Fitxategiak

Fitxategiak

Irulegi Irratia

II-091b

  • Grabazio data: 1996-12-23
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea:
  • Ikertzailea:
  • Gai nagusia: Eguberria lehen.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:05:54
abestia Aurkezpena: lehen Eguberria nola pasatzen zuten. Olentzerorik ez zegoenez, Jesus Haurrak uzten zizkien opariak. (02:10") Erramun Martikorenak abesten du Marcel Errotabereren "Eguberri" abestia.
A02 00:05:54
00:12:00
Eguberriak Gabon-gaua: zapatak ongi garbitu eta gero jartzen zituzten. Mezatara joaten ziren non abesten aritzen ziren. Neskatoak etxera joaten ziren eta zenbait lagunekin elkartzen ziren txokolatea hartzeko. Biharamun goizean zapatetan Jesus Haurrak utzitako opariak ikustera joaten ziren. Ona izan ez bazen tipula buru bat aurkitzen zuen. Txokolateak ere aurkitzen zituzten. Meza aurretik afaria egiten zuten eta kartetan aritzen ziren. Mezatan kantatu egiten zuten, orduan latinez. Eguberri-egunean bazkaria egiten zen etxean. Plater politak jartzen zituzten. Bildoskiak jaten zituzten, su bazterrean errerik. Mazapana eta euskaldun bizkotxoa betidanik izan dira. Jaiotza jartzen zuten errekak eta guzti. Eskolan ez zuten ezer egiten.
A03 00:11:55
00:16:00
Eguberriak Gauerdiko meza baino lehen herriko gazteak bere etxera joaten ziren eta kartetan aritzen ziren. Gero oinez joaten ziren mezatara. Meza ondoren berriz ere, kartetan aritzen ziren lo egitera joan baino lehen. Amak prestatzen zituen etxeko bazkariak jaten zituzten. Txiki-txikiak zirenean zapatetan txokolatezko bonboiak eta sagarrak izaten zituzten. Eskolarako gauzak, beharrezko jantziak eta zenbait panpin. Beti ados zeuden zituzten gauzekin. Beste haurrekin batez ere musean aritzen ziren. Kantatzen aritzen ziren eta berak akordeoia jotzen zuen gaztetan.
A04 00:16:00
00:25:30
abestia Erramun Martikorenak Eguberritako abesti bat kantatzen du.
A05 00:25:30
00:29:10
Eguberriak Neska-talde bat biltzen zen seroraren etxean eta han egiten zuten beraien festa. Etxetik eramaten zituzten bizkotxoa eta txokolatea egiteko behar ziren gauzak. Gero denak elkarrekin joaten ziren gauerdiko mezara. Kantu ederrak abesten zituzten mezatan. Biharamun goizean tximinian lerroan garbi-garbi jarritako zapatetan zegoena ikustera jaikitzen ziren. Berak gogoratzen duen oparirik onena, asto-karroza bat zen. Eskolan zuhaitza jartzen zuten eta han ere opariak aurkitzen zituzten. Eguberri-egunean bazkaria egiten zen: axuria, untxia edo oilaskoa izan ohi zuten.
A06 00:29:10
00:33:20
abestia, erlijioa: otoitza Otoitza eta abestia.
A07 00:33:20
00:41:20
Eguberriak Auzokoekin bildurik gaztain erreak jaten zituzten eta musean jolasten ziren, gauerdiko mezara joan arte. Bere Jesus Haurrak izaten zituzten: laranja eta bonboiak. Gaztain erreak eta txokolatea beti izaten ziren. Gauerdiko meza ederra zen. Bi meza izaten ziren segidan: lehenengoa kantatuz eta bigarrena ixila. Eguberrirako krepeak eta bizkotxak egiten ziuten bere amak. Zenbait oroitzapen. Meza aurretik senideekin elkartzen ziren musean jolasteko. Gizonak ostatura joaten ziren.
A08 00:41:20
00:47:52
Eguberriak Gabon-gauean gauerdiko meza arte, gazteak elkartzen ziren eta bizkotxoa jaten zuten txokolatearekin. Asko gustatzen zitzaien gauerdiko mezara joatea. Gauza txikiak izaten zituzten oparitzat, ez oraingo handikeriak. Oso oroitzapen onak ditu. Biharamunean zapatetako opariez gain, bazkaria er egiten zuten. Gauerdiko mezak izugarrizko edertasuna zuen. (46:15") Agurra.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
II-091b-B 47:52