Fitxategiak

Fitxategiak

Dialektologia

D-001

  • Grabazio data: 1996-03-31
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Francisco Maya Vergara (Lesaka, 1921)
  • Ikertzailea: Nerea Maya Elizondo
  • Gai nagusia: Franciskorekin solasean.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Txarra
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:02:27
bizimodua Eskolatik atera eta egurra bildu, txerriekin egon edo lurra animaliaz jorratzen zuten.
A02 00:02:27
00:03:54
eskola, kontakizuna Behin eskolan maisuak atera behar izan zuen eta haurrek erlojuaren ordua aldatu zuten.
A03 00:03:54
00:05:22
istripua, kontakizuna Afaltzeko, esne hotza opilekin (taloekin) hartzea gustatzen zitzaion. Behin egosi berria zegoen esnea eta leiho kanpoan utzi zuen katilua hozten. Bera igo zen gero hoztu zenentz ikusteko, eta lehenengo katilua eta atzetik bera joan ziren leihotik behera.
A04 00:05:22
00:06:33
kontakizuna Txerrikumea eraman zutelako negarrez hasi zen eguna.
A05 00:06:33
00:08:14
elikadura: pastelak, kontakizuna Ama Donostiara oihala erostera joan zen egun batean, pastelak ere ekarri zituen. Mahai gainean utzi zituen eta berak bat jan eta katuari errua bota zion.
A06 00:08:14
00:10:12
kontakizuna Gazta maldan behera joan zitzaion eguna.
A07 00:10:12
00:12:30
kontakizuna, kontrabandoa Behin, kontrabandoan ari zirela gertatu zitzaiena.
A08 00:12:30
00:14:20
kontakizuna, kontrabandoa Paketeekin zebiltzatela, tiroka hasi zitzaizkien eta hauek paketeak askatu zituzten korrikan ihes egiteko.
A09 00:14:20
00:16:24
dantza: ezpata dantza, kontakizuna Errekako bi aldeetakoak beti haserretuta zeuden, egun batean baketu egin ziren arte. Hura ospatzeko erabaki zuten ezpata dantza egin behar zutela, bakoitza kontrako aldeko karelean. Horrez gero, sanferminetan ohitura hori dago.
A10 00:16:24
00:17:00
inauteriak Inauteriak: zakutzarrak, mutilek zakuak jantzi eta neskek bete eta josi egiten zituzten.
A11 00:17:00
00:18:17
jaiak Neguko jaiak: dena apaintzen zen eta gorri, berde eta txuri koloreko bonbilak jartzen ziren. Orkestra egoten zen eta dantzaldia. Plaza berriko jaiak: Ezpelekin apaintzen zuten. Magdalena egunean, uztailaren 22an, beste jai txikiagoa ere ospatzen zen Legarrean.
A12 00:18:17
00:20:25
inauteriak Inauteriak lehenengo han hasi ziren egiten. Eskean ateratzen ziren gazteak, gosaldu eta musikarekin ateratzen ziren.
A13 00:20:25
00:21:26
aldaketak, denetarik Lesaka asko aldatu da. Emakumeek saskia buruan zeramaten, jendeak kalean solas egiten zuen, ez ziren haserretzen, elkartasun gehiago zegoen.
A14 00:21:26
00:00:00
Sanferminak Sanferminak, musika eta festa egunez egiten zen gehiago.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
D-001-A 22:06
Dokumentua Edukiera Materiala
 D-001 1.3 MB Transkripzioa