Fitxategiak

Fitxategiak

Irulegi Irratia

II-017b

  • Grabazio data: 1993-06-07
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Juanita Curutchet
  • Ikertzailea:
  • Gai nagusia:
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Ona
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
B01 00:00:00
00:06:15
Emazteak haurra ukan behar zuelarik beztitzeko gauzak prestatzen ziren. Kanbaran ontzi bat urarekin ezartzen zen. Ez zen gauza handirik behar. Haurra ukan eta emazteak bostpasei egun etzanik egoten ziren, gauza gutti janez. Beldur ziren sobera azkar jeikitzeko. Beldur zioten sukarrari, uste zuten janak sukarra emanen ziela. Sukarrak baziren, infekzioneak eta. Auzoak han ziren etxeko lanak egiteko, elkar laguntzen zuten.
B02 00:06:20
00:09:38
aurkezpena Haurra sortu eta hirugarren egunean bataiatzen zen. Denbora ona edo txarra izan eraman behar zen haurra bataiatzera. Neguan, euria baldin bazen, haur gaixoa ateratzen zuten holako denbora tristearekin. Ez zuten beranduago bataiatu nahi, haurra bataioa ukan gabe hiltzen bazen ardura handia zen apaizentzat. Emaintsak ere behar zuen joan, han izan behar zuen. Amak ez zuen parte hartzen bataioan, ama hirugarren egunean ez zen plantan egoten ahal.
B03 00:09:39
00:10:35
Lan handia zen emaintsarena. Beti lo faltan zinen, erditze gehienak gauez gertatzen direlako.
B04 00:13:07
00:16:00
erditzea Besta egiten zen bataio egunean.Bazkaria egiten zen, oilo-salda, eta gero oiloa maionesarekin eta etxeko gauzak sasoiaren arabera: atzarkia,axurkia...Bataioa etxean berean egiten zen, ama ganbaran zen, ez zuen sobera jan behar. Normal zen ama ez egotea.
B05 00:16:00
00:18:52
erlijioa:bataioak Haurra izatean mina kentzeko baziren erremedioak, emazteek ez zuten eskatzen, guk ikusi behar genuen noiz eman. Haurrak klinikan izatea oso zaila egin zitzaien emazteei, goxo zelako etxean izatea, familiaz inguratua eta. Klinikan ez da berdin, ez da familian izatea bezain goxoa.
B06 00:18:52
00:20:13
ogibideak:emagina Erizain izan zen hamabost urtez. Etxez-etxe ibiltzen zen pikurak eta beste egiten. Banuen autoa bidea egiteko, baina batzuetan plazaraino bakarrik heltzen zen errepidea.
B07 00:20:14
00:22:38
Lana utzi behar izan nuenean pena izan nuen, hartuak nituen nire klienteak, oroitzapenak eta amodioa banuen. Banekien ez nuela segituko, nahiz eta lan gogorra izan nik maite nuen.
B08 00:22:40
00:24:51
erlijioa:bataioak Gerla ondoan ezkondu zen. Alaba izan zuen lehenik, haurdunaldiaren azken egunera arte lanean aritu zen eta haurra izan eta gero ordezkari bat izan zuen zortzi edo hamar egunez.
B09 00:29:08
00:31:44
erditzea Ez zen pausatzen, ez da gaixotu lanean izan den denboran. Angina bat izan zuen baina besterik ez. Neskameak zituen, bera etxetik kanpo egoten zelako lanean. etxean lo egiten zuten. Trankil zegoen bazekitelako haurrez eta etxeaz okupatzen. Aita ere hor zegoen. Haurrendako ez zen etxean egotea bezala.
B10 00:31:44
00:33:40
ogibideak:erizaina Oraingo emazteak lanean ari dira etxetik kanpo, lehengoak etxean egoten ziren. Laborari etxeetan segurki lana bazuten, eta baita ofizioak zituztenak, baina etxeko gauzetaz arduratzen ziren ere. Bazuten baratza, abereak,...ez sosik egun bezala.
B11 00:33:41
00:39:50
ogibideak:erizaina Haurrekin ezin zen beti egon, baina amaren amodioa atxiki dute. Behar zenean aita hor zen, aita haurretaz okupatzen zen ere. Harek egiten zien jana batzuetan, kasu egiten zien haurrei. Lanean izan arren familia eta haurrak eduki ahal izan ditu, eta beraietaz okupatu.Hogeita hamabi urtetan izan du haurrik zaharrena, hogeita hamairurekin bigarrena eta hogeita hamasirekin hirugarrena. Berandu izan zituen gerrarengatik. Hala ere, ezagutzen ditu bere haurren haurrak.
B12 00:39:52
00:44:11
ogibideak:emagina Familietan ez zen sos handirik, baina berak ez zuen gehiegi kobratzen. Berak ikusten zuen familiak zer zuen eta horren arabera pagatzen zioten. Nahiz eta pagatu ez gogotik joaten zen. Pagatzen ahal zutenek dirua pagatzen zioten, ez da oroitzen zehazki zenbat. Kliente onak ere baziren, asko pagatzen zutenak.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
II-017b-B 47:18