Fitxategiak

Fitxategiak

Satrustegi

SM-012a

  • Grabazio data: 1979-07-06
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Estefanía Laurenz.
  • Ikertzailea: Jose Maria Satrustegi
  • Gai nagusia: Abaurrepeko berriak. Sorginak.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:08:14
euskara: euskalki desberdinak Euskara amarengandik eta amatxirengandik ikasi zuen. Aita Garaioakoa zen eta beti erdaraz mintzatzen zitzaien. Ez daki solasaldia euskaraz mantentzeko gai ote den. Zurginak dira. Agoitzen zenbait urtez bizi ziren eta gero Errora joan ziren. Txikia zelarik Abaurrepeko umeek euskaraz egiten zuten. Aezkoako euskara garbia da, Jaurrietan, berriz, ezberdina da, xuketan egiten dute. Orain ez da lehen bezala, han ere galdu da euskara.
A02 00:08:15
00:14:09
bizimodua Abaurrepean patata, garia, garagarra eta belar asko ereiten dute. Behi asko daude baina ez dute saltzen esnea, zekorrak hazi baizik. Jende gutxi bizi da herrian. Familia osoak Iruñara joan dira, eta ez dago neskarik ez dutelako herrian gelditu nahi.
A03 00:14:10
00:27:53
sorginkeria (Erdaraz mintzo da) Aitatxi gaixotu zenean, berrogei egunez leihoan estali gabe utzi behar zen botika bat erabili zuten. Gauero botikak sua hartzen zuen leihoan. Aitatxi hil zenean etxeko idiek mendira ihes egin zuten bi bonbillen antzeko zerbait zeramatela. Hiru egunetan ezin izan zituzten idiak aurkitu. Krisialdiak sufritzen zituen neska batek, dirudienez arrautzak eskatzera joan zitzaion emakume bati ez laguntzeagatik, idiak non zeuden esan zuen. Neska horrek, Abaurrepeko gizon alargun batekin bigarren aldiz ezkondutako Otsagabiako emakume alargun bat eta beste emakume batzuk, hildakoaren gainean dantzatzen ikusi zituela esan zuen. Elurra egin zuen gau batean idiak edatera zihoazenean, ihes egin zuten berriro, eta galdu zituzten. Delako neska horrek non zeuden esan zien. Herriko mutil batzuk epaitza botatzera joan ziren, eta atsedena hartzeko gelditu zirenean, neska herritik, zer mintzatzen ari ziren jakiteko gauza zen. Otsagabiako emakumearen seme bat apaizgaitegira joan zen, baina atera behar izan zuen. Beste seme bat, jaietan errondan zirela, etxe baten parean egurrezko maratila hautsi zuen etxekoei gaiztakeriarik ez egiteko. Amatxik eta hiztunak ez dute sorginkerietan sinesten, baina hau guztia benetan gertatu zen. Hiztunak, sehaskan zegoenean, etengabe negar egiten zuen. Garaioako apaizak ebanjelioak irakurri behar zizkiotela esan zuen. Sehaskan lo zegoelarik irakurri zizkioten eta ez zuen berriro negar egin.
A04 00:27:54
00:29:13
sorginkeria (Zati hau SM-012b grabaketako lehenengo zatiarekin lotzen da). Ijito batzuek alor batetik patatak hartu zituzten jateko; aski ez zirenez gero beste alor batera joan ziren gehiago biltzera, baina azken hauek ez ziren egosi. Mau batzuk entzuten hasi ziren herrira iritsi arte. Herrian zirelarik, jito bat, hori egin egin zezakeen susmagarriaren etxera abiatu zen eta etxekoandreari esan zion: "Zer dela eta ohiu egin...?"
Pista Artxiboa entzun Iraupena
SM-012a-A 29:13