Gaiak

Gaiak

leizeetako gizakia [1 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
SK-009a A01 historiaurrea Duela 50.000 bat urte Aralar inguruan gizakiak bizi ziren. Tokiak non gizakiak bizi izan diren eta aurkitutako aztarnak: Isturitz, Ganboako Ola, Arrasate, Aslor (Debako mendian)... Ezagutzen den garaitik aurrera giroa gogortu egin zen. Izozte handiak milaka urte iraun zuen. Beraz, gizakia kobazuloetan bizitzera behartuta zegoen, bertan giroa epelagoa izaten baitzen. Baina argia behar zuten eta sarreran egiten zituzten sutokiak. Elur-oreinak, oreinak, bisonteak, basauntzak... ehizatzen zituzten. Horretarako bazituzten bere tresnak. Usaehizarako ehiztari asko behar ziren, beraz garai haietarako elkarteak bazeuden. Lehenengo elkartea familia izan zen. (12:10") Okela zen orduko jakia. Zuhaitz aleak txikiak ziren eta urra izan ezik, aurkitzen zailak ziren. Sutokietan hezur zulatuak aurkitu dira, kanpokoaz gain, hezurraren barrukoa ere jaten zutela erakusten duena. (13:25") Erlijioa gizakiaren ikusgune bat da. Ikusgune bakar batek ez du esanahirik besteekiko harremanik gabe. Beraz, bere erlijioa ulertzeko, bizimodua ikusi behar da. Tresnak, harria diren heinean, irauten dute. Sinesmenak ez dira harri bihurtzen eta ez dute irauten. Hau dela eta, zaila da esatea zein erlijio mota zuten. Harri gorri, kristalak, berunezko mineralak etab. biltzen zituzten. Hauek zertarako ziren? Gero idaztaroan erlijio gaiei lotuta sartu izan dira. Lehengo mundua ulertzeko gaurko munduari begiratu behar diogu. Ekonomia gogoeta bat bazutela uste da. Gogoeta hori erlijioa zela uste da. Hau da, goreneko norbait zegoela sinesten zuten eta harentzako opariak omen ziren bildutako bitxi haiek. Orduko gizakia Neanderthala zen, bestelako itxura zuen. Gero beste gizaki bat sartu zen Europako alderdi honetan, Cro-Magnon gizakia. Hau ere harpetan bizi zen baina aurreratuagoa zen eta lanabesak ere halakoak. Hezurra erabiltzen zuten. Hauek ere behartuta zeuden usaehizean ibiltzera. Zuloak behar ziren, bertan animaliak hiltzen zituzten eta okela kentzen zieten. Garai hartan sortzen dira lehen ez zeuden gauza asko: animalien aginak zulatu eta zintzilika jarri, tresnetan marrazkiak egiten zituzten, animalien irudiak horma eta lanabesetan... Ehiza zen bere bizimodua. Eta jateko eta edateko ez diren gauzetarako ere ehizaren ezaugarri berak ezartzen zituzten. Orduan baziren lanbide ezberdinak: ehiztariez ezezik, tresnagileak ere behar zituzten, ez baitzekiten denek harria lantzen. Margolariak ere bazeuden, marrazkiak hormetan egiten zituztenak.