Mediateka

Mediateka

Nafarroako Euskararen Mediateka Euskarabideak abian jarritako proiektua da. Proiektuaren helburua da Nafarroako euskalki desberdinetan ekoiztutako mota guztietako materiala euskararen gaineko interesa duen edonoren esku jartzea: Nafarroako euskalkietan dauden ikus-entzunezko nahiz soinu-grabazioak, batetik, eta, bestetik, testu idatziak.

Proiektuari duela hamar urte eman zitzaion hasiera eta, orduan, Nafarroako Euskararen Fonoteka izena jarri zitzaion. Nafarroako Gobernuak eta Euskal Kultur Erakundeak elkarrekin sustatutako proiektua izan zen.

Nafarroako Euskararen Mediatekaren helburu nagusia da aipatutako material hori guztia biltzea, sailkatzea eta adituen nahiz, orokorrean, jendearen eskura jartzea, kontsultatzeko erraza den sistema informatiko bat baliatuta, betiere.