Fitxategiak

Fitxategiak

Irulegi Irratia

II-059a

  • Grabazio data: 1995-09-05
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Battitta Lazkoiti, Peio Reclusa.
  • Ikertzailea:
  • Gai nagusia: Dantza
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Ona
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:02:18
Aurkezpena.
A02 00:02:19
00:05:59
aurkezpena Aurkezpena, noiz sortu, non bizi. Eskola, gero soldadu, gerra Alemanian.
A03 00:06:00
00:08:35
dantza Hamasei urtetan hasi ziren dantzan, orduan baziren hamahiru edo hamalau gazte. Dantza irakasleari afaria pagatzen zioten. Igande arratsaldetan aritzen ziren dantzan, biltzarrak egiten zituzten kartierka.
A04 00:08:36
00:10:37
dantza:emakumeak Neskek ez zuten dantzatzen, askoz beranduago hasi ziren, zazpietarako etxera joan beharra baitzuten, mutilak ordea ostatuan egoten ziren.
A05 00:10:38
00:11:51
Irratiko sintonia.
A06
dantza, dantza: pertsonaiak, inauteriak:libertimendua Libertimenduetan baziren kurridak, martxak, Mutxikoak ere egiten ziren, Hegi, Marianak, Eskualdunak, Sorginak, Xibandiarrak, Lapurtar Motxak, ... Amak arropa garbitzeaz arduratzen ziren.
A07 00:14:14
00:17:44
dantza:Bolant dantza, urreria Bolanteek urreria zeramaten jantzietan. Egun ez da urreriarik, neskatoek urreria faltsuak erabiltzen dituzte orain. Urreria zeinek ederrago eraman ibiltzen ziren.
A08 00:17:45
00:19:28
dantza, dantza: fandangoa Ez zen Donibanen dantzaririk, hoberenak Luzaidarrak ziren. Fandangoko norgehiagokak ere egiten ziren Arnegiko festetan.
A09 00:19:29
00:22:27
arropa:dantzatzeko jantziak, dantza: Bolant dantza Bolanteek urreriaz gain bizkarreko xingolak eta fular bat eramaten zituzten eta orain bezala pantalon zuriak. Espainolek kolore gorria eta horia zeramaten eta beraiek urdina eta gorria. Bertako dendariek egiten zituzten arropak.
A10 00:22:28
00:31:28
dantza: Bolant dantza, dantza: dantza-jauziak, inauteriak:libertimendua, jaiak Libertimenduak egiten dituzte Donibane, Arnegi eta Uharten. Martxak eta karrika-inguruak egiten ziren, gero Mutxikoak eta ondoren aperitifa. Gero berriz Mutxikoak edo beste dantza bat. Bolant dantza ere egiten zen. Lehen zortzietako meza bazen eta hori bukatzean hasten zen libertimendua. Eguerdi eta erdi edo ordu bateko bukatzen zen. Denbora baldin bazen fandangoa eta arin-arina egiten ziren, baina inoiz ez ordu batetik aurrera. Libertimenduak lehen beti inauterietan egiten zen. Makilaria beti bazen. Bi zapur, bi zigante edo batzuetan lau, makilaria, banderaria, gorriak eta abar.
A11 00:31:29
00:36:13
karrusa Lehen karrusak egiten ziren. Arnegin eta Uharten izan ziren. Emazte batek senarra jotzen bazuen edo beste batekin harrapatzen bazuten karrusa egiten zen. Karrusa beztitu bat egiten zen. Koblariak baziren karrusaren gainean, bazen epailea eta sujetak, batek egiten zuen gizonarena eta bestea emaztearena. Jende asko biltzen zen karrusetan.
A12 00:36:14
00:38:43
galarrotxa Emazte batek senarra galtzen bazuen edo berriz ezkontzen bazen, gazte eta zaharrek zerbait galdegiten zuten, eta ez bazitzaien ematen galarrotxak egiten ziren. Hamabost bat joaten ziren. Ohiuka hasten ziren, ez zen goxoa galarrotxa egiten zitzaienentzat. Ez zen sasoirik galarrotxa egiteko, bizpahiru hilabetez eta gerra pasatzen.
A13 00:38:46
dantza Luzez izan dira dantzak, gerrako urteak galdu zituzten. Ezkondu eta gero ere ez da dantza segitu.
A14 00:41:03
00:47:51
Irratiko sintonia.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
II-059a-A 47:51