Fitxategiak

Fitxategiak

Irati Irratia

IR-001

  • Grabazio data: 1993-08-13
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Pedro Legaz "Merino"
  • Ikertzailea:
  • Gai nagusia: Gaztagintza.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Ona
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:08:20
gaztagintza Gazta egiteko prozesua: ardiak jetzi, esnea berotu eta hartzigarri pixka bat botatzen zaio. Esnea ordu batez edukitzen da berotzen hogeita hamar bat gradutan. Sua hil, gatzagia jarri eta ordu erdi batez utzi. Pikatzen hasten da hiru-lau zentimetroko koadroak eginez, lau-bost minutu utzi, eta lirarekin puskatu. Liraren azalpena: haridun paleta bat. Arroza bezala dagoenean gatzura atera. Pilota bat eskuan tinkatu eta urratu. Gatzura kendu eta "pizua" jarri hamar minutuz utziz. "Pizua" kendu eta moldeak erabiliz gaztak egiten hasten da. Prentsan hiru ordu laurden egon eta gero buelta ematen zaie, eta bost-sei ordu prentsan utzi berriz. Prentsatik atera eta gazuretan sartu hamar-hamaika ordu. Atera eta hiru orduz uzten dira ohol batean, beste balda batean hiru-lau egun utzi eta gero kameran sartu. Gaztak ontzen behintzat bi hilabete egon behar dute saldu baino lehen.
A02 00:08:20
00:13:12
elikadura: gaztanbera, elikadura: zenberena Gaztanbera eta zenberena etxerako egiten ditu. Zenberena bi mota daude. Nola egin: egosteko denbora, oihal batean zintzilikatu, gazitegian, lehortu eta kamerara pasatu. Esnea berotzeko zenbait zehaztasun.
A03 00:13:12
00:16:08
gaztagintza Aitarengandik ikasi zuen bederatzi urterekin. Saltzeko egin dute beti gazta. Gazte garaian, udaberrian hirurehun- laurehun kilo gazta egiten zuten, beranduago seiehun-zortziehun kilo. Gero artaldea handitu eta hiru-lau tona gazta egiten ditu orain. Gaztetan egunean lau-bost kilo egiten zituzten. Ardiek ez zuten hainbeste esnerik ez baitziren orain bezala zaintzen.
A04 00:16:08
00:25:14
sukaldeko tresneria: gazta, bezkoa, sukaldeko tresneria: gazta, irazkia, sukaldeko tresneria: gazta, kotxua Gazta egiteko tresnak: kotxuak, irazkia edo oihala esnea pasatzeko, sortzea (xortea) eta sortzepekoa (txortxapekoa), eta taula bat gazta suaren gainean gorritzeko (gazta gorritzen zen gatzura errazago ateratzeko). Tresna horiek etxean egiten ziren artzain denentzat. Kotxuak zurezkoak ziren hasieran, gero burdinazkoak eta orain aluminiozkoak dira. Irazkia tutu luze bat zuen eta azpian oihala, bertan zikinik handienak gelditzen zirelarik. Bezkoa (lapikoa) kobrezkoa zen. Laratzetik zintzilikatzen zen barrukoa berotzeko. Sortzea eta sortzepekoa: egur oso ona behar da hauek egiteko. Hariak zuzena eta dena pieza batekoa izan behar zuen. Pago hoberenak hautatzen ziren eta haietatik ateratzen ziren. Txortxapekoari bihotza kendu behar zitzaion su eta hezetasunarekin makur ez zedin. Eskuz egiten ziren. Lan handia zuten. Pagoen aukeraketa: lurrean zulo bat egin, ezpal bat atera eta aizkorarekin mozten zuten zer nolako haria zuen ikusteko.
A05 00:25:23
00:29:00
elikadura: gazta gorritzea Gazta gorritzea gustu ona emateko zen. Lehen gutxiago berotzen zenez, gazura ateratzeko erretzen zen. Suko gustua, ke, erre gustua zuten. Gazta keatua bestelakoa da, ez da gorritzen, kean sartu baizik. Kolore horia hartzen du. Berak gazta gorrituak hogeita hamar urtez egin ditu baino gazteek ez dute gazta hau ezagutzen.
A06 00:29:00
00:31:27
abeltzantza: ardien intseminazioa Ardiak intseminatzen dituzte: ehun ardi urtean. Hauek Nafarroako guztien arteko hoberenen artean aukeratzen dira. Hiru izar dituztenetatik ahariak bereizten dira. Bi izar dituztenei hiru izarretakoen semena intseminatzen zaie. Ardi eta esnea hobetzen da. Esne gehiago dauka eta kalitatezkoa. Badira orain egunean hiru litro ematen dituzten ardiak.
B01 00:00:00
00:05:42
abeltzantza: ardiak Izarren kopurua esne kopuruaren araberakoa da: izar batekoak behintzat eguneko litro bat behar du. Bi izar izateko behar du ehun eta hogei egunez berrehun eta berrogei litro ematen dutenak. Hiru izar izateko bi litro eguneko. ITG-k egiten ditu kontrolak eta mejoranteak ere badira: umeek amak baino hobeak behar dute izan.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
IR-001-A 31:27
IR-001-B 5:43