Gaiak

Gaiak

inauteriak: libertimendua [8 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
II-095b A06 (40:05") Libertimenduak ere egiten ziren: igande bakoitzean herri batera joaten ziren. Ehieralarren eta Uharte-Garazin asko egin ziren garai batez. Herriko zenbait gazte joaten ziren etxez-etxe puxkak biltzen. Libertimenduak prestatzeko denbora pixka bat behar zuten, entseatzeko behar zuten denbora. Zazpi-zortzi urtez segidan egin zen igandero Inauterietan. Jantzia: ator zuria, bizkarrean koloretako zintak, fular ederrak, galonez hornituriko galtza zuriak, puntatan kaskabiloak zituen makiltxoa eskuan eta espartinak. (46:20") Agurra.
II-132b A02 bertsoa Libertimenduak egiten ziren eta bertan bertsoak kantatu ere. Horietariko bertso batzuk: neska eta mutilen arteko elkarrizketa bat. (23:38") Eiheralarren ere libertimenduak egin ziren zazpi-zortzi urtez. Jantzietan benetako urrea eramaten zuten: ator zuria, fular ederrak, zintak bizkarrean, galtza zuriak galoiekin... Zapurrak, gigantilak eta beste zenbait elementuen gainean.
II-060b B11 dantza - baile:Bolant dantza Dantza. Foxtinekin ikasi dantzan, eskola bukatutakoan joaten zen dantzan ikastera. Hamaika urterekin hasi zen. Libertimenduetan ere zazpi urte zituela hasi zen dantzan. Bolant dantzak, Satan dantza, eskualdun dantza eta farandola ikasi zituen.
II-060b B16 dantza - dantza: Bolant dantza - arropa:dantzatzeko jantziak Donibane Garazin libertimenduak egiten ziren, atzeko bolantea zen libertimenduetan. Foxtinen taldeko dantzari zaharrenak Ingalaterrara joan ziren. Non eta nola egiten ziren libertimenduak. Satan dantza, eskual dantza, fandangoa. Dantzatzeko arropa etxeetan eskatzen zituzten. Dendariek egiten zituzten arropak (atorrak, pantalonak...).
II-060b B18 galarrotxak Berrogeita hamar bat lagun biltzen ziren libertimendua egiteko. Libertimenduako pertsonaiak: Bolantak, Zapurrak. Haurra zelarik libertimendu ederrak egiten ziren karrusak eta guzti. Emazte alargun bat berriz ezkondu zen eta herriko gazteek sosa eskatu zioten afaria egiteko, libertimendua egin zioten emakumeari, baina ez gaztakeria.
II-057a A09 jaiak - dantza - dantza:pertsonaiak Inauteriak, libertimendua, dantzak, pertsonaiak: zapurrak, jaun eta anderea, basa andereak. Aspaldi hartza ikusi zuen, itzulipurdika ibiltzen zen, sosa biltzen. Ferratzaileak ferrak ezartzen zizkion sosik ematen ez zuenari. Libertimendua inauteriko dantza zen.
II-057a A10 jaiak - dantza Herriko festetan ez zen libertimendurik egiten, orduko dantzak egiten ziren: polka exkotix, mazurka, bals edo fandango, karrilak, dantza-jauziak bukaeran eta farandula azken egunean bakarri, hirugarren egunean festa bukatzeko. Neskak eta mutilak elkarri lotuak, zapiak tartean, herrian zehar kalejira egiten zuten. Hirugarren egunean zaharrek ere dantza egiten zuten, zaharren eguna esaten zitzaion.
II-061a A11 Gerra - jolasa: pilota, partiduak Gerra garaian lasai zegoen dena, libertimenduak ez ziren egiten baina pilota partidak bai, eskuzka eta xixteraz.