beti janaria. Etxeko lanak Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-101 Bideoa Pirinioetako euskara Xingarra eta arrautzea gosaltzeko, bazkaritarako babak… Janaria Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-102 Bideoa Pirinioetako euskara Taloa gaztaz betea. Danbolinean erretzen zituen berak, gazteena zelako. Marrakukua eta gaztainak Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-103 Bideoa Pirinioetako euskara Artoa errotara eramaten zuten irina egiteko. Astoarekin joaten zen bera errotara. Errotariak parte bat harentzat gordetzen zuen. Artesan taloa egiten zuen amak. Errotan arto irina egiten zuten eta gero artesan taloa egin Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-104 Bideoa Pirinioetako euskara Amak gazta egiten zuen. Haiek etxetik kanpoko lanak egiten zituzten. Rekesona ere. Gazta egiten zuten Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-105 Bideoa Pirinioetako euskara Eugi politagoa zen urtegia baino lehen. 15 bat baserri baziren. Dena zelai eta pentze. Etxe ondoraino iritsi zen ura. Pena handia hartu zuten, baina denak isilik. Oso diru gutti ordaindu zieten. Eugik nekazari herri izateari utzi zion. Orain turismoari begira. Eugiko urtegia egin zuteneko garaia Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-106 Bideoa Pirinioetako euskara Orduen izenak. Orduen izenak Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-107 Bideoa Pirinioetako euskara Egin duzu lo… Egun on… Agur egitea Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-108 Bideoa Pirinioetako euskara Asteko egunen izenak Asteko egunak Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-109 Bideoa Pirinioetako euskara Urtaroen izenak Urtaroak Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-110 Bideoa Pirinioetako euskara Zenbakien izenak Zenbakiak Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-111 Bideoa Pirinioetako euskara Euskaldunak ez zirenak kokoak. Urtasundik beheitikoak. Kokoak Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-112 Bideoa Pirinioetako euskara Baserritarrak astoagoak omen zirela… Bordetakoak eta Herrikoak Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-113 Bideoa Pirinioetako euskara Putxeroak konpontzen aritzen ziren ijitoak. Oiloak gordetzen zituzten haiek zetozenean. Kitoak (Ijitoak) Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-114 Bideoa Pirinioetako euskara Auzolana herrian gutti egiten zen. Mendian bai. Aziendena. Eskuz garbizten genuen mendia, bai eta hertsi ere. Su emateko ere biltzen ziren. Auzolana eta su ematea Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-115 Bideoa Pirinioetako euskara Arrunt zelebrea zen Urbano Eugin. Bertsoak kantatzen zituen eta istorio kontalaria. Pertsonaia: Urbano Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-116 Bideoa Pirinioetako euskara Ermita da. Iragin dago, baina beti joan izan dira. Leku enblematikoa. Burdindogi Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-117 Bideoa Pirinioetako euskara Erderaz bazekien zerbait eskolara joaterako, herrikoei entzunda. Maestrak jotzen zituen ikasleak euskaraz aritzeagatik. Euskara haur garaian eta eskolan Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-118 Bideoa Pirinioetako euskara Orduan "aldeano" erraten zioten batzuek orain pena adierazten dute euskaraz ez jakiteagatik. Euskaraz egiteagatik irri egiten zieten Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-119 Bideoa Pirinioetako euskara Don Pablo apezak jendea salatu zuen dantza egiteagatik eta kartzelatu zituzten batzuk. Dantza egiteagatik kartzelara Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-120 Bideoa Pirinioetako euskara Marro, txapas, tres navíos en la mar… Mendira joaten ziren ihesean eta berant itzultzen ziren. Haur jolasak Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-121 Bideoa Pirinioetako euskara Osaba hil zenekoan egin zutena. Hileta etxean Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-122 Bideoa Pirinioetako euskara Ikusi izan du, baina ez du parte hartu. Aita eta anaiak ibiltzen ziren. Isilik egoten ziren haurrak. Kontrabandoa Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-123 Bideoa Pirinioetako euskara Aratxeren bat gauez galduz gero, haurrak ateratzen ziren behi zaharren batekin mendira aratxearen bila eta hura behiaren atzetik etxera etortzen zen. Guardia zibilek ez zieten jaramonik egiten, haurrak baitziren. Kontrabandoari buruzko istorioa Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-124 Bideoa Pirinioetako euskara Soldadu artzain ibili zen soldaduzkan. Suge batek hozka egin zion orduan. Gómez-Ulla ospitalean artatu zuten. Operatu zuenarekin solas egin zuen eta Espainiako erregea ikusi. 23-Fkoa berak bukatu eta hilabetera gertatu zen. Motxila prest izan zuen alde egiteko. Agerrebehere izeneko bertze euskaldun bat harekin izan zen. Hark ez zekien euskaraz eta laguntzen zion. Soldadu artzain Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-125 Bideoa Pirinioetako euskara Orain baino gehiago mugitzen ziren orduan. Etxe guztietan sarzten ziren gazteak beldur arazteko. Kerrena hartu eta puskak biltzen aritzen ziren. Pixkat mozorrotzen ziren. Bazen kanta bat. Inauteriak. Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-126 Bideoa Pirinioetako euskara Inaute, koxkote, txerri-txahal bat hil dute, xingar pixkat emanen digute! Inauterietako kanta Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-127 Bideoa Pirinioetako euskara Zaharrenak mozorrotuta etortzen ikusiz gero, oiloak gordetzen ziren, eraman ez zitzaten. Inauteritan oiloak gorde Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-128 Bideoa Pirinioetako euskara Moxko egunean kontatzen zuten beti Frantzisko izeneko mutila, artzaina ez zena, jaitsi zela 80 bat ardirekin menditik beheiti eta 3-4 ardirekin bakarrik iritsi zen. Istorioa kontatu, hedatu eta irauten du. Moxko eguneko istorioa: Frantzisko Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-129 Bideoa Pirinioetako euskara Ardoa ematen zioten behiari indarra har zezan umeaz erditutakoan. Behiei ardoa ematen Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-130 Bideoa Pirinioetako euskara Haizeen izenak Haizeak Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-131 Bideoa Pirinioetako euskara Amak bereziki baina bertzeen laguntzaz. Orduan kriston lana egiten zuten etxekoandreek. Baratzean landatzen zutena. Baratzea Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-132 Bideoa Pirinioetako euskara Ehiza mota guztietan aritu izan da. Axeria, urtxintxa, erizoa, erbia, amorraiak, txipak, ur igelak… Ehiza, arrantza eta animalien izenak Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-133 Bideoa Pirinioetako euskara Ama eta bera bakarrik gelditu ziren eta saldu zuten borda. Erosi zutenek berritu dute. Haiek Eugin bizi dira. Argiñenborda saldu zutenekoa Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-134 Bideoa Pirinioetako euskara Azienda kenduz joan dira, Urtegia egin zutenetik hasita. Lehen denak oinez eta orain autoz. Bestak bertze modu batean ere bai. Nola aldatu den bizitza Eugin azken hamarkadetan Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-135 Bideoa Pirinioetako euskara Mendi lanetan etxolan 15 bat egun eta gero egun batzutarako herrira jaitsi eta edozer egiteko prest. Galiziarrekin, baztandarrekin eta malda-errekakoak. Lehen mendian 15 egun eta gero besta egitera herrira Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-136 Bideoa Pirinioetako euskara Euskara familiartean. Euskara ama eta aitarekin Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-137 Bideoa Pirinioetako euskara Bera gehiago aitarekin, aziendarekin harrremanetan baitziren biak. Anaiak Iruñera joan ziren eta bera gelditu zen. Familia harremanak eta hizkuntza Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-138 Bideoa Pirinioetako euskara Hasieran harreman handia zegoen Urepelekoekin. Kontrabandoa eta bestak zirela… Goardia Zibilaren Koartela jarri zutenean Kintoan dena moztu zuten. Urepelekoekin harremana Francisco Xabier Añorga Etxeberria
PIR-139 Bideoa Pirinioetako euskara Nola egiten zuten haria artilearekin. Artile haria nola egin Miguel Iribarren Ripa
PIR-140 Bideoa Pirinioetako euskara Galtzerdi eta bortzegiak erabiltzen zirela eta nola janzten ziren. Galtzerdiak eta bortzegiak Miguel Iribarren Ripa
PIR-141 Bideoa Pirinioetako euskara Nolakoa zen artilearekin haria egiteko tresna eta zer jantzi egiten zuten harekin. Jertseak. Haria egiteko tresna Miguel Iribarren Ripa
PIR-142 Bideoa Pirinioetako euskara Goraizekin mozten zuten artilea. Zortzi bat laguneko taldea biltzen ziren, auzokoak, lan hori egiteko. Amaitutakoan afaria eta besta. Zer jaten zuten egun hartan. Ardiei ilea mozten Miguel Iribarren Ripa
PIR-143 Bideoa Pirinioetako euskara Bezperatik nola prestatzen zuten. Baraurik ukaten zuten txerria. 200 bat kiloko bi edo hiru zerrama hiltzen zuten urtero. Nola hiltzen zuten. Azala xigortu, zintzilikatu. Odolkiak, urdaiazpikoak… Hirugarren egunean txistorra egiten zen, bukatzeko. Txerri hiltzea Miguel Iribarren Ripa
PIR-144 Bideoa Pirinioetako euskara Haunke, marraka, irrintzia, kurrizke, kukuruku. Animalien soinuen onomatopeiak eta soinuen izenak. Animalien soinuak Miguel Iribarren Ripa
PIR-145 Bideoa Pirinioetako euskara Oron bata… Orduen izenak… Orduak Miguel Iribarren Ripa
PIR-146 Bideoa Pirinioetako euskara Benetako tresna atera eta azaltzen du, artile haria nola egiten zuen azalduz. Irudiak, bereziki. Artile haria egiteko tresna Miguel Iribarren Ripa
PIR-147 Bideoa Pirinioetako euskara Astelehenetik ostiralera, asteko egunak. Asteko egunen izenak Miguel Iribarren Ripa
PIR-148 Bideoa Pirinioetako euskara Hilabeteen izenak zeintzu diren. Hilabeteak Miguel Iribarren Ripa
PIR-149 Bideoa Pirinioetako euskara Urtaroen izenak. Urtaroak Miguel Iribarren Ripa
PIR-150 Bideoa Pirinioetako euskara Zenbakien izenak. Bat-etik Ehun-era Zenbakiak Miguel Iribarren Ripa
PIR-151 Bideoa Pirinioetako euskara Garai batean Baztangoek Eugikoei erraten zieten "kokoak" euskaraz ez zekitelako, eta Eugikoek handik beheitikoei erraten zieten. Eugiko baserrietakoak beti arrunt euskaldunak izan direla azpimarratzen du. Kokoak nortzu ziren Miguel Iribarren Ripa
PIR-152 Bideoa Pirinioetako euskara Arbolak markatzen zituzten bakoitzari zegokion zatia gero banatzeko. Ikatz egiteko ere markatzen ziren. Epaitza. Egur markaketa eta mozketa Miguel Iribarren Ripa
PIR-153 Bideoa Pirinioetako euskara Bideak egokitzeko etabar, 15-20 lagun joaten ziren. Bi edo hiru egun otsailean izaten zen, gurdiendako egokiagoa zelako. Paraje bat hautatu eta harat. Auzolana Miguel Iribarren Ripa
PIR-154 Bideoa Pirinioetako euskara Hosto pixka bat era biltzen zen primabera aldera. Maindiretan sartu, lotu eta aziendaren ohatzendako. Lizar-hostoa biltzen zuten ardiendako. Haritz-hosto pixkat ere bai, baina gehiago lizar-hostoak. Abarrak osoki hartzen zituzten eta zumeekin lotu. Hostoak lekatu eta eman. Hosto biltzea Miguel Iribarren Ripa
PIR-155 Bideoa Pirinioetako euskara Padera, danbolina da. Gaztainak erretzekoa. Nork egiten zuen lana harekin. Padera, gaztainak erretzeko Miguel Iribarren Ripa
PIR-156 Bideoa Pirinioetako euskara Eskalapoinak deitzen diren oinetakoak erabiltzen zituzten. Elurretan ibiltzeko. Eskalapoinak: chocles Miguel Iribarren Ripa
PIR-157 Bideoa Pirinioetako euskara Bestetan jende aunitz biltzen zen etxean. Emazteak dena prestatzen eta garbitzen aritzen ziren eta gizonak libreago. Bestetan, emakumezkoak lanean Miguel Iribarren Ripa
PIR-158 Bideoa Pirinioetako euskara Musika banda zetorren Obanosetik Montañesan. Mutilek ordaintzen zuten musika. Gero herriak hartu zuen ordaintzeko ardura Obanosetik zetorren musika taldea Miguel Iribarren Ripa
PIR-159 Bideoa Pirinioetako euskara Apaizek ez zuten uzten dantza egiten. Besten ordutegia nola izaten zen. Dantza egiteko arazoak Miguel Iribarren Ripa
PIR-160 Bideoa Pirinioetako euskara Behin, hainbat lagun kartzelara eraman zituzten dantzan aritzeagatik. Batek akordeona jotzen zuen eta ostatuko atarian jendea bildu eta dantzan hasi ziren. Apaizak agertu eta Zibilekin batera kartzelara eraman zituzten. Dantza egiteagatik kartzelara Miguel Iribarren Ripa
PIR-161 Bideoa Pirinioetako euskara Apaizak ez zuen uzten inauteriak egin zitezen, baina haiek, hala ere, egin egiten zituzten. Apaizak erronda egiten zuen gaueko hamarrak aldera, inork besta egiten ote zuen zaintzera. Denak bat baitziren orduan: militarrak eta apezak. Inauteriak debekatuta Miguel Iribarren Ripa
PIR-162 Bideoa Pirinioetako euskara Herriko jende gaztea. Sei-zortzi kinto bazituen Miguelek. Kintoak Miguel Iribarren Ripa
PIR-163 Bideoa Pirinioetako euskara Ez ziren mozorrotzen. Etxez-etxe puska bilketan aritzen ziren. Inauteriak mozorrotu gabe Miguel Iribarren Ripa
PIR-164 Bideoa Pirinioetako euskara Etxekoak kontrakoak ziren. Batzuk konforme ziren, uste zutelako diru aunitz jasoko zutela zurrengatik. Etxea galdu zutenek ez zuten jaso bertze horrenbertzekoa eraikitzeko ere. Gutti pagatzen zuten. Eugi nekazari herri izateari utzi zion horrez geroztik. Eugiko urtegiaz Miguel Iribarren Ripa
PIR-165 Bideoa Pirinioetako euskara Kartel bat paratu dute "Amuzko peña". Baina "Amuzko harrie" paratu behar zuten. Amuzko peña Miguel Iribarren Ripa
PIR-166 Bideoa Pirinioetako euskara Mutilek bere irakaslea eta neskek beraien maistra. Mutilena irunberrikoa zen. Ez zieten euskaraz egiten uzten. Adibideak ematen ditu. Etxean gurasoek euskara baizik ez zieten egiten, baina osabekin eta erderaz aritzen zirela. Eskola eta euskara Miguel Iribarren Ripa
PIR-167 Bideoa Pirinioetako euskara Irri egiten zieten euskaraz aritzeagatik. Bertze leku batzutan zigortu eta guzti. Ultzamako baten istorioa kontatzen du. Euskaldun izateagatik irri egiten zieten Miguel Iribarren Ripa
PIR-168 Bideoa Pirinioetako euskara A vales, marro eta horrelako jolasak. Pilota ere bai. Ume jolasak Miguel Iribarren Ripa
PIR-169 Bideoa Pirinioetako euskara Beti biltzen zituzten, baina ez zieten garrantzirik ematen. Orain bai, inportantzia ematen diete. Orduan baztertu eta guzti. Ontto biltzea Miguel Iribarren Ripa
PIR-170 Bideoa Pirinioetako euskara Arbolatik bota eta maindirean biltzen ziren. Morkotsarekin biltzen ziren, hobeki kontserbatzeko. Hori bai, astero buelta eman behar zaie. Negu guztirako izaten zituzten gaztainak. Gaztain biltzea Miguel Iribarren Ripa
PIR-171 Bideoa Pirinioetako euskara Urrak, Masustak (morak), patxaranak, patxakak… Fruitu biltzea Miguel Iribarren Ripa
PIR-172 Bideoa Pirinioetako euskara (Marrubiak) malubiak. Bildu eta Sanferminetara eramaten ziren saltzera. Dirua biltzen zen. Malubiak Miguel Iribarren Ripa
PIR-173 Bideoa Pirinioetako euskara Erle-gaztaina (listorra), behor eta zaldiei abere deitzen zieten, astoa, mandoa, konejuak/untxiak… Animalien izenak Miguel Iribarren Ripa
PIR-174 Bideoa Pirinioetako euskara Unaia, aketza… Jendeak agian ez baitaki izenaren erranahia… Animaliak zaintzen dituztenen izenak eta gaurko jendearen izenak Miguel Iribarren Ripa
PIR-175 Bideoa Pirinioetako euskara Basahuntzak (orkatzak), Zierboak -bota zituzten-, basurdeak, urigelak, zapoak, karakola, sugandile, muskerra, arranklanak (arrabioa), erbinudea, kaparrak, magia, kattalingorria, mariposak, txinurriak, kukaratxak, kangrejoak, amorraia.. Mendiko animaliak Miguel Iribarren Ripa
PIR-176 Bideoa Pirinioetako euskara Sareak bi makilekin ezarri errekan eta bertzeak zirikatuz .izituz, lotsatuz- goitikan. Eskuz ere bai. Amuarrain arrantza Miguel Iribarren Ripa
PIR-177 Bideoa Pirinioetako euskara Irurtzunera inoiz, eta zerrikumeak Uharteko ferira eramaten ziren, eta saltzen ez baziren etxera bueltan. Tratanteak etxera etortzen ziren. Oso gutxitan ziren euskaldunak tratanteak. Etsaingo bat bazen euskalduna. Ferietara Miguel Iribarren Ripa
PIR-178 Bideoa Pirinioetako euskara Etxe ondotik pasatzen ziren kontrabandistak. Anaia bazebilen kamionarekin eta zenbait gauza mugitzen zituen. Etxean uzten zituen garrafak inoiz eta gero berriro kargatu. Borda ere erabiltzen genuen gauzak gordetzeko. Kontrabandoa Miguel Iribarren Ripa
PIR-179 Bideoa Pirinioetako euskara Etxeko kañeriak eta paraguasak konpontzera etortzen ziren, baina harraman gutxi eta txarra izaten genuen. Ebasketak egiten zituztela eta istorio bat kontatzen du behor bati buruz, 14 urte zituenekoa. Ijitoak-Jitoak-Zitoak Miguel Iribarren Ripa
PIR-180 Bideoa Pirinioetako euskara Frantziarren kontrako gerran bazen Eugin bonba fabrika. Miga batekin afera soldaduekin izan zuten arbasoek. Bonba fabrika Miguel Iribarren Ripa
PIR-181 Bideoa Pirinioetako euskara Baserritik ez zen ezer aditzen. Ezkila jo arren ez zuten aditzen. 3 kilometrora baitzen. Ezkilak Miguel Iribarren Ripa
PIR-182 Bideoa Pirinioetako euskara 1979 inguruan bota zituzten baserritik harrobiagatik. Harriak gainera erortzen zitzaizkien. Lana eskatu zieten, baina ez zieten eman. Etxea kendu, ardiak kendu eta ja gabe gelditu ziren. Orain bizi diren etxea egin zuten beraiena zen larre batean. Borda bota zuten harrobiagatik Miguel Iribarren Ripa
PIR-183 Bideoa Pirinioetako euskara Xalbador kontrabandoan aritzen zen aunitz. Eugiko bestetara etortzen zen. Bertsolari handia. Xalbador bertsolaria Miguel Iribarren Ripa
PIR-184 Bideoa Pirinioetako euskara Aizkora apustuak eta pilota partidak. Bestetako arratsaldetan Apustuak Miguel Iribarren Ripa
PIR-185 Bideoa Pirinioetako euskara Elurra zanpa-zanpa, langarra, euria, lainoak, lanbroa, ihitze, izotza, horma, lantzurdea. Ortoska eta oinazturek. Aziendak asmatzen du datorren eguraldia. Kazkalgarra, haizegoe, ipar haizea, iduzki haizea, ziarraizea Meteorologia Miguel Iribarren Ripa
PIR-186 Bideoa Pirinioetako euskara Ilberri, ilzarra. Egurra mozteko ilberria. Zerria hiltzeko ilzarra. Artilea mozteko ilzarra. Ilargia Miguel Iribarren Ripa
PIR-187 Bideoa Pirinioetako euskara Zizareak kentzeko aziendari, belar bat bada. Begietan zuri jartzen zitzaienean kristala zehe-zehe eginda botatzen zieten. Erremedioak Miguel Iribarren Ripa
PIR-188 Bideoa Pirinioetako euskara Mutil zirelarik fumatzen zutena Bilurrek Miguel Iribarren Ripa
PIR-189 Bideoa Pirinioetako euskara Behorra ekarri behar genuela erran zion aitak, eta bidean berak ikaragarrizko gogoa izan zuen igotzeko animaliaren gainean. Baina ez zen ausardiarik aitari halakorik eskatzeko. Baimenik gabe igo eta erori. Aitak galdegin eta hark ez zuela deus egin. Aitarekin harremana. Istorio polita. Miguel Iribarren Ripa
PIR-190 Bideoa Pirinioetako euskara Familia argazkia azaltzen. Familia argazkia Miguel Iribarren Ripa
PIR-191 Bideoa Pirinioetako euskara Azkaratenbordako argazkia azaltzen. Azkaratenbordako argazkia Miguel Iribarren Ripa
PIR-192 Bideoa Pirinioetako euskara Familia argazkia plano finkoa Familia argazkia Miguel Iribarren Ripa
PIR-193 Bideoa Pirinioetako euskara Bien argazkia eta egungo irudiaren arteko paneoa Bien argazkia Miguel Iribarren Ripa
PIR-194 Bideoa Pirinioetako euskara Sasoarango bordatik Ahuntzen bordara egin zutela duela 43 urte eta Ahuntzen borda Mutuen borda gisa ere ezaguna dela, izan ere, bertan bizi zen familian, seme-alaben erdia mutuak baitziren. Euskaraz beti Ahuntzen bordan. Sasoarango bordatik ahuntz bordara Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-195 Bideoa Pirinioetako euskara Kanteran aritu zen bi urtez eta gero, gehiago ordaintzen zutrenez egurra egiten, mendi-mutil sartu zen. Motosierra erosi zuenekoa eta nola egiten zuten lan, hura eta anaia mandoa eta motosierrarekin. Gero aziendakin etabar aritu zen. Anaia polborinean sartu zen. Harrobian egin zuen lan eta gero mendi mutil eta baserritar Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-196 Bideoa Pirinioetako euskara Sasoarango bordan nor bizi zen. Anai-arrebak eta osaba bizi zirela eta ordurako hilak zirela gurasoak. Vitoriano gazteena zen, eta haren aitzinekoak 8 urte gehiago badu. Hura Funeseko erresidentzian dago. Sasuango borda utzi behar izan zuten, jabeak ez zuelako konpontzen, haiek gutxi ordaintzen baitzuten errenta. Garai batean nahikoa ohikoa zen maízterrak etxerik etxe ibiltzea. Orain Sasuango borda erorita dagoela erraten du. Sasoarango bordan nor bizi zen eta noiz arte Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-197 Bideoa Pirinioetako euskara Sasoarango bordan ez zen komunik. Kanpora joan behar. Ahuntzen bordara joan zirelarik justuki egin berria zuten. Sasuangobordan azienda beheitian zegoen, etxebizitza erdian eta goitiko aldean sabaia. Ahuntzen bordan desberdina izan da, aziendak eta belarrrarendako sabaiak etxe erdia hartzen baitzuen eta etxebizitza bertze erdian da. Hori ez da normala. Bertze modu honetan nabari da ez dela aziendaren berorik etxebizitzan. Bietan berdina da sukaldea. Ahuntzen bordan gasarekin ezarri zuten gero berogailua, baita sukalderako ere. Sasuangobordan ezagutu zuen ur eta argirik gabeko garaia. Gero, alkate aldaketak izaten zirenean herian, orduan etorri zitzaien bata eta bertzea. Nolakoa zen Sasuango borda eta nolakoa da Ahuntzen borda Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-198 Bideoa Pirinioetako euskara Garai batean zurarekin dirua egiten zen. Lehen lantzeko bereizten zena, egun ia ez du ezta egurretarako balio ere. Zuraren balioaz Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-199 Bideoa Pirinioetako euskara Bi neska, zaharrenak zirenak, eta bost mutil izan ziren. Gero, Ameriketatik etorri zen osaba. Amak eta arrebetako batek egiten zituzten bereziki etxeko lanak, izan ere, bertze arreba elbarritua baitzen. Eta ez etxeko lanak bakarrik, izan ere, amak bertzelako lanak ere egiten zituen. Ama ikusi du etxeari zegokion iratze lote guztia mozten, bera bakarrik. 30 bat iratze meta egiten zituzten. Familia eta familia lanak Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-200 Bideoa Pirinioetako euskara Aita kartzelan sartu zuten gerra garaian paisanoz jantzitako guarda bati errateagatik nondik joan zitekeen Frantziara. Aita kartzelatu zutenekoa Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-201 Bideoa Pirinioetako euskara Ez du sekula jakin zergatik, baina aitari eskuin besoa falta zitzaion. Hala ere, lanerako moldatzen zen. Aitari eskuin besoa falta zitzaion Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-202 Bideoa Pirinioetako euskara Baratzea, belarra, patata, artoa, azienda lana, etxeko gauzak eta gainontzeko lana nola banatzen zuten. Denek denetarik egiten zuten. Gazteenak, ordea, ardiak ikustera joan behar zuen mendira. Burdindogira ordu laurden batean egina zuela du gogoan. Lan banaketa etxean Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-203 Bideoa Pirinioetako euskara Ehun arditik goiti bazituzten, hogei bat ahuntz, behi pare bat, gazta saltzen zioten hurbiltzen zirenei. Koneju batzuk, txerriak… Azienda eta beronen produktuak Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-204 Bideoa Pirinioetako euskara Oso gazta goxoa egiten dute Orbaizetan. Etxean egiten zutenean ia ez zuten jaten, aspertuta baitzeuden. Orbaizetako gazta zein den goxoa. Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-205 Bideoa Pirinioetako euskara Uhaldera joaten ziren arropa eta gorputza garbitzeko. Lisua egin ondoko ur hura erabiltzen zuten gorputza garbitzeko. Oraindik ere gordetzen du lisua egin ondoren ura biltzen zuen tresna hura. Pasarte honetan Itziar Lintzoain ere sartzen da, harekin hizketan ari baita. Garbiketa: gorputza eta lisua. Itziarrekin solasean. Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-206 Bideoa Pirinioetako euskara Iturria desagertu zen Azkaratenborda inguruan Harrobia handitu zutelarik. Geroxeago urak, bere indarrez, lekua egin zuen eta uhaldera atera berriro bertze nonbaitetik. Iturri desagertua Azkaratenbordan Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-207 Bideoa Pirinioetako euskara Eguneroko arropa eta oinetakoak nolakoak ziren azaltzen du. Bortzegiak. Zapatari nortzu aritzen ziren. Jantziak. Arropa. Zapatariak. Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-208 Bideoa Pirinioetako euskara Nork eta nola lantzen zuten artilea haria egin eta arropak egiteko. Nolakoak diren galtxa motxak (polaina antzekoak) elurretarako. Artilea lantzen. Haria. Galtxa motxak (polainak) Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-209 Bideoa Pirinioetako euskara Kontrabandoan zer ekartzen zuten: puntilla, nylona… Erakusten du. Kajoi batetik ateratzen du Itziarrek nylona. 25 kiloko paketeak ziren. Kontabando kontuak. Kontrabandoa. Frantziatik paketeak. Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-210 Bideoa Pirinioetako euskara Zer jaten zuten. Baratzetik ateratzen zutena, taloa, txerria. Hura txerriak hiltzen ibiltzen zenez, presentak jasotzen zituen, eta orduan etxeko zerria bera sal zezaketen. Janaria. Taloa. Txerria. Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-211 Bideoa Pirinioetako euskara Txerri hiltzean aritu zen. Nola egin behar zen. Txerri hiltzea Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-212 Bideoa Pirinioetako euskara Zer jaten zuten. Gosaldu, bazkaldu eta afaltzeko. Talo eta esnea, babak, marrakuku. Oraingo taloak gordinik saltzen dituzte. Urte luzetan babak gosaltzeko, baba purea bazkaltzeko (estraperloan hartuak), eta afaltzeko patata. Gosaria, bazkaria, afaria. Taloa. Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-213 Bideoa Pirinioetako euskara Inguruko etxetan soziedadeak osatzen ziren. Garai batean inguruko etxetako bost lagunek osatutako soziedadeaz mintzo da. 20 urtetako esplotaziorako hartu zuten eta inguruko herrietako jende aunitzek lan egin zuten haiek osatutako serrerian. Gero bertze soziedade bat egin zuten bertze lau ingurukoek. Azken hauek ikatza egiten zuten eta bertze mendi lanak ere. Soziedadeak Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-214 Bideoa Pirinioetako euskara Seminario abizena italiatik arma fabrikara lanera etorritako batek ekarri zuen. Seminario abizenaren jatorria eta arma fabrika. Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-215 Bideoa Pirinioetako euskara Ezkontza itunak ematen ziren aunitz. Istorio bat kontatzen du horren adibide gisa. (Itziar ageri da irudietan). Eztei itunak Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-216 Bideoa Pirinioetako euskara Eskolara joaten hasi zelarik nola ikasi zuen erdaraz. Noiz ikasi zuen erdara Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-217 Bideoa Pirinioetako euskara Soldado joan zelarik Iruñera, ez zieten euskaraz egiten uzten. Zigortzen zituzten. Bost euskaldun ziren. Euskara soldaduskan Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-218 Bideoa Pirinioetako euskara lau urtetan Lekunberrin zeharo galdu zela euskara. Lehenengoan denek egiten zuten euskaraz. Berriro joan zelarik nekez entzuten zen euskara. Baraibar eta Lekunberrin euskara desagertu zenekoa Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-219 Bideoa Pirinioetako euskara Orduak euskaraz. Orduak euskaraz Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-220 Bideoa Pirinioetako euskara Angeluserako kanpaia ez zuten entzuten… Hortaz ez zuten errezatzen. Hamabietan Angelusa Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-221 Bideoa Pirinioetako euskara Urtaroen eta hilabeteen izenak Urtaroen eta hilabeteen izenak Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-222 Bideoa Pirinioetako euskara Hitz batzuk erderaz egiten zituzten. Konparatzen du bertze herrietan egiten den moduarekin. Garbantzua, txitxirioa, alubie Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-223 Bideoa Pirinioetako euskara Asteko egunen izenak Asteko egunak Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-224 Bideoa Pirinioetako euskara Zenbakien izenak Zenbakiak Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-225 Bideoa Pirinioetako euskara Frantsekin nola ulertzen duten elkar. Nola agurtu… Euskaraz norekin ulertzen duten elkar Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-226 Bideoa Pirinioetako euskara Noiz erraten da egun on, gau on… Egun on, arratsalde on, gauon Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-227 Bideoa Pirinioetako euskara Eugiko bordak eta herrikoen arteko harremanak nolakoak izan dira. Bordetan hobeki bizi ziren, denetarik baitzuten. Urte batzuetako bestetan izan zen gastu handia izan zuen. Kanpotik zetozen lagun eta familikoei jaten emateko. Jendea bestetara zetorren oilaskoa bera jateko. Bordetakoak eta herrikoak Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-228 Bideoa Pirinioetako euskara Egozkue eta Leazkuera joaten ziren bestetara. Aldude aldera ezin izaten zen. Guardia Zibilek ez zuten uzten. Bestak bertze herritara. Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-229 Bideoa Pirinioetako euskara Ez ziren frantsekin biltzen. Ez zuten elkar ezagutzen. Gero solasean hasita jakin dute nor zen nor. Ez zuten elkar ikusten. Guardia zibila ia egunero izten zen haien etxean. Lo egiten zuten eta guzti han. Bera artzain ibiltzen zen, zibilak zaintzen. Ardiak erabiltzen ziren disimulatzeko. Paisanoz ibiltzen zen guardien brigadilla. Behin pakete bat gaizki etorri zen. Guardiek hori atxeman zieten. Ez zuten bertzelako inolako ezustekorik izan. Kontrabandoa nola egiten zuten Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-230 Bideoa Pirinioetako euskara Bazen kontrabandoan aritzen zen bertze koadrila bat. Bide bera erabiltzen zuten baina askoz luzeago. Eguzkiak salatzen zituen. Azkenean berarengana joan ziren aholku eske. Hark aipatu zien bidea moztu behar zutela. Guardia zibilak bizikletaz ibiltzen ziren. Errestoei segika ibiltzen ziren. Kontrabandoan ziharduen herriko bertze koadrila Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-231 Bideoa Pirinioetako euskara 16-17 lagun ibiltzen ziren Urepeletik Zilbetira. Haien pakete guztiak harrapatu zituzten behin. Kontrabandoa hirugarren koadrila bat, Zilbetin Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-232 Bideoa Pirinioetako euskara Kontrabando gaiztoena jendearena izan da. Portugesak. Bazen bat hainbat portuges pasatu zituena, baina gero dirua alperrik erretzen zuen. Portugesen kontrabandoa Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-233 Bideoa Pirinioetako euskara Astean hiru biaje egiten zuten, eta bakoitzagatik 500 pezeta jasotzen zuten. 1500 astean. Inon ez zen horrenbertze irabazten. Gero etxeko lanekin eta ikatzarekin… Berantago kanteran gutxiago irabazten zuten kontrabandoan baino. Kontrabandoaren irabaziak Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-234 Bideoa Pirinioetako euskara Ikatza nola egiten zen. Hark gutxi egin zuen baina ikasi zuen nola egiten zen. Ikazkintza Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-235 Bideoa Pirinioetako euskara Jadanik ez da egiten auzolana. Gero herriak kobratzen zuen lanagatik, baina bideak alperrik galdu dira diru aski ez zelako. Bandoa ematen zen auzolanerako. Deia egiten zen halako edo berztelako tokira joateko. Zerbait pagatzen zuten eta harekin ardoa eta gaztamina ordaintzen zuten. Auzolana Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-236 Bideoa Pirinioetako euskara GAZTAMINA zer den erakusten du. Galtzen ari den gaztarekin egiten den orea (gaztazaharra). Iruñetik bila etortzen ziren ere. Gaztamina Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-237 Bideoa Pirinioetako euskara Esne gordinaz gaztanbera eta egosita cuajada. Moxkoa egitera joaten zirenean hartzen zuten. Gaztanbera eta cuajada Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-238 Bideoa Pirinioetako euskara Argazkiak erakusten. Lan desberdinak egiten argazkiak. Argazkiak erakusten Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-239 Bideoa Pirinioetako euskara Ez du sekula ohiturarik izan hiketan aritzeko. Beti zuketan. Zuketan suabeagoa dela erran izan diote. Hiketan eta zuketan Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-240 Bideoa Pirinioetako euskara Apaizari berorika egiten zioten. Berorika Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-241 Bideoa Pirinioetako euskara Zerbitzuan ziren guardia zibilak etxera joaten zirenez, tenienteak erraten zuen horrela ez zutela kontrabandistarik harrapatuko. Gutxi kobratzen zuten eta etxeetan batzutan ematen zieten zerbait. Guardia Zibila Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-242 Bideoa Pirinioetako euskara Kainaberarekin eta udan arrarekin. Bertzenaz zizarearekin… Sarearekin ez. Lehen baziren amuarrain aunitz. Egun bateko kontakizuna. Amuarrainez asperturik. Karramarroak ere bildu izan zituzten, urtegian, furtibo moduan. Baita urigelak ere. Oraindik jaten dituzte urtero ur igelak. Arrantza: amuarrainak, karramarroak, ur igelak Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-243 Bideoa Pirinioetako euskara Ez du ehizarako joera izan. Inoiz joan izan da eskopetarekin, baina ezer gutti. Basahuntzaren (orkatza) atzetik kontakizuna. Zierboa (oreina) eta orkatzaren arteko desberdintasunak. Ehiza Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-244 Bideoa Pirinioetako euskara Azeriak, erbiak… Patoak, lertxunak Basabereak. Animaliak. Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-245 Bideoa Pirinioetako euskara Erbinudea gaiztoa izaten da. Erituz gero, kasu. Erbinudea eta azkonarra Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-246 Bideoa Pirinioetako euskara Azkonarra, zakurkumeak, katuak… Zer ez zen jaten orduan? Jateko animaliak Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-247 Bideoa Pirinioetako euskara Txinurriak, euliak… Bertze animaliak: intsektuak Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-248 Bideoa Pirinioetako euskara Bestetan Eugiko batzuek neska batzuei egin zietenaren kontakizuna, mando euliak izterpean ezarriz, haiekin dantza egin nahi izan ez zutelako. Bertze kontu bat mando euliekin. Mando euliekin egindako kontua neska batzuri Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-249 Bideoa Pirinioetako euskara Kattalingorri eguzki zuri pot pot pot. KANTA. Kattalingorri kanta Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-250 Bideoa Pirinioetako euskara Zakurkumea ona da jateko. Azeria ere ongi prestatu behar da. Ehizakia espeziala da. Kontakizuna, bere esperientzia bat sukaldari gisa, basurdea prestatzen. Zakurkumea, azeria, basurdea eta oreina prestatzen jateko Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-251 Bideoa Pirinioetako euskara Zuhaitzen izenak eta eritasunak. Zuhaitzak Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-252 Bideoa Pirinioetako euskara Tipula pixkat erreta olioarekin erabiltzen zuten pixikendako. Lehen aunitz izaten ziren. Orain ez. Erremedioak eritasunendako. Botikak Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-253 Bideoa Pirinioetako euskara Ura txarra izaten da goizean goizetik hasten bazara ura edaten. Lanera joanez gero, batez ere kontrabandora, txokolatea izaten zen ona. Ura eta ardoa. Txokolatea. Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-254 Bideoa Pirinioetako euskara Errapeko minarendako ardietan eta behietan erabiltzen zuten erremedioa, baratxuria, mantzanilla (kamomila) eta bertzelako osagaiekin. Penizilinak konpontzen ez zuena harekin konpondu zuten. Ardiendako eta behiendako erremedioak. Errapeko mina. Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-255 Bideoa Pirinioetako euskara Ardoa ematen zien behiei erditu ondotik. Behiak oroitu egiten dira hurrengo erditzean eta nahi izaten duten. Ardoa behiei erditu ondotik Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-256 Bideoa Pirinioetako euskara Eugin noiz eta nola hasi ziren emakumeak sartzen: estankoan jarri zutenez barra, aitzakia horrekin. Orain ez dira tabernatik ateratzen. Neskak ostatuetara nola hasi ziren Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-257 Bideoa Pirinioetako euskara Lehenagoko bertsoetan oinarritutako kantak. "12 bertso berri" Kantak Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-258 Bideoa Pirinioetako euskara Haizeen izenak. Iragiko Burdindogiko peñetan ahuntz aunitz ibiltzen zen. Han izoztuta agertu ziren behin. Haizeak eta ahuntz izoztuak Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-259 Bideoa Pirinioetako euskara Orein taldea elkarren ondoan hormaturik ikusi eta bildu izan zuen. Izoztutako oreinak Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-260 Bideoa Pirinioetako euskara Finkekin deseinganu handia izan zen. Dirutza irabaziko zutelakoan ziren batzuk. Azkenekoek ezer gehiago lortu zuten, eskarmentatuta baitzeuden. Eugiko urtegia egin zutenekoa Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-261 Bideoa Pirinioetako euskara Egun handia. Lau taberna eta txutxeria denda joaten ziren. Baztango jende aunitz. Dantza debekatu zutenean pikutara joan zen eguna. Burdindogiko eguna Vitoriano Egozkue Seminario
PIR-262 Bideoa Pirinioetako euskara Kontrabandoko nylon bobinaren irudiak. Kontrabando Nylon bobina irudia Vitoriano Egozkue Seminario
D-039 Audioa Dialektologia Urbano Egozkue (Eugi, 1914)
EHHA-4_21_001 Audioa Euskararen Herri Hizkeren Atlasa Euskararen Herri Hizkeren Atlaserako hizkuntz inkesta bat. Juan Esteban Perez Bidaurreta.
EHHA-4_21_002 Audioa Euskararen Herri Hizkeren Atlasa Euskararen Herri Hizkeren Atlaserako hizkuntz inkesta bat. Juan Esteban Perez Bidaurreta.
EHHA-4_21_003 Audioa Euskararen Herri Hizkeren Atlasa Euskararen Herri Hizkeren Atlaserako hizkuntz inkesta bat. Juan Esteban Perez Bidaurreta.
EHHA-4_21_004 Audioa Euskararen Herri Hizkeren Atlasa Euskararen Herri Hizkeren Atlaserako hizkuntz inkesta bat. Juan Esteban Perez Bidaurreta.
EHHA-4_21_005 Audioa Euskararen Herri Hizkeren Atlasa Euskararen Herri Hizkeren Atlaserako hizkuntz inkesta bat. Juan Esteban Perez Bidaurreta.
EHHA-4_21_006 Audioa Euskararen Herri Hizkeren Atlasa Euskararen Herri Hizkeren Atlaserako hizkuntz inkesta bat. Juan Esteban Perez Bidaurreta.
EHHA-4_21_007 Audioa Euskararen Herri Hizkeren Atlasa Euskararen Herri Hizkeren Atlaserako hizkuntz inkesta bat. Juan Esteban Perez Bidaurreta.
EHHA-4_21_008 Audioa Euskararen Herri Hizkeren Atlasa Euskararen Herri Hizkeren Atlaserako hizkuntz inkesta bat. Juan Esteban Perez Bidaurreta.
EHHA-4_21_009 Audioa Euskararen Herri Hizkeren Atlasa Euskararen Herri Hizkeren Atlaserako hizkuntz inkesta bat. Juan Esteban Perez Bidaurreta.
EHHA-4_21_010 Audioa Euskararen Herri Hizkeren Atlasa Euskararen Herri Hizkeren Atlaserako hizkuntz inkesta bat. Juan Esteban Perez Bidaurreta.
EHHA-4_21_011 Audioa Euskararen Herri Hizkeren Atlasa Euskararen Herri Hizkeren Atlaserako hizkuntz inkesta bat. Juan Esteban Perez Bidaurreta.
EHHA-4_21_012 Audioa Euskararen Herri Hizkeren Atlasa Euskararen Herri Hizkeren Atlaserako hizkuntz inkesta bat. Juan Esteban Perez Bidaurreta.
EHHA-4_21_013 Audioa Euskararen Herri Hizkeren Atlasa Euskararen Herri Hizkeren Atlaserako hizkuntz inkesta bat. Juan Esteban Perez Bidaurreta.
EHHA-4_21_014 Audioa Euskararen Herri Hizkeren Atlasa Euskararen Herri Hizkeren Atlaserako hizkuntz inkesta bat. Juan Esteban Perez Bidaurreta.
EHHA-4_21_015 Audioa Euskararen Herri Hizkeren Atlasa Euskararen Herri Hizkeren Atlaserako hizkuntz inkesta bat. Juan Esteban Perez Bidaurreta.
EHHA-4_21_016 Audioa Euskararen Herri Hizkeren Atlasa Euskararen Herri Hizkeren Atlaserako hizkuntz inkesta bat. Juan Esteban Perez Bidaurreta.
EHHA-4_21_017 Audioa Euskararen Herri Hizkeren Atlasa Euskararen Herri Hizkeren Atlaserako hizkuntz inkesta bat. Juan Esteban Perez Bidaurreta.
EHHA-4_21_018 Audioa Euskararen Herri Hizkeren Atlasa Euskararen Herri Hizkeren Atlaserako hizkuntz inkesta bat. Juan Esteban Perez Bidaurreta.
EHHA-4_21_019 Audioa Euskararen Herri Hizkeren Atlasa Euskararen Herri Hizkeren Atlaserako hizkuntz inkesta bat. Juan Esteban Perez Bidaurreta.
I-041 Audioa Orreaga Ibarra Hizketa librea: etxea, etxeko lanak, familia, euskara.Galdeketa: lexikoa, deklinabidea, aditza, izenordainak, perpausa. Ceferina Iribarren
I-043 Audioa Orreaga Ibarra Hizketa librea: mendiko lana, ehiza, zerria, jaiak, ihoteetako kanta, talo erretzea... Gregorio Errea, Fani Errea.
I-068d Audioa Orreaga Ibarra Galdeketa: aditza.
IC-003a Audioa Inaki Camino Urbano Egozkue
M-002 Audioa Nafarroako Euskaldunen Mintzoak Esteban Pérez Vidaurreta
T-193 Audioa Toponimia Juan Esteban Pérez (1907). Jean Pierre Erreka (1931). Cecilia Pérez (1930).
T-194 Audioa Toponimia Juan Esteban Pérez (1907). Jean Pierre Erreka (1931). Cecilia Pérez (1930).
T-195 Audioa Toponimia Juan Esteban Pérez (1907). Jean Pierre Erreka (1931). Cecilia Pérez (1930).
T-196 Audioa Toponimia Juan Esteban Pérez (1907). Jean Pierre Erreka (1931). Cecilia Pérez (1930).
T-197 Audioa Toponimia Juan Esteban Pérez (1907). Jean Pierre Erreka (1931). Cecilia Pérez (1930).
T-198 Audioa Toponimia Juan Esteban Pérez (1907). Jean Pierre Erreka (1931). Cecilia Pérez (1930).
T-199 Audioa Toponimia Juan Esteban Pérez (1907). Jean Pierre Erreka (1931). Cecilia Pérez (1930).
T-200 Audioa Toponimia Juan Esteban Pérez (1907). Jean Pierre Erreka (1931). Cecilia Pérez (1930).