Fitxategiak

Fitxategiak

Irulegi Irratia

II-168a

  • Grabazio data: 2000-05-29
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Henri Aritxabalet "Coyos"
  • Ikertzailea:
  • Gai nagusia: Bere biziaz.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Ona
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:16:00
bizimodua, Gerra Aurkezpena. Barkoxen jaio zen 1920an, Coyos etxean. Bi anaia eta bi ahizpa ziren. Zazpi urtez egon zen eskolan, hamalau urte izan arte. Gero laborantzan hasi zen lanean etxean. Arrebek josten eta sukaldaritza ikasi zuten. (06:00")Gerra hasi zen gero. Zuberoako beste gazte batzuk ere bazeuden. Euskaldunen artean euskaraz hitz egiten zuten. Etxera itzuli zenean laborantzan aritu zen. 1945 arte iraun zuen Gerrak: Janari eskasa, ogi beltza... Gerrako alemanak. (12:55") Gerra garaian ez zegoen herriko jairik. 1945ean Gerra bukatu zenean festa handia egin zen. Berak hogeita bost urte zituen. Gero ere laborantzan eman du bere bizitza osoa eta bilakaera ikusi du. Ardiak ere bazituen eta udan portura igotzen zituen. 1954ean ezkondu zen hogeita hamalau urte zituela. Bost seme izan ditu.
A02 00:16:00
00:19:45
maskaradak, pastoralak Maskarada eta pastoraletan parte hartu zuen gaztetan. 1952ko pastorala, Topet Etxaunen omenez egina.
A03 00:19:45
00:23:38
abestia Abestia.
A04 00:23:38
00:27:05
jaiak Ez zen asko joaten beste herrietako jaietara, bizikletaz joan behar baitzuen. Bi orduko bidea zuen. Soinulariak aritzen ziren jotzen eta ardoa edaten zen. (25:35") Maskaradetako pikeak.
A05 00:27:05
00:31:10
euskara, irratia Euskara galtzen ari da. Lehen euskaraz besterik ez zuten hitz egiten familian. (28:40") Jaietako kantuak nolakoak ziren orduan. Orain irratia goiz-goizetik pizten du eta abesti berriak entzuten ditu. Irratien inguruan.
A06 00:31:10
00:34:41
abestia Abestia.
A07 00:34:41
00:47:02
denetarik, euskara Orain dituen lagunak. Erizain zenbaitek badakite euskaraz. Berdin irakurtzen du euskaraz zein frantsesez. Hobe ulertzen du zuberotarrez euskara batua baino. Badu kultur gosea. Berak ez du musikarik jotzen baina dantzaria zen. Gaur egun dantza taldeetan gehienak neskak dira. Bere dantza irakaslea. Pastorala eta jaien inguruan. Maulen frantsesa, euskara eta gaztelera entzuten ziren, bertako lantegietan espainiar asko aritzen baitziren lanean. (45:50") Agurra.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
II-168a-A 47:03