Gaiak

Gaiak

lana: soldata [2 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
X-011a A04 eskola Oso denbora laburra eman dute eskolan. Neguan batzuetan zihoazen baina udan lan handia zegoen etxean. Gaur egun idatzi eta irakurtzen badakite. Agustin: ardiak jeiztera jaikitzen ziren, segaz belarra ebakitzera joan eta bazkaldu arte aritzen ziren. Hamaika urtetan hasi eta soldadu joan arte horrela aritu zen. Margarita bederatzi urte zituela, maizterrak zirenez, nagusiaren etxean lanak egiten hasi zen eta hiru urtez egon zen. Gero neskame joan zen hogeita bi urte zituela ezkondu zen arte. Orduan ez zen orain bezala ordaintzen, hiru urtetan ez zioten sosik ere eman. Feliperen lehenengo soldata, Diputazioan izan zen, hamabost urterekin. Galtza motzetan joan eta luzeak jartzera bidali zuten etxera. Hamabi pezeta ematen zioten eguneko, Sunbillako kanalean hemezortzi. Mendian gero, mila berrehun pezeta inguruan jasotzen zituen hilean. Felipe hamalau urte izan arte joan zen eskolara. Ikasketekin jarraitzea gustatuko zitzaiokeen baina ezin zuten. Hamazazpi urte zituela joan zen mendira eta han bai pasatu zituela kalamitateak. Agustinek mila pezeta irabazten zuen hilabetean eta nahitaez aurrezten zuten, igande arratsaldea besterik ez baitzuten libre. Felipek behin berrehun eta berrogeita hemezortzi egun eman zituzen mendian behin ere jaitsi gabe. Babak besterik ez zituzten jaten. Igande arratsaldean zerbait jaten zuten askarian: bakailao eta patata frijituak tomate pixka batekin. Handik basati bihurtuta itzultzen ziren. Margaritak ez du miseriarik pasatu. Manuelek ere ez, baserrian egonik, aukera gehiago izaten baitzituen. Ultzamatik astoz ogia ekartzen zuten. Agustinek ere mendian babak besterik ez zituen jaten. Zortzi bat urte aritu zen mendian. Mendian eta Ameriketan dirua egiten zen, ez baitzen gastatzen. Gazte denbora gogorra gogoratzen dute, baina neguan hiru hilabetez egoten ziren etxean goxo-goxo.
II-033a A06 lana: emakumeen lana - ogibideak: sehi Sehi izan zen, etxeko andereak haurrak bazituen, bazuen lana. Bera neskato izan zen etxalde hartan, baina mutilak ere baziren, zazpi, zahar eta gazte. Sos pixka bat irabazten zuen. Gero etxera itzuli zen, baina denetan ibili zen lanean gero ere: ostatuetan, etxeetan... Ostatuetan denetarik egiten zuen: zerbitzatu, sukaldatu... Ostatuetan janari arrunta ematen zen: salda, gaztanbera, axurkia. Ardoa ematen zuten edateko. Etxean ere lanean ari zen, artojorran eta guztietan. Mutilak gerran ziren. Oinez joaten zen, aski goiz abiatzen zen. Baigorrirat ezkondu zen. Mendian ibiltzen zen senarra, hor ezagutu zuen. Aski berandu ezkondu zen, gaztaroa alde batetik bestera lanean pasatu zuen.