Fitxategiak

Fitxategiak

Inaki Camino

IC-012

  • Grabazio data: 1982-03-26
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Feliziana Zelai Bazterra -Elixalde-.
  • Ikertzailea: Iñaki Camino
  • Gai nagusia:
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Txarra
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:02:34
denetarik Martutenen Abaurregaineko emakume euskaldun bat bizi da, hiztunak harengana jotzea gomendatzen dio ikertzaileari.
A02 00:02:35
00:21:26
elikadura: patata Patata anitz ereiten da, gainera etxe guztietan behiak daude. Zeregina aretxeak haztea da. Donostian hiltzen dituzte. Patata OPPOSAren biltegira eramaten dute. Patatak lan handia du: maiatzaren amaieran eta ekainaren hasieran erein behar dute; azaroan eta lehen abenduan biltzen dute. Horretarako kanpoko jendea etortzen da, batez ere Salamancatik. Bi mila pezeta eguneko ordaintzen dizkiete eta jaten ematen diete. Ereiteko patata da. Erein baino lehen lurra irauli behar da. Ez dute patata ureztatu beharrik euria egiten duelako. Patatak atera ondoren oloa ereiten da. Urte batez patata eta bestean oloa ereiten da. Hemengo laborariek ez dute inora joateko denborarik, beti lanen bat egin behar dutelako. Hala ere, lehenago gogorragoa zen ez baitzen traktorerik, behiekin ibiltzen ziren. Orain bi traktore dituzte.
A03 00:21:27
00:23:50
lana Lanik topatzen ez duten bi iloba ikasketadun ditu. Beste bi ilobek erizain lan egiten dute unibertsitateko eritetxean. Donostian errazago aurkitzen da lana lantegi asko dagoelako.
A04 00:23:51
00:24:49
bidaia, gramatika: lexikoa Donostian, Iruñean eta Baionan izana da. Esposatu hitza.
A05 00:24:50
00:25:47
gramatika: xuketa Emakumeen artean xuketa erabiltzen dute, gizonekin aldiz zuketa. Hiketa urrutiko lagunekin erabiltzen dute.
A06 00:25:48
00:26:28
euskara: euskalki desberdinak Frantziakoek Aezkoan bezala hitz egiten dute euskara. Bilbokoei gaizkiago ulertzen diete, baina Donostiakoei hobeki.
A07 00:26:29
00:34:25
euskara: euskalki desberdinak, euskara: euskararekiko joera, euskara: galera Eskola eta meza erdaraz ziren. Gerra etorri zelarik euskara aunitz galdu zen, euskal doinua somatzean irri egiten baitzieten erdaldunek. Konplexua zuten erdara ez zutelako menderatzen eta euskaraz hitz egiteari utzi zioten. Orain, berriz, seme-alabek zergatik ez dieten euskara erakutsi galdetzen diete, eta pena handia dute seme-alabek ez dakitelako euskaraz. Garraldako eskolan umeek ikasten duten euskara diferentea da. Eugeniaren adineko aunitzek ez dakite euskaraz. Astakeria iruditzen zaie euskara abandonatu izana, jakitea ez baita txarra. Zaraitzun diferente elekatzen dute, itsusia da.
A08 00:34:25
00:43:47
denetarik, gramatika: lexikoa Ikertzailearen ibilera Zaraitzun barrena. Donostiako jendeari oihanean ibiltzea gustatzen zaio. Iruñerako autobusak. Aria oso herri euskalduna da. Aezkoako herri guztietako euskara berdina da. Oiloa, oilasko, behiak, ardiak, ahuntzak, eta akerra hitzak.
A09 00:43:48
00:46:43
bizimodua Gazteak zirenean ez ziren beste herrietara joaten. Aita-amek ez zieten neskei ateratzen uzten. Orain, berriz, amek ez dakite non dauden alabak. Seme-alabak etxera etorri arte esna daude.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
IC-012-A 46:50
IC-012-B 41:08