Fitxategiak

Fitxategiak

Satrustegi

SH-003

  • Grabazio data: 1982-03-01
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Juan Miguel Huarte.
  • Ikertzailea: Jose Maria Satrustegi
  • Gai nagusia: Bizia. Errota. Baso erosten. Plazaola. Reuma. Mina ikusten. Koba zuloak. Txerzai. Zotolak. Zuhaitzetik behera. San Juan ohiturak. San Antón.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:03:27
denetarik Izena, adina, nola bizi den, duela lau urte eman zion infartua, etab. Zenbait jenderi buruz.
A02 00:03:27
00:12:20
kontakizuna Errotan lan egiten zuen infartua izan arte. Nola jarri zuen errota, Uharte-Arakilgo idazkariari esker. Beste errotari buruz eta beste zenbait jenderi buruzko kontuak.
A03 00:12:20
00:18:40
basoa: erosketak, kontakizuna Sorotan lan egin zuen errotan baino lehen. Basoak erosi eta saldu ere egiten zituen. Egurra eta basoei buruzko kontuak.
A04 00:18:40
00:23:09
kontakizuna, Plazaola Plazaolako kontuak. Ordaintzeko moduak.
A05 00:23:09
00:24:20
gaixotasuna Erreuma hasi zitzaion eta hori sendatzeko asmotan ikusitako medikua. Korrienteak eta injekzioak.
A06 00:24:21
00:25:42
abeltzantza: idiak Pixka bat hobetu zenean mendira joan zen. Idiak zituen: hasieran egurretarako eta herrian behar zirenean ere erabiltzeko.
A07 00:25:42
00:28:00
elikadura: gaztainak Gaztainak Burgosera bidaltzen zituen. Bartzelonako batek bi bagoi gaztaina erosi zituen tinta egiteko. Lan asko egin du berak batean eta bestean.
A08 00:28:00
00:31:15
kontakizuna Berak Urbasako trikuharri eta kobazuloak ezagutzen zituen. Gerra Zibilaren garaian tratuetan ibili zen. Gatzarria ateratzen zuen gizonaren kontaketa.
A09 00:31:24
00:36:13
kontakizuna Jentilen kobazuloa ikustera sartu ziren eguna.
A10 00:36:15
00:37:42
abeltzantza: zotolak Zotolak nola egiten ziren: zuhaitz onenari zulo bat egiten zitzaion eta bertan egur bat sartu. Gero ezker-eskuin jartzen ziren, kanpaina denda bat bezala eta gainean belar geruza fin bat jarri eta urik ez zen pasatzen.
A11 00:37:42
00:42:50
kontakizuna Zotola bat egitera joan zen egun bateko pasadizoa. Zotolatik erori zen eta San Migelera joan zen eta bertan sendatu zuten.
A12 00:42:50
00:44:11
kontakizuna Egur egitera joan ziren beste batean, gaztainondo bati adarrak kendu zizkioten. Bueltaka hasi zen oso osorik, azkenean gelditu zen arte.
A13 00:44:11
00:45:08
kontakizuna Beste behin ere izan zuen antzeko istripu bat.
A14 00:45:08
00:46:38
kontakizuna Bera ez du inoiz zuhaitz batek harrapatu baina beste batzuk harrapatu ditu. Beste kontakizun bat.
A15 00:46:38
00:50:55
Sanjoanak San Joan egunean urarekin garbitzea. Suak San Joan bezperan egiten ziren. San Joan belarrak ere hartzen ziren. Intsusa eta elorri adartxoak jartzen ziren leiho guztietan. Lizar hostoa ere asko hartzen zen. "Hiru eskutara" esaeraren azalpena. Suak egiteko egurra.
A16 00:50:55
00:51:27
erlijioa: San Anton Orea gordetzen zen eta San Antonen kea zeriola abereen gainetik pasatzen zen.
A17 00:51:27
00:51:50
Olentzero Olentzerorik ez du berak ezagutu Uharten.
A18 00:51:50
00:54:02
abestia: Urgoiena, ohiturak Bere garairako galdua zegoen "Ur goiena"-ren ohitura. Ez ziren joaten etxez-etxe ura eskaintzen. Bakarrik ur berria eta ur zaharraren sinbolizazioa egiten zuten. Pazkotan, Ostegun Sainduan, mutilak etxez-etxe ibiltzen ziren eltze biltzen. Gero harrika ea nork agudoago hautsi egiten zuten. Zagiei su eman eta herrian ibiltzea egun zehatz batean ez du berak ezagutu.
A19 00:54:02
00:57:38
inauteriak: kokoa inauteriak: bakarrik kintoek egiten dute. Musikarekin bueltaka ibiltzen ziren borondatearen bila. Bi edo hiru koadrila ziren eta bakoitzak bi maiordomo zituen eta beraiek batzen eta proportzioan banatzen zuten bildutakoa. "Koko bekorri, urtean behin etorri" oihukatzen zieten haurrek. Panpinak egiten ziren baina ez ziren erretzen. Aurpegia tapatuta jendearen atzetik ibiltzen ziren segika. "Momoloa etorriko da, Momoloak eramango zaitu" esaera. Bere amak(Araitzekoa) "moxorroak" hitza erabiltzen zuen baina berak "kokoak".
A20 00:57:38
01:00:20
euskara: euskalki desberdinak Uharte eta Irañetako euskara desberdinak ziren, zenbait adibide.
A21 01:00:29
01:02:56
kontakizuna Kontakizuna: bere lagunak behia erosi nahi zuen eguna.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
SH-003-A 63:04