Gaiak

Gaiak

herria: Beruete [1 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
I-066b A05 kontakizuna - hilketa Berueteko lapurrak maizterrak ziren Etxebarrian. Lantzeko lapurren arrazakoak zirela esaten zuten. Goñi abizena zuten. Bost anaia eta hiru ahizpa ziren. Azken heriotza baino lehen egin izan zituzten bestelako gaiztakeriak. Ixilik egon behar. Ilarregiko gaztea hil eta leize batera bota zuten eta ondorioz herriko mutilekin zenbait istilu izan zituzten. Ikatza saltzeagatik ordaindu zioten eta gero mendian beste bide batetik aurrea hartu zioten eta lapurtzeko hil. Lantegian mutila faltan sumatu zuten eta bazekiten hauekin kontuak egitera joana zela. Susmatzen hasi ziren eta errudun ikusi zituzten. Gaztetan artzain ibili izanak zirenez, mendiko leizeak ongi ezagutzen zituzten. Herriko bi izan ziren leizean sartu zirenak bere bila. Gero aitortu zuten eta Kandelera egunean Iruñera eraman zituzten 1934.ean. Bi gazteenak hartu zituzten baina zaharrena aske zegoen. Bere emaztearen etxera sartzen omen zen ezkutuan jatera eta horrelako batean koinatak Guardia zibilari keinu bat egin eta bidean harrapatu zuten. Balkoietan maindireak jartzen zituzten aske zegoela abisatuz. Gero hirurak hiltzera kondenatu zituzten, baina batek bere buruaz beste egin zuen eskaileretan behera jauzi eginez. Bere familia herritik joan zen. Jendeak hiru anaientzat barkazioa eskatu zuen, baina gauza politikoa izateagatik edo, euskaldunak baitziren, hil zituztela diote batzuek.