Gaiak

Gaiak

abeltzantza:behiak [1 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
II-139b B12 abeltzantza: ardiak - Sorogain Urepeleko marka eguna. Egun guztia festa zen. Atsaskaria egiten zen. Behiak eta ardiak Sorogainen izan dituzte, Sorogainera eramaten zituzten, gizona zaldiz eta bera oinez. Behiak maiatzean igortzen zituzten eta urriaren ondarrean sartzen zituzten etxera eta gero berehala ardiak ere sartzen zituzten. Sorogainen marka bazen, ardiak ez zituzten markatzen baina kontatzen zituzten eta pagatu behar zen. Sorogain leku fina da. Behiak eta ardiak ongi itzultzen ziren etxera. Bakoitzak bere txokoa aukeratzen zuen Sorogainen. Udan beti joaten ziren ikustera. Behorrak ezin ziren Sorogainera eraman eta behin bat sartu zuten isilka. Behorrek behien bazka andeatzen dute. Behiak erditzeko etxera ekartzen zituzten. Bere gizonak biziki maite zuen Sorogain. Lehen ez zen biderik.