Fitxategiak

Fitxategiak

Irati Irratia

IR-016

  • Grabazio data:
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Gabriel Soto, Estanis Presto
  • Ikertzailea:
  • Gai nagusia:
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Ona
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:01:30
euskara Bera gaztea zenean herri guztiak egiten zuen etxean ikasitako euskara. Inguruko herri guztietan berdin gertatu da, galdu egin da.
A02 00:01:30
00:04:12
dantzari Bera dantzaria izan zen, baina herrietan bakarrik dantzatzen zuten. Oraingo dantzariek baina hobeki egiten zuen oraingo gazteek ez baitute sentitzen eta erakusten. Berak herrian ikasi zuen dantzatzen. Igandero zegoen dantzaldia. Eugin ere baziren dantzari ederrak.
A03 00:04:12
00:08:13
abeltzantza, nekazaritza Gaztetan nekazari lanak egiten ibiltzen ziren. Ogia, pentsuak, larrainean gauza borobilak baziren eta bertan egiten ziren ontziak eta bereizten zen hazia. Orain hori dena galdu egin da. Belarra lehenik, ontziak. Uztarekin belar gutxiago biltzen zen eta biltzen ziren lizarra, haritzaren hostoa negurako aziendentzako. Orain belar gehiago bildu eta pentsua erosi egiten du lehen etxekoa zena. Aziendak ez du bizitzeko adina ematen eta pentsua erosterakoan, eskatutakoa ordaindu behar. Lehen prezioa negoziatzen zen aziendak saltzerakoan hiltegietan.
A04 00:08:12
00:11:00
Amerika, ogibideak: artzaina Gazte asko joan izan da Ameriketara eta denek lortu zuten norbait izatea. Artzain joaten ziren hizkuntza jakin gabe eta mendian ibili zenak ez zuen ikasi ere.
A05 00:11:00
00:12:35
Gerra Aita lau urte zituelarik hil zitzaionez paperak prestatu zituzten soldaduska ez egiteko, baina Gerrak ez zuen ezer errespetatu eta hara joan zen. Bere burua defendatzen ikasi zuen. Santander aldean, Teruelen eta Castellón de la Planan egon zen.
A06 00:12:35
00:14:42
Gerra, kontakizuna Kontakizuna. Hamar egunetako baimena eman zioten Donostiara joateko eta aberatsentzat kasino bat bazegoen han. Bertan gizon batek erakutsi zion gela bat, zeina ondasunak galtzeagatik bere buruaz beste egiteko tiro eginez prest zegoen, eta non gorago soka bat zintzilikatzeko prestatua zuten eta non, azkenik, leihotik behera saltatzeko lekua ere bazegoen. Bi pezeta eta erdi ematen zieten eguneko, bazkal ondoren musika eta ikuskizun guztiak dohainik ikusteko pasea zuten.
A07 00:14:42
00:17:33
kontrabandoa Pobreak zirenez, gauean kontrabandoa egiten zuten. Gero elkarri laguntzen zioten eta zatika egiten zuten, gehiago irabazten zutelarik. Baina inor ez da horrekin aberastu, baina bai gaizki pasatu. Guardien nagusiak erosten baziren, orduan ez zegoen arazorik, baina denak ez ziren saltzen.
A08 00:17:33
00:18:58
autoak, kontakizuna, ogibideak: medikua Orduan ez zegoen autorik. Eta behin gertatu zen bere emaztea isuri batekin ohean gelditu zela eta bera medikuaren bila joan zela Bizkarreta-Gerendiainera. Bertan medikuak esan zion autorik aurkitzen ez bazuen ez zela joango. Autoa aurkitu zuenean bakarrik joan zen medikua bere etxera.
A09 00:18:58
00:20:14
erditzea Denbora hartan bazterretxeetan emakumeek erditu behar zutenean ez zuten inoren laguntzarik. Ongi etortzen bazen ongi eta bestela, auskalo. Bera ere etxean sortu zen, denak bezala. Baziren emaginak ere, medikuen faltan laguntzen zutenak.
A10 00:20:14
00:23:25
jaiak Lehen jende gehiago joaten zen festetara. Etxeetara ahaideak joaten ziren eta jende asko elkartzen zen. Orain aldiz lehengusuak ere ez dira joaten, galdurik dago. Orduan jendea pobrea zen baina alaia zen. Orain aldiz, handinahiak dira. Lanean ari zirelarik kantari ibiltzen ziren.
A11 00:23:25
00:24:24
kontakizuna Gizon batek hamar mandamenduak euskaraz abesten zituen. Herri batean gertatu zen kalean kantari zihoala, Leitzako apaiza zuten han eta besteak kantatzen zuen bitartean apaizak idatzi egin zituen.
A12 00:24:24
00:26:30
erlijioa: arrosarioa, eskola, musika Arratsean lana utzi eta gero arrosario errezatzen zuten. Gazteei ematen zieten eskola arratsaldean. Eta herrian lauzpabost akordeoi baziren eta egunero eskolatik aterata bi orduz dantzatzen zuten. Lanean hogei ordu ematen zituen soldatarik gabe. Dena eskuz egin behar zuten.
A13 00:26:30
00:27:05
erlijioa: meza laguntzaile, kontakizuna Bera elizan laguntzailea zen hamalau urteak arte. Orduan erretzen hasi zen. Aste osoan laguntzeagatik zortzi sos ematen zioten eta paketeak hamar sos balio zuen.
A14 00:27:05
00:31:06
elikadura: ogia Latak, aza, patata, babarrunak, eta barbantzuak jaten zituzten. Txerrientzako bazka egiteko ere erabiltzen zen aza. Etxean animaliak zituztenez, haragia pikorrarekin gizendua jaten zuten. Esnea, etxean egindako ogia, dena zen naturala. Zortzi egunetarako egiten zuten ogia eta azken egunean lehenengoan bezala zegoen.
B01 00:00:00
00:00:57
denetarik Gauez ateratzen baziren ere, hurrengo egunean lanera joan behar zuten.
B02 00:00:57
00:02:32
bizimodua, elikadura Aurkezpena. Ama hil zitzaion bi urte zituela, eta bost anaia eta aitarekin gelditu zen. Berak egiten zuen bazkaria, lixiba, ogia. Jakiak: patata, esnea, bildotsa, txerria
B03 00:02:32
00:03:33
denetarik Jaietan denekin aritzen zen dantzan bera ere. Lehen jende gehiago bizi zen herrian. Familiak handiagoak ziren hamar-hamabi seme ere izaten zituztelarik.
B04 00:03:33
00:04:13
ogibideak: postaria Bera hamabost urtez herriko postaria izan da. Etxez-etxe joaten zen banatzen.
B05 00:04:13
00:04:53
ezpela: koilarak, ogibideak: kutxetagilea Bere aitak eta anaiak ezpel koilarak egiten zituzten. Gaur egun ez du inork egiten herrian.
B06 00:04:53
00:06:10
kontakizuna Emakumeak harrian garbitzen ari zirenean hitz egitea gustuko zutenez ez zen horren gaitz egiten. Gabrielen aita ttun-ttuneroa zen. Bera hil eta gero atabala etxean zegoen eta bere ama ez zegoen gau batez leihotik atera zuen. Bata txistuka eta bestea atabalarekin ez zuten inor lo egiten uzten.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
IR-016-A 31:05
IR-016-B 20.02