Fitxategiak

Fitxategiak

Irulegi Irratia

II-043a

  • Grabazio data: 1994-07-12
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Mattin Sabalsagarai
  • Ikertzailea:
  • Gai nagusia: Iruñeko bestak
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Ona
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:01:00
Irratiko sintonia.
A02 00:01:01
00:01:20
aurkezpena Aurkezpena.
A03 00:01:21
00:02:08
Irratiko sintonia.
A04 00:02:09
00:02:42
aurkezpena Aurkezpena.
A05 00:02:43
00:02:49
Irratiko sintonia.
A06 00:02:50
00:08:30
feriak: Iruñea, feriak: zaldi feria Iruñeko feriak. Gazte denboran joaten zen Iruñeko ferietara, zaldi feria ikustera joaten zen. Sortzetik maite izan ditu zaldiak, etxean zaldiak bazituzten, gazte denbora guztia zaldien artean pasatu izan du, zaldiekin lanean. Berrogeita hamargarren urtean joan zen lehendabiziko aldiz Iruñeko feriara. Geroztik anitz urtez izan da. Iruñean zaldi feria bziki handiak egiten ziren. Tratulantak familiekin joaten ziren. Arbolepe batean, ur egi batean bazen leku biziki ederra eta han plantatzen ziren feriak. Uztailaren zazpian hasten ziren eta hiruzpalau egun irauten zuten zaldi feriek.
A07 00:08:31
00:10:14
Irratiko sintonia.
A08 00:10:15
00:20:04
feriak: Iruñea, feriak: zaldi feria Iparraldetik Iruñera joaten ziren zaldiak kontrabandoz pasatzen ziren. Zaldiak bi alderdietatik heldu ziren. Guarda anitz bazen eta kontrabandoa ez zen aise. Iruñeko ferietako tratuko manerak ikustea maite zuen, ez ziren bertako jendearen manera berak. Ikustera joaten zen, ez saltzera. Hiru egun pasatzen zituzten Iruñean, lo egiteko ganbara bat atxematea ez zen aise, baina beti bazen ezagunen bat edo. Denbora hartan laneko zaldiak baizik ez ziren. Biziki feria handia zen. Lagunekin joaten zen, motorrean joaten ziren, biga moto batean joaten ziren, Izpegiko lepotik joaten ziren. Lehen aldiz joan zenean bi apaizekin joan zen. Beti joan izan da jendea Iruñeko ferietara, bere aitatxi ere joaten zen.
A09 00:20:05
00:23:14
Irratiko sintonia.
A10 00:23:15
00:31:45
feriak: Iruñea, feriak: zaldi feria Espainiako hegoaldetik zaldi zaharrak ekartzen zituzten Iruñera saltzera, zaldi horiek saldu eta gero haragirako ziren. Frantziara eramaten ziren eta han gizendu eta jateko haragirako ziren. Horiek ere kontrabandoz pasatzen ziren. Iparraldetik lanerako zaldi gazteak pasatzen ziren, eta Espainiako behereko aldetik aldiz, haragirako zaldi zaharrak. Mendian mugimendu handia zen, ez bakarrik zaldiak, behiak eta bestelako gauzak ere, zernahi pasatzen zen kontrabandoz. Tuberkulosia zuten behi anitz Espainiara eramaten ziren, eta han jaten zituzten, soldaduei janarazten zizkieten. Erosleek bazekiten behiak eri zirela. Zaldi haragia gero eta gutxiago jaten da. Berak ez du zaldi haragia jan nahi izan, zaldiak maite dituelako. Oraindik ere baditu zaldiak etxean. Mendian badira zaldiak oraindik.
A11 00:31:46
00:32:52
Irratiko sintonia.
A12 00:32:53
00:36:53
feriak: Iruñea, feriak: zaldi feria, tratuak Iruñeko ferietako tratulariak ez zitzaizkion arrunt gure arrazakoak iruditzen, gizon beltzak ziren, begi gaiztokoak, haien tratuen manerak gustatzen zitzaizkien. Iruñera hurrunetik heldu ziren gizon horiek, Espainiako hegoaldetik eta gutarik arrunt diferenteak ziren, larrua beltzatia zuten. Abarka edo espartin batzuekin beztitzen ziren, bonet ñimiño batzuekin. Emazteek biziki ile ederra zuten, biziki emazte ederrak ziren, emazte andaluzak. Rulota batean heltzen ziren, han bizi ziren familiak, rulotarekin gibeletik zaldiak joaten ziren.
A13 00:36:54
00:38:00
Irratiko sintonia.
A14 00:38:01
00:47:19
feriak: Iruñea Iruñeko feriatik landa joaten ziren itzuliño bat egitera, baina ez da batere egun bezala. Orain beste erresumetako jende anitz biltzen da Iruñean, lehen Espainiako leku beroetako jendea heldu zen Iruñera besta egitera, haiek bazuten musika, akordeona eta han izaten ziren dantzan. Orduan giroa oso ona zen, denak, zahar eta gazte dantzan. Entzierroa bazen goiz guztiz goizeko seiretan. Istripu anitz izaten  izaten ziren entzierroan, jendea edanik erortzen zen eta zezenak gainetik pasatzen zitzaizkien. Arnoa edaten zen. Korridak ere baziren baina berak ez du maite kabaleei sufriaraztea. Musika banda ttipiak baziren, baita akordeonak eta txistuak. Zaharrak entzun ditu Iruñeko ferien inguruko istorioak kontatzen, karroza batean joaten ziren. Belate ohiana deitzen zuen aitatxik, ez zen egun bezalako bide zabala, leku ilunak baziren bideak. Emazteek ez zuten bestarik egiten.
A15 00:47:20
00:48:03
Irratiko sintonia.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
II-043a-A 48:03