Fitxategiak

Fitxategiak

Irati Irratia

IR-003

  • Grabazio data:
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Regina Adot
  • Ikertzailea: Josetxo
  • Gai nagusia: Bi ahizpak Karmelerekin.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:02:28
erditzea Aurkezpena eta galdera pertsonalak. Etxean, Abaurregainan, nola jaiotzen ziren kontatzen du, emaginaren laguntzaz.
A02 00:02:28
00:10:07
jaiak Jaiak San Pedron izaten ziren. Ekartzen zen musika eta banda ere bazegoen. Plazan zen dantzaldia eta gauerdi alderako etxera joaten ziren. Ahaideak etortzen ziren. Pilota partiduak antolatzen ziren herrikoen artean. Axuri errea, fideoak eta barbantzuak jaten ziren. Hiru egun irauten zuten. Mezara joaten ziren eta jendea frontoian eta ostatuetan elkartzen zen. Etxeren batean lutoan bazeuden errespetatu eta ez zen ospatzen. Edateko ardoa hartzen zuten eta kafea ere bazen. Garagarrarekin egiten zuten kafea gerra garaian.
A03 00:10:07
00:16:46
Eguberriak Subilaro deitzen zioten Eguberri egunari. Gauerdian zen meza. Gauzaharrean gizon-emazteek ostatutan afaltzen zuten. Gero dantza zegoen. Erregetan opariak egongo zirelakoan zapata utzi eta goizean hutsik zegoen. Zeukatena jaten zuten, txerrikiak.
A04 00:16:46
00:18:26
abestia, Eguberriak Eguberritako abestia (17.05"- 17.26"). Bere aita gaztea zenean eske ateratzen ziren.
A05 00:18:26
00:22:57
inauteriak inauterietan kaleetan zehar zihoazen, etxeetan sartuz, eta zerbait eman ziezaieten. Bazeramaten burdinezko gerren bat txulentzat. Neskak atzetik joaten ziren. Mozorrotu egiten ziren etxean zeukatenarekin, ezin zituztelarik ezagutu. Neskak ez ziren mozorrotzen. Garizumaren araberakoa da Inauterien data. Asteartean herriko etxean egiten zuten bazkaria denek. Asteazkenean dantzaldia zuten. Baina apaizak kexatu ziren, garizuma sartuta zegoela eta ezin zela dantzarik egin. Dirurik bazegoen, bazkaltzeko zerbait berezirik erosten zen.
A06 00:22:57
00:30:23
erlijioa: Aste Santua, erlijioa: Garizuma Aste Santuan bizpahiru apaiz etortzen ziren eta konfesioak egiten ziren. Santuak tapatzen ziren aste bat lehenago. Garizumako ostiral guztietan kalbario edo Vía crucisa egiten zuten. Mantilak janzten zituzten emaztekiek eta beraiek, gazteagoak, beloak jartzen zituzten. "Hijas de Maria" izan ziren denbora batez. Bijilia egiten zuten eta arrautza, bakailao eta sardinak jaten zituzten. Prozesioan loreak eramaten zituzten eta bidean botatzen zituzten. Aste Santua bukatzean, gauerdian meza egiten zen. Larunbata Santuan ura bedeinkatu eta elizako atarian sua egiten da eta hautsa etxera eramaten da.
A07 00:30:26
00:31:28
erlijioa: bataioak, ponte izenak Bataioak, jaio eta zortzi egun baino lehen egiten ziren. Izenak jaiotzen ziren eguneko santuarenak izan ohi ziren.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
IR-003-A 31:37