Fitxategiak

Fitxategiak

Satrustegi

SS-002b

  • Grabazio data: 1980-10-15
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea:
  • Ikertzailea: Jose Maria Satrustegi
  • Gai nagusia: Urdiaingo musika eta soinulariak.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:07:12
denetarik, ogibideak: musikaria Bere gurasoak euskaldunak ziren, biak Urdiaingoak. Baina bere amaren gurasoak Ameskoarrak ziren. Haiek ez zekiten euskararik. Berak ordea, erdara ikasi zuen, amaren lehengusuak, Ameskoakoak, sarritan bisitan joaten zirelako. Baina Urdiaingo jendeak ez zekien erdararik eta eskolan hasten zenean ikasten zuen. Maisua ona zen eta erretiratu zenean, bere zerbitzuaren truke zerbait eskaintzera joan zirenean, berak urtean 200 pezeta besterik ez zuen eskatu. (03:25") Jai handietan herri osoan zehar eske ibiltzen ziren danbolinjoleak, eske ibiltzen ziren etxez-etxe. Udaletxeko elekzioak galtzean bota egin zuten danbolina. Ordurako Migel Joxek bazekien txistua jotzen. Bi urtetan ahaztu egiten dira gauzak eta gero denak pozik beste honekin.
A02 00:07:12
00:31:54
erlijioa: Santa Agata, kontakizuna, ogibideak: musikaria Urdiaingo musika eta dantzak mugimendua etorri zen momentuan desagertu ziren. 1932an ezkondu zen. Ordurako baile itxia hasia zen. Mutilak alde batean eta neskak bestean egoten ziren dantzaldian. Gerra ondoren German aritzen zen plazan txistua jotzen. Beraz, Gerra ondoan ere txistuak jarraitu zuen plazan. (12:45") Pasodoblea. (13:22") Danbolineroak hamabost bat urteko bi neska eta bi mutil izaten ziren eta urtero aldatzen zituzten. (14:05") Santa Agatan bi maiordomo edo errege aukeratzen ziren eta gero hauek neskak aukeratzen zituzten. Kartak botatzen ziren Errege bezperan Erregea aukeratzeko. Danborileroak mutilak zeuden etxeetan zehar ibiltzen ziren eske. (15:40") Herriko soinulariak. Nola hasi zen bera soinua jotzen. Gitarrak ere baziren herrian. Rondailak ateratzen ziren egun berezietan. Estankoko koadrila organiloa eramaten hasi zen Santa Agatarako. Irisas eta Jaunsaras soinulari famatuak ere eraman zituzten. Gerra denboran gauza horiek guztiak hoztu egin ziren. (26:25") Santa Agatako kontakizuna. Bezperako afaria: zopa, txerrikiak, postrea... Hurrengo eguneko bazkaria: zopa, eltzekoa, txahala... Santa Agataren egun txikia ere ospatzen zuten.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
SS-002b-B 31:55