Legezko oharra

Legezko oharra

1. LEGEZKO INFORMAZIOA ETA ONARPENA

Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentuko Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoa (hemendik aurrera Euskarabidea), helbide soziala Paulino Caballero 13, Pamplona/Iruña (Nafarroa) duena eta Q-3150046-E IFKa duena, bigarren mailako Internet domeinu honen titularra da: http://www.euskarabidea.es Horretaz gainera, Euskarabideak herritarrei komunikazio zuzenerako modua ematen die honako bide hauen bitartez: Aurrez aurrekoa Euskarabidea/Instituto Navarro del Euskera Paulino Caballero 13, Pamplona/Iruña (Nafarroa) 31002 Telefono bidezkoa Zentralita:   848 426 054 Internet euskarabidea@euskarabidea.es Honako xedapen hauek Interneteko atariko zerbitzuaren erabilera arautzen dute (aurrerantzean Ataria). Euskarabideak herritarren esku jartzen du Atari hori Institutuaren informazioa eta zerbitzuak erabil ditzaten bultzatzeko, eta horrela, herritarrek Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioarekin eta bere erakunde autonomoekin dituzten harremanak errazteko. Ataria erabiltzeak Atariaren erabiltzaile izaera ematen du (aurrerantzean Erabiltzailea) eta Legezko Ohar honetan dauden baldintza guztiak onartzea dakar. Atariaren zerbitzu emateak iraupen mugatu du, zehazki Erabiltzailea Atarira edo haren bidez eskaintzen den zerbitzuren batera konektatuta dagoen unekoa. Erabiltzaileak arreta handiz irakurri behar du honako Legezko Ohar hau Ataria erabiltzeko asmoa duen aldi bakoitzean zeren eta oharrak eta bere erabilera baldintzak, honako Legezko Oharrean jasoak, aldatu baitaitezke. Orobat, ohartarazi behar da Atariko zerbitzu jakin batzuk jarraibideen, baldintza partikularren, erregelamenduen edo arauen mende egon daitezkeela eta, hala denean, oso-osorik ezarriko direla eta, ondorioz, Erabiltzaileak nahitaez onartu beharko dituela behar den zerbitzua jaso baino lehenago.

2. ATARIA ERABILTZEKO BALDINTZAK

2.1. Atariaren erabilera zuzena

Erabiltzailea beharturik dago Ataria eta haren bidez eskuragarri dauden zerbitzuak Legearen eta Legezko Ohar honen arabera erabiltzera. Erabilera desegokia edo baimendu gabea, baita betebehar hori ez betetzeagatik sor daitezkeen kalteak edo kalte-ordainak ere, legez egoki diren ekintzak ekarriko ditu eta, egoki denean, aipatu erabileratik eratortzen diren erantzukizunak ere bai. Erabat debekatua dago Ataria erabiltzea Euskarabidearen edo hirugarrenen sareak, komunikazio ekipoak, zerbitzariak eta gainerako ekipo informatikoak (hardware) edo produktu eta aplikazio informatikoak (software) gainkargatu, kaltetu edo baliogabetzen dituzten xedeetarako. Adierazpen gisa eta modu ez mugatzailean, Erabiltzaileak berariazko konpromisoa hartzen du honako jarduera hauek ez egiteko:

  • Edukiak berregin, kopiatu, saldu, banatu, hedatu, publikatu, eraldatu edo aldatzea, ez badu behintzat Euskarabidearen edo jabetza intelektual eta industrialen eskubideen titularraren baimenik.
  • Euskarabidearen edo hirugarrenen datuak edo dokumentu elektronikoak hondatu, aldatu, baliogabetu edo kaltetzea.
  • Beste erabiltzaile batzuk Atarira eta bere zerbitzuetara sartzeko modua trabatu edo eragoztea, aipatu zerbitzuak ematen dituzten baliabideen gehiegizko kontsumoaren bidez, baita baliabide horiek kaltetu, baliogabetu edo akatsak sor litzaketen ekintzak egitea ere.
  • Ataria erabiltzea informazio sistemen gune murriztuetara sartzeko ahalegina egiteko edo pribilegio maila handitzen ahalegintzeko.
  • Atariaren edo hirugarren baten edukietan eta sistema informatikoetan edozein bidetatik programak, malwarea, makroak, appletak, ActiveX kontrolak edo zeinahi aldaketa eragin lezaketen beste zeinahi kode sartzea.
  • Atariaren edo haren bidezko zerbitzu eskuragarrien bidez delituzko ekintzak, laidogarriak, iraingarriak, edo, oro har, Legearen aurkakoak bultzatu edo sustatzea.
  • Atariaren edo haren bidezko zerbitzu eskuragarrien bidez jarduera edo ideia diskriminatzaileak bultzatu edo sustatzea, arraza, sexua, ideologia, erlijioa edo sinesmenak direla tarteko.

 

2.2. Argitalpen ofizialak

Atari honetako orrietan dauden testuek, araudiak eta oro har zeinahi informaziok izaera guztiz informatzailea dute, beraz, legezko balio asmorik gabeko gidatzat hartu behar da. Atari honetako dokumentuen eta informazioaren bertsioaren eta ofizialtzat hartzen den bertsioaren artean zeinahi bat ez-etortzerik balego, azken honen bertsio ofiziala litzateke legez balio duen bakarra.