Fitxategiak

Fitxategiak

Irati Irratia

IR-023e

  • Grabazio data: 1993-10-27
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Gregorio Pedroarena Laurentz (1901)
  • Ikertzailea:
  • Gai nagusia:
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:11:19
zurgintza Izena, etxearen izena eta jaiotze urtea. Zurgintzan lehen oihanean egiten zen lan gehiena. Zuhaitza bota eta bertan lantzen zen. Lau alde zuzentzen zitzaizkion enborrari. Gurdi gainean jarri eta bertan zatitzen zen behar zen zatia. Zura berde dagoelarik mozten zen. Etxe ondora eraman eta bertan pilatzen zen. Bertan garbitu egiten zen eta tinta kendu. Zerrategia deitzen zioten lekuan, enbor luze landuaren punta bat mendian, lurrean eta bestea gurdiaren gainean, neurria markatzen zen ikatzez tindaturiko hariarekin. Hari bustiak, ilez eginak, tintan sartu eta goitik eta behetik markatzen zen enborra. Kateekin finkaturik zerrategian mozten zen zurezko zerra batekin, bat goitik eta bi behetik. Bazen zerra bat arrazoirik gabekoa almansa deitua. Eskutokiak bakarrik zituen. Beste zerrak meheak ziren eta armazoia behar zuten.
A02 00:11:19
00:14:08
zura Berde egonik egurra moztean makurtu egiten da. Lehortzeko denboran egin beharreko guztiak egiten ditu egurrak, eta gero zurginak zuzendu eta forma ematen dio. Gaur egun berniz edo margoa ematen zaio gehiago irauteko. Bestela beti dago makurtzeko arriskuan, zura porotsua baita.
A03 00:14:08
00:19:05
altzariak, ogibideak: zurgintza Oihaneko lanetan hiruzpalau lagun egoten ziren. Etxe ondora eraman eta pilatzeko orduan, oholen artean haize bidea utzi behar zen ez urdintzeko eta ez usteltzeko. Ohol horiekin, egiten ziren eskailerak, zoruak, armairuak, oheak, denetarik. Gauza guztietarako oholak zeuden. Altzariak mota guztietakoak ziren, bai normalak eta baita finagoak ere.
A04 00:19:05
00:30:18
etxea: etxegintza, ogibideak: zurgina Etxeak ere egiten zituzten. Asko aldatu da egiteko modua. Lehenengo karea eta kare labea egiten zen. Harria biltzen zen eta abereekin eramaten zuten etxea egin behar zen lekura. Berdin arearekin ere bai. Zurginek lehenik etxearen armazoia egiten zuten: aterpea, petralak, solibak eta eskailerak. Behar zutena kalkulatu eta oihanak markatzen zituzten. Beraiek egiten zuten dena orduan. Lehenengo zimenduak jartzen ziren eta gero hormatzen hasten ziren. Ordurako leiho markoek eginak behar zuten egon eta ongi finkatu behar. Harginek egiten zuten horma. Zorura ailegatzerakoan, erdian pilareak jarri behar ziren. Horma batetik bestera petralak eta harien gainean solibak jartzen ziren. Gero zorua jartzen zen. Hurrengo solairua berdin egingo zen eta hurrengoa ere berdin. Bi pisu zuten etxeetan aterpea zegoen. Aterpeak zurezko armadura bat du. Zubia egiten duten bi zura, gainean frontala, kapironak, etab. Apaingarriren bat egitekotan teilatu hegala egiten zen. Zurgina zen aitzindari etxegintzan. Agurra eta eskerrak.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
IR-023e-A 10:51