Fitxategiak

Fitxategiak

Irati Irratia

IR-023d

  • Grabazio data: 1993
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Juana Reha Arriola
  • Ikertzailea:
  • Gai nagusia:
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:03:52
lixiba Aurkezpena: bere izena eta etxearena. Etxeetan urik ez zegoenean arropa nola garbitzen zen: etxean xaboitu eta harraskara eraman, eskuz marruskatu, hedatu eta bildu. Xaboitu baino lehen errautsa botatzen zuten: ontzi batean arropa sartzen zuten, maindire bat ezartzen zuten eta haren gainean errautsa, eta gero ur bero beroa bota. Oso ongi garbitzen omen zen.
A02 00:03:53
00:07:08
ogibideak: ehungilea Nola egiten zuen arropa: artilea urkilan ezarri, urkilatik tiratu eta bihurtu, horrela harilkatu, hariarekin galtzetinak, galtzoinak, jertseak eta abar egiten zituen, dena etxerako. Ohazalak eta almadrakak ere egiten zituen. Ohazalak egiteko egun multzo bat behar zuen: artilea garbaitzen zuten eta gero josi. Almadrakak egiteko ilea makila batekin jotzen zuen harrotzeko eta horrekin almadraka bete.
A04 00:09:48
00:13:16
bizimodua, lihoa, ogibideak: ehungilea Larrean emakumeak gizonak bezala ibiltzen ziren, atxurrarekin jorratzen, ereiten... Patatak, babak eta denetarik ereiten zuten. Lihoa ez dute erein sekula. Ilearekin soilik ehuntzen zuten. Kanpotik ekarritako hariekin gakorratza egiten zuen. Aezkoako herrietan ez zen lihorik ereiten. Orain ez dute egiten horrelako lanik. Lehen denetarik egiten zuten. Hiriberrira joan zenean berak egindako puntuzko soinekoak eraman zituen. Haria ehundu eta gero egin. Emakumeek garai hartan orain baino lan gehiago egiten zuten
A05 00:13:17
00:18:43
elikadura: ogia, lixiba Zortzi egunetan behin lixiba egiten zuten. Orain gizonek ere garbigailua erabiltzen dakite. Hiztunaren gaztarotik hona dagoen diferentzia izugarria da. Haren ustez egon den asmakuntzarik handiena garbigailua da. Lehen ogia 8 egunetarako egiten zuten. Nola egiten zuten ogia: aska handi batean oratzen zuten, han denbora batez uzten zuten eta labean sartzen zuten. Labea egurrez betetzen zuten eta erretakoan erratz batez garbitzen zuten eta orduan ogiak sartu. 20 edo 22 ogi egiten zituzten labekada batez.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
IR-023d-A 19:42