Fitxategiak

Fitxategiak

Xorroxin Irratia

X-015b

  • Grabazio data: 2000-09-28
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Juan Jose Azkarate
  • Ikertzailea:
  • Gai nagusia: Ameriketara.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:08:30
Amerika, ogibideak: artzaina Hemeretzi urte zituela Ameriketara joan zen artzain Gartzaindar batekin eta Arizkundarra zen beste batekin hiru urte eta erdiko kontratuarekin. Bilbon trena hartu zuten Madrilera joateko. Handik hegazkinez New Yorkera joan ziren eta bertatik Los Angelesera. Emakume euskaldun bat joan zen bere bila eta hurrengo egunetik aurrera bakarrik hasi zen lanean. Neguan gehiago elkartzen ziren artzainak, baina udan, astean behin kanperoa besterik ez zuen ikusten. Hasiera gogorra izan zen, bakardadea oso handia zen. Gero gauez ardiak bakarrik utzita beste artzain batzuekin elkartzen zen. Dena egiten ikasi behar izan zuen: garbitu, bazkaria, josi... Kontratua bukatu zitzaion eta etxera bueltatu zen. Etxeko lanetan aritu zen baina aziendarekin ez zuen zorterik izan eta berriro ere Ameriketara joan zen. Kontratu berdintsuarekin baina leku ezberdinera. Oraingoan ezagutzen zuen lana. Beti maite izan ditu ardiak. Kontratua bukatuta paperak egin zizkion nagusiak egoiliar bezala gelditu zelarik. Orduan berriro ere etxera bueltatu zen. Bi urtez etxean egon eta gero, hirugarren aldiz joan zen eta han gelditu zen. Orain lagun gehiago ditu han eta hemen aspertu egiten da.
A02 00:08:30
00:13:43
bizimodua: konparaketa, gazteak Zortzi urtez etorri gabe egon da eta aldaketa handia aurkitu du. Gazteek han gehiago errespetatzen dituzte gurasoak, hogeita bat urte izan arte ez dira adinez nagusiak eta ez diete alkoholik ematen. Abeltzaintza ere aldatu da. Anizen jendea gutxitu egin da. Bera Ipar Kalifornian bizi da. Herriak urrutiago daude batetik bestera.
A03 00:13:43
00:15:40
Amerika, ogibideak: artzaina Ameriketan ardiekin aritzen da baina ez da artzain egoten. Goiz-goizean jaiki eta ardiak bazkatzen ditu. Bederatzietarako lana bukatu du. Ondo gosaldu eta ordubiak arte libre daude. Eguerdian ardiei berriro ere jaten eman eta bostetarako berriro ere libre daude.
A04 00:15:40
00:21:50
Amerika, euskara: euskaldunak Bera dagoen herrian ez dago euskaldunik, baina euskal jaiak antolatzen dira eta bertan elkartzen dira. Aurten Euskal Herritik lau hegazkin joan ziren. Berarekin joan zirenei buruz.
A05 00:21:50
00:30:35
Amerika, bizimodua: konparaketa, gazteak, lana Han trenez edo autobusez mugitzen dira distantzia luzeak egiteko. Hango jendea arruntagoa da hemengoa baino. Jendea zu agurtzera hurbiltzen da. Aldaketaren inguruan: bera joan zenean auto bakarra zegoen Anizen, medikuarena. Hango gazteek lan gogorrago egiten dute. Hemengo jendeak ez du nekazaritzan lan egiten dirurik ematen ez duelako aitzakiarekin. Gaste jendeak nahiago du lantegian zortzi ordu egin eta bukatu. Hango soldatak ez dira azken urteotan igo. Jadanik ez da hemengo jenderik joaten. Hego Ameriketako jende asko joaten da. Han, lurrak dirurik ematen ez duen arren, ez da saltzen.
A06 00:30:35
00:32:30
hizkuntza Frantsesaren eragina du bere azentuak. Normalean gaztelaniaz aritzen da. Kalifornian asko hitz egiten da gaztelaniaz. Edonon dago gaztelaniaz dakien eta laguntzeko prest dagoen jendea. Hemen baino zintzoagoa da jendea.
A07 00:32:30
00:38:41
denetarik, isunak Han mozkor gidatzeagatik isunak gogorragoak dira hemen baino. Anitzeko jaien eta elkarteari buruz. Han ere, zenbait tokitan, elkartzen dira euskaldunak afaldu eta musean jolasteko. Beti hemengo kontuen gainean hitz egiten dute. Agurra.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
X-015b-B 38:41