Fitxategiak

Fitxategiak

Leitzaldeko kantutegia

LKANT-137

  • Jabea: Euskarabidea-Mediateka
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Grabazio data:
  • Berriemailea: Tiburtzio Azpiroz
  • Ikertzailea: Jose Inazio Lopez Luzuriaga. Eugenio Arraiza. Kristina Urrut
  • Gai nagusia: Noiz ikasia: gaztetan ikasia, duela 40 bat urte. Nortzuk kantatzen dute: Tomas Barunek argizkilari botatako bertsoa. Kantaren inguruko gertaera bat: Tomas Barun oso gizon zelebrea eta umoretsua omen zen. Juerga ere gustatzen zitzaiona. Garai batean apaizek pulpitotik sermoia botatzen zutenean herritarren inguruko aipamenak egiten zituzten maiz. Tomas Baruneri buruz egina izaten omen zen askotan, juerga bai baina elizara gutxi eta horrelakoak esanez. Behin parranda botata goizeko 4etan joan omen da etxera eta sasoi betean egoki, sega hartu eta belarra ebakitzen hasi omen zen. Goizeko 6ak aldera “argi-ezkile” jotzen omen zen garai hartan apaiza jeiki zen seinale. Tomas Barunek bertsoa bota zion, apaiza jeikitzerako 4 gurdi belar ebaki zituela esanez. Mahaiaren bueltan hainbat lagun ikusten dira kantuan, honako hauek dira, orden honetan, ezker eskuin: Tiburtzio Azpiroz (ile beltzekoa), Jabier Agirre (laneko buzo urdinarekin), Inazio Azpiroz (jertse berdekoa) , Pello Agirre (lehen ere grabazioa egina diogu): planoan ageri diren Agirretarrak anaiak dira eta Azpiroztarrak ere bai.
  • Argitaratzeko baimena: Librea
  • Soinu kalitatea: Normala
  • Iraupena: Normala
  • Material osagarria:
Herria Euskalkiak Mapak