Pribatutasuna

Pribatutasuna

Pribatutasun eta lankidetzarako klausulak

Pribatutasun klausulak

  1. Nafarroako Gobernuko, Euskarabidea – Euskaren Nafar Insititutua erakunde autonomoa (hemendik aurrera Euskarabidea) “Mediateka – La mediateca del vascuence de Navarra”-ren irabazi asmorik gabeko jabea da (hemendik aurrera “Mediateka”), eta bisitari guztiak bere funtsetan doan sartuko direla ziurtatuko du.
  2. Euskarabideak uzten du Mediatekako orrialde eta lekukotasun guztiak erabiltzaile moduan doan eta askatasunez ikusten eta entzuten. Nolanahi ere, erabat debekaturik dago Mediatekako edozein elementu osorik edo zati batean deskargatzea aldez aurretiko baimenik gabe. Juridikoki zainduko da inork ez dezan egile, edizio eta jabetza intelektual hitzartuaren eskubideen araudia hautsi.
  3. Mediatekako edukiak web orrialde hau ez den bestelako argitalpen eta euskarrietan editatu nahi badira,  lankidetza-egilekidetzako klausula orokorrak hartuko dira kontuan eta, multimedia funtsetako lekukotasun bakoitzean, Mediatekan sartzeko baldintzak.
  4. Mediatekako materialak editatzeko baimena lankide-egilekide ez diren pertsonei edo erakundeei ematen bazaie, eragiketari dagozkion gastuen kargu egin beharko dute (euskarriak, behera kargatzeak…).
  5. Bestalde, lankide-egilekideek, horretarako baimena aldez aurretik eskatu ondoren, behar den baimena izanen dute  Mediatekako funtsak beren lanetan doan erabiltzeko, baldin eta lan horiek irabazi asmorik gabe egindakoak badira. Dena dela, iturria zein den aipatuko da. Datuak, hauexek:
    1. Informatzailea.
    2. Herria
    3. Ikertzailea / kolaboratzaile – egilekidea
    4. Mediateka

Lankidetza-egilekidetzarako klausulak

  1. Mediatekan lankidetza-egilekidetzarako doako konpromiso-hitzarmena ezarri da. Konpromisoaren egunetik aurrera, pertsona, erakundea, elkartea eta abar Kolaboratzaile-egilekideen indizean agertuko dira, hurrenkera alfabetikoz. Bertan agertuko dira lankide-egilekidearen biografia laburra edo bibliografia, edo lankide-egilekidea den entitatearen, erakundearen edo elkartearen historia kultural laburra.
  2. Kolaboratzaile bakoitzak bere edizio eskubideak doan lagatzen dizkio soil-soilik Mediateka honetarako eta web euskarri honetan. Beretako gordetzen ditu bere ekarpenen egile- eta edizio-eskubideak, edozein edizio-euskarritan Mediatekaz kanpo haiez baliatu ahal izateko.
  3. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Euskarabidea erakunde autonomoa (hemendik aurrera Euskarabidea) Mediatekaren jabea da eta bisitari guztiak bere funtsetan doan sartuko direla ziurtatuko du. Euskarabideak debekatzen du Mediatekako edozein elementu osorik edo zati batean kopiatzea edo deskargatzea aldez aurretiko baimenik gabe. Juridikoki zainduko da inork ez dezan egile, edizio eta jabetza intelektual hitzartuaren eskubideen araudia hautsi.
  4. Mediatekako edukiak (http://mediateka.fonoteka.com) web orrialdea ez den beste argitalpen edo euskarrietan editatzearren, lankideek euren egile- edo edizio-eskubideak honako egoera hauetan soilik lagatzen dituzte:
    1. Mediatekaren gida argitaratzeko (gida horretan lekukotasunen eta testuen antologia agertuko da).
    2. Irakaskuntzarako ikasunitateak prestatzeko erabiltzen diren lekukotasunen antologietarako.
    3. Doktoretza tesietan eta ikerketa zientifikoetan dauden lekukotasunen antologietan emateko.
  5. Hedapenerako eta merkataritzarako argitalpenei dagokienez, Euskarabideak kolaboratzaileei kontsulta egin beharko die eta haiekin lagapenerako klausula partikularretan sinatutakoari men eginen zaio. Hala behar denean, egile- eta edizio-eskubideak ordainduko dira.
  6. Kolaboratzaileak baimendurik daude Mediatekako funtsak beren obra eta lanetan erabiltzeko, irabazi asmorik gabe eta aldez aurretik eskaturik.
  7. Mediateka Nafarroako ahozko ondarearen erreferentzia, ikerketa, kontsulta eta hedapenerako obra izanik, erabiltzaileek materialak erabiltzeko kode etiko hau bete beharko dute:
    1. Euskarabidearen aldez aurreko baimena lortzea.
    2. Materialen iturria (Euskarabidea) agerian jartzea.
    3. Mediatekari adieraztea ikerketaren erreferentzia bibliografikoa eta emaitzen laburpen bat, gorago aipatutako baldintzetan mediatekaren funtsak handitu ahal izateko.