Fitxategiak

Fitxategiak

Irati Irratia

IR-022b

  • Grabazio data: 93-07-13
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Ricardo Arregi
  • Ikertzailea:
  • Gai nagusia: Abaurregainako elurtea. Artzain. Iruñea nola ezagutu. Kontrabandoa. Soldaduska.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
B01 00:00:00
00:03:45
eguraldia: elurteak Izena eta etxearen izena. Abaurregainan egondako elurterik handiena. 1944.ean bidea itxi zen eta egunero kilometro bat irekitzen zuten. Eguzkiak eraman zuen azkenean elurra. Elurra kentzeko makina txiki bat ere aritzen zen. Elurteetan ez zuten bordan aziendekin gelditzeko ohiturarik, etxera joaten ziren gaua pasatzera.
B02 00:03:45
00:04:39
kontakizuna Kontakizuna: behiak irrist egin eta ezin atera etsitu egin zen eta airean eraman behar izan zuten bordaraino.
B03 00:04:39
00:05:59
eguraldia: elurteak Elurra egiten zuenean metro eta erdi nolanahi egiten zuen. Hotza orain bezala egiten zuen. Neguan elurteetan ahal zutena egiten zuten: begisatrea (zimiztaria atera eta saskiak egin. Aizkorak eta aitzurrak.
B04 00:05:59
00:11:58
ogibideak: artzaina Abaurrepean bi urtez egon zen artzain. Bi hilabetez joaten zen Abodira eta gero herriko mendian egoten zen herriko ardi guztiak zaintzen. Arrapatanarekin ibiltzen zen batzutan baina eskortarik, landa-aterik, ez zuen egin. Denbora batez goizero egiten zuten gazta. Nagusiak joaten ziren eta beraiek egiten zuten. Ez zitzaion lan gogorra iruditzen, ongi zaintzen zuten eta ongi jaten zuten. Baina beste artzain bat hartu zuten bi urte eta gero. Abodin bordan bi hilabetez egoten zen ardiei ilea moztera jaisten zen egunetan izan ezik.
B05 00:11:58
00:13:50
euskara Iparraldeko euskara berdina iruditzen zaio eta Bizkaia eta Gipuzkoakoa baino errazago ulertzen du. Bizkaikoa ez dela euskara dio, arabiera baizik.
B06 00:13:50
00:15:58
kontakizuna Lehenengo aldiz Iruñean egon zenean taberna batera ailegatzeko biderik luzeena egin zuten.
B07 00:15:58
00:18:47
herria: Iruñea, kontrabandoa, ogibideak: tratulariak Beranduago, larunbatero joaten ziren Iruñera, neska ederrak ikustera. Iruña Kafean herrietako guztiak elkartzen ziren eta bertan kontrabando pixka bat eta tratulariekin tratu asko ere egiten zituzten. Beti larunbata iristeko irrikan. Nafarroako mendialdeko euskaldunak ziren denak.
B08 00:18:47
00:20:10
kontakizuna Frantzian tuberkulosiaren kontrola egin zutenean, abere denak Espainiara bidaltzen zituzten ez zegoelako kontrolik. Iruñeko Mina fabrikari saltzen zizkieten eta bertatik lukainkaz kargaturiko kamioiak berriz ere Frantziara bidaltzen zituzten hemengoek.
B09 00:20:10
00:22:17
kontrabandoa Abaurregainan orain ez da kontrabandorik egiten, baina lehen egiten zuten. Poniak ere pasatzen zituzten. Gerra baino lehen mandoak ekartzen zituzten Frantziatik, handiagoak hobeak zirelako. Hemendik lanerako balio ez zuten mando zaharrak eramaten ziren hara haragirako.
B10 00:22:17
00:27:06
kontakizuna, kontrabandoa Bera eta bere anaiak zenbait mando Frantziara kontrabandoan eramaten ari zirenean batek ihes egin zuen. Lainoa sartu zen eta galdu egin ziren. Azkenean aurkitu zituzten galduta ibili ziren besteak ere eta egin zuten trukea. Bueltan egin zituztenak.
B11 00:27:06
00:31:25
kontakizuna, lantegia: gas lantegia Cortes de Navarran zegoen gas lantegi batean aritu zen lanean. Talde bat joaten zen eta gasa oso indartsua zen eta denak erre ziren bera izan ezik. Gomazko trajeak jantzi behar zituzten. Azkenean bera ere erre egin zen eta eskuan baba atera zitzaion. Gomazko trajeak gordetzen ziren lekura joan eta eskularruan zulo bat egin zuen. Hurrengo egunean azterketa medikuan, hark salbatu zuen. Baba zulatu eta isuria atera eta hankara erortzean, bertan ere beste baba bat egin zitzaion. Gero bi hilabetez egon zen lanik egin gabe.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
IR-022b-B 31:36