Fitxategiak

Fitxategiak

Irati Irratia

IR-018

  • Grabazio data: 1997
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Gregorio Pedroarena Laurentz
  • Ikertzailea:
  • Gai nagusia:
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:03:50
zurgintza Pedroren aurkezpena galdera pertsonalen bidez. Hiru urtez soldadu egon eta gero, beti bizi izan da Garraldan. Zurgin zelarik, kanpora irten behar izan zuen. Herrian ikasi zuen batekin eta bestearekin. Liburuetatik ere ikasi du. Lana egiten hasi baino lehen marrazkia egin behar zuten, proiektua.
A02 00:03:50
00:09:32
egurgintza, egurra Egurra oihanetik ateratzen zuten eta zerrategirik ez zegoenez, beraiek lantzen zuten egurra mendian bertan. Neurri desberdinetako tabloiak egiten zituzten eta gero lehortzen uzten zituzten biltegian. Lan horretan aritzen ziren pertsonak bazeuden. Tailerretan zurgintzan aritzen zirenak gutxi igotzen ziren. Tabloi meheek hiruzpalau urte eta lodiek zazpi-zortzi urtez egoten ziren lehortzen. Gaur egun egurra egosten den lehorgailuak elektronikoak daude. Ordu gutxitan lehortzen dira baina gero egurra okertzen da, kanpoko klimara ohitzen direnean.
A03 00:09:32
00:12:35
ogibideak: artzaina, ogibideak: mandazain Abeltzain eta mandazain ibili zen hogei urteak arte. Herriko abereen guarda gisa. Ikatza, trabesak eta barrika oholak mandoen bizkarretan ateratzen ziren errepidera eta bertatik karroetan eramaten zen. Ameskoakoak ziren txondorgileak normalean.
A04 00:12:35
00:15:54
dirua: soldata, ogibideak: zurgina Zurgintzan hasi zen, bere lehengusua zurgin irakasle gisa ibiltzen baitzen. Berarekin egon zen hiru urtez. Gero inguruko herrietan ere baziren zurginak eta laguntzaile baten beharrean egonik, Garaioan egon zen bera ere. Ikasten ari zela hiru pezeta eguneko eta janaria ematen zioten. Tabako eta ardoaren balioaren konparazioa. Garaiko zurginen izena eta etxea.
A05 00:15:54
00:22:33
Gerra Soldadu joan zen Madrilera telegrafisten batailonera. Bertan ere armadako sarjentu egin zen. Tetuanera joan zen. Askotan tokatu zitzaion Francorekin joatea. Beraiek ezin ziren babestu eta beti egon behar zuten ikusten telegrafista izanik, dena kontatzeko. Espainia Marokoren aurkako gerran egon zen bera. Beldurra bazuten ere, denetara ohitu behar da. Ez du oroitzapen onik kontatzeko.
A06 00:22:33
00:26:44
kontakizuna Hiru hilabete kanpamenduan egon eta gero, hirira jaitsi zenean, emakume guztiak aurpegia estalita zebiltzan. Hiru auzo zeuden: mairuena, hebraitarrena eta espainiarrek hartutakoa. Emakumeek debekatua zuten beraiekin hitz egitea. Egun batez hiru sarjentu joan ziren pasteleria batera eta batek emakumeari esan zionagatik ihes egin behar izan zuten. Eta kalera irtetean, jeneral bat zetorren eta horrelako kale estuan behar zen moduan agurtzea eginarazi zieten. Zigortuko zituztelakoan lehenago gozatu behar zutela eta tabernara joan ziren.
A07 00:26:44
00:27:18
erreskatea, kontakizuna Navarro jenerala preso egin eta ordainduz aske utzi zuten.
A08 00:27:18
00:31:31
Gerra, ogibideak: telegrafista Gerra bukatzeko azken gertaerak Melillan izan ziren. Beste batek eskatu zion mesedea berari uzteko joaten. Eta horrela libratu zen. Gero ia lizentziatzeko garaia heldu zen. Eta eskatu bazieten ere, ez ziren gehiago gelditu. Oso gaizki pasatu baitzuten. Telegrafista izanik, errespontsabilitate handia zuten. Beti kargu nagusiekin ibiltzen ziren.
B01 00:00:00
00:01:25
bizimodua Gerratik bueltan, Garraldan bere tailerrean aritu izan da lanean. Baina nekazari ere izan da. Lan asko egin eta gutxi irabazten zuten.
B02 00:01:25
00:05:18
denetarik, ezkontza Berrogei urterekin ezkondu zen. Aberastu arte itxoin nahi zuten baina ez ziren inoiz aberastu. Lanean jarraitzen du hobeki sentitzen delako. Bera da baratza daramana.
B03 00:05:18
00:07:45
eskola, kontakizuna Lehenengo egunean eskolan alfabetoa irakasten hasi zen maisua. Berak jadanik etxean ikasia zuen anaiekin. Eta "S" letrara ailegatu ziren, baina maisuak zazeiatzen zuen. Eta errepikatzeko eskatu zionean honek bere nahia betetzeko, berak bezala esan zuen hirutan, eta maisua haserretu egin zen eta bera negarrez hasi. Anaia joan eta belarrira ongi nola esaten zen esan zion. Bost edo sei urte zituen.
B04 00:07:45
00:09:20
kontakizuna Hiru urte zitueneko oroitzapena: Ameriketara joan behar zuen lehengusu bati etxe batean agur gisa sagar bat edo batzuk eman zizkioten. Eta oso ongi gogoratzen da, nola lehengusuak hiru anaiei sagarrak banatu zizkien, hiru txoritxo bezala. Oraindik ez omen zituen hiru urte.
B05 00:09:20
00:12:50
kontakizuna Nola egin zuen aurpegian duen ebakiondoa: Hiru anaiak eskailera batean aldamiora igotzen ari zirela, bera erdian zihoan eta goikoak eskua zapaldu zion eta honek eskailera askatu. Orduan erori egin zen, eta beheko anaiak zangotik eutsi zion, baina indarrik ez eta azkenean erori egin zen. Ez zen medikura joan. Bere aitak ez zuen harreman onik medikuarekin eta prestatu zuen ozpin eta gatzezko nahasketa bat eta harekin zauria garbitzen zion bitartean, alabari jostorratza eta haria prestatzeko esan zion. Bi anaiek zutik eusten zioten, aitak garbitu eta arrebak josten zuen.
B06 00:12:50
00:15:43
denetarik Bera gurasorik gabe gelditu zen txikitan. Sei anai-arreba ziren. Garralda erabat erre zen 1898.ean. Gaztea zenean ez zuen denbora gehiegirik izan jolasteko ezta jaietarako ere, lan egin behar baitzuen. Soldaduskatik etortzean izan zuen bai jai egiteko aukera.
B07 00:15:43
00:21:26
abestia, jaiak, musika Hamabost urterekin jotzen zuen akordeoia. Inguruko herrietakoekin batera ikasi eta entsaiatzen zuten. Bere iloba jotzen ikusten duenean, asko gustatzen zaio. Jaietan musika ekartzen zuten. Lehenengo, instrumentu batzuk eta azkenean orkestra ere bai. Lehen jaietan errondak egiten ziren, dantzan, jaten eta denak elkarrekin ibiltzen ziren gazte guztiak. Orain ez da gazterik ikusten. Bilobak abesti bat jotzen du soinuarekin bere aitonarentzat.
B08 00:21:26
00:25:25
euskara: erdaldunen jokabidea Berak beti hitz egin du euskaraz. Eskolan berriz, erdara ikasi behar izan zuten maisuak ez baitzien uzten euskaraz egiten. Bestalde, erdaldunek irri egiten zieten, beraz, euskara alde batera utzi zuten. Berak ez du inoiz utzi, baina bere gazte denborarako erdara gailendu zen herrian ere. Oraingo euskararekin nahastu egiten dira.
B09 00:25:25
00:31:35
sendabelarrak Senda belarrak: Kamomila tripako minarentzat, zentaura pixarentzat, "Ajenjo" zizareak botatzeko. Batzuk egosi eta ura edateko eta beste batzuk enplastuak egin eta jartzeko. Arnika kolpeentzako. Tipula minak ontzeko. Garbitzeko belar eta zura azalak zeuden. Gripearentzat lehenengo sabela garbitu eta gero garagar egosiaren ura, esnearekin nahastuta egunero hartu, besterik jan gabe.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
IR-018-A 31:38
IR-018-B 31:37