Fitxategiak

Fitxategiak

Irulegi Irratia

II-119b

  • Grabazio data: 1998-07-06
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea:
  • Ikertzailea:
  • Gai nagusia: Iruñeko zaldi bestak eta feriak lehen.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Ona
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:15:36
feriak: zaldi feria, kontrabandoa, ogibideak: tratulariak, Sanferminak Aurkezpena: Sanferminetan egiten zen zaldien feria. (02:30") Zaldienganako amodioa txikitatik du, beraien artean hazi baitzen. Igandeetan mezatara zaldi-gurdiz joaten ziren. Aita laboraria zen baina zaldiak ere bazituen. Berak hemezortzi hilabete zituela hil zen aita baina etxean denek maite zituzten zaldiak. Orduan zaldiak ez ziren mendira igotzen, etxean edukitzen zituzten, lanerako behar baitzituzten. Iruñeko ferietara 1950ean joan zen lehenengo aldiz. Geroztik urte askotan egon da. Andaluziako tratulariak joaten ziren zaldi zaharrak saldu eta gazteak erostera. Familia guztiarekin joaten ziren karabanetan. Feria uztailaren zazpian hasi eta hiru edo lau egunez irauten zuen. Bertako zaldiak ere egoten ziren, baina denak kontrabandoz eramanak ziren, ez baitzen libre muga pasatzea. Hegoaldekoek jasotzen zituzten eta horiek tratatzen zuten Andaluziakoekin. Jende hura ezberdina zen, ijitoak ziruditela esaten zen, baina dirua zuten zaldiak erosteko. Baztan aldetik ere zaldi asko eramaten zituzten. Kontrabandoaren inguruan. (10:55") Tratuak egiteko formak oso ezberdinak ziren. Leku beroetako jendea zen eta bizitzeko oso modu ezberdina ere zuten. Berak ez du tratuan ikasi, beraiek ikustera joaten ziren soilik. Lo egiteko lekua aurkitzea ez zen erraza izaten, baina beti aurkitzen zuten ganbararen bat. (12:50") Orduan zaldiak lanerako ziren bakarrik. Norbaitek bidaltzen zituen hegoaldekoak hamabost-hogei zaldi erosteko, orduan Espainian ez baitzegoen traktorerik. Beraz, Iruñean zaldi asko eta asko biltzen ziren. Orain azoka ezberdina da.
A02 00:16:20
00:33:50
Sanferminak Bera beste lagun gazte batzuekin joaten zen. Motorrez joaten ziren Iruñera, Izpegiko lepotik. Bera egon zen lehenengo aldian, bi mutiko bi apaizarekin joan ziren auto txiki batean. Baigorriko bi bikariorekin joan ziren 1950ean. Orduan bertatik ez zen hainbeste jende joaten, ez baitzen erraza joatea. Baina aitonari ere entzun izan dio zaldi-karrozan joaten zirela Iruñeko feriara. Orduan Sanferminetako jaiak ez ziren orain bezalakoak. Orduan Espainiako leku beroetako jendea joaten zen festa egitera. Giroa oso ona zen. Horren gaztea ez zen jendea ere danbor baten soinuaz aritzen zen dantzan eta beraien artean hartzen zintuzten. Gozatzeko formak ez ziren orain bezalakoak . Arratsaldez entzierroa eta korridak ere bazeuden. Orduan orain baino zauritu gehiago egoten zen, jendea mozkor-mozkor eginda sartzen baitzen ibilbidean. (28:10") Orduan musika, herrietako banda txikiek jotzea zen. (29:50") Bere aitonak Belateko "oihana" zeritzotenaren istorioak kontatzen zizkion. (30:55") Hiru egunetarako joaten ziren eta beti lehenengo egunean, feria egunean. Beraiek ez zuten emazterik, baina besteenak etxean gelditzen ziren eta gizonezkoak bakarrik ateratzen ziren. Orain emakumezko gehiago daude gizonezkoak baino.
A03 00:36:13
00:43:25
animaliak: zaldiak, kontrabandoa Zaldi zahar asko Frantzia aldera eramaten zituzten haragirako. Iparraldetik Hegoaldera zaldi gazteak eta Hegoaldetik Iparraldera zaldi zaharrak pasatzen ziren. Hau guztia kontrabandoari esker egiten zen. Behi eta bestelako gauzak ere pasatzen ziren. Gerra ondoren Espainian ez zegoen ezer eta eritasunak zituzten kabalak ere jaten zituzten. Gero zaldikia jatea gutxitu egin zen publizitate txarra egin baitzioten.
A04 00:43:25
00:46:41
abestia Abestia. (44:35") Agurra.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
II-119b-B 46:41