Fitxategiak

Fitxategiak

Leitzaldeko kantutegia

LKANT-001

  • Jabea: Euskarabidea-Mediateka
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Grabazio data: 2010-10-01
  • Berriemailea: Pilar Azpirotz
  • Ikertzailea: Jose Inazio Lopez Luzuriaga. Eugenio Arraiza. Kristina Urrut
  • Gai nagusia: Noiz ikasia: oso gaztetan, berak ere kantatua bere gaztaroan, artozuriketara joanda Non ikasia: etxean eta artozuriketan, baserrietan Non kantatzen da Leitzaldean: gaur egun ez. Garai batean baserrietan, auzokoak biltzen zirenean artozuriketa garaian. Sasoi batean arto asko eta lan handia izaten zenez baserrietan auzokoen laguntza behar izaten zen. Zenbat eta arto gehiago orduan eta jende gehiago lanerako. Garai haietan aukera gutxi izaten zutenez neska mutilak elkartzeko, artozuriketa okasio ederra izaten zen denak biltzeko. Nortzuk kantatzen dute: neska mutilek, baina batez ere emakumeen kontua zela irakurri diot Patziku Perurenari “Leitzako errege erreginak” izeneko bere liburuan… Kantaren inguruko gertaera bat: kantuaren lehenengo estrofa ezaguna da baina leitzan bigarren bat ere kantatzen zen. Bigarren honetan neska baten izena botatzen zen eta jarraian gustatzen zitzaion mutilarena. Nobioetan zebiltzala agerian uzten zen. Askotan urduri egoten ziren bertan bildutakoak ea noiz esanen zuten euren izena.
  • Argitaratzeko baimena: Librea
  • Soinu kalitatea: Normala
  • Iraupena: Normala
  • Material osagarria:
Herria Euskalkiak Mapak