Fitxategiak

Fitxategiak

Orreaga Ibarra

N-042

  • Grabazio data:
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Joxepa Antoni
  • Ikertzailea: Maider Ikaran Olaran
  • Gai nagusia: Hizketa librea: eskola garaia, Donostian neskame, bizibidea, Hernani inguruko sagardotegiak...
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Txarra
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:05:35
bizimodua Eskolan baserriko seme-alabak ziren denak, ez zegoen kalekorik. Bertan bazkaltzen zuten. Eskolatik atera eta baserriko lanak egiten zituzten. Bederatzi urte zituela jaunartzea hartu eta neskame joan zen. Berak nahi izan zuelako joan zen, ez gurasoek bidali zutelako. Bi urtez egon zen etxe batean eta beste etxe batera joan zen. Donostiara joan zen eta bertan geratu zen. Gero ahizpa ezkondu eta Urnietara joan zen. Beraiekin egon zen eta han mutil-laguna ezagutu zuen. Ez zitzaizkion jaiak gustatzen. Dantzan ere ez zuen ikasi. Bezperan ateratzen ziren buelta bat ematera eta gero etxera. Gero ezkondu eta Hernanira joan zen eta berrogeita hamabost urte daramatza bertan. Orduan hamaika ziren eta orain bakarrik bizi da.
A02 00:05:35
00:08:30
sagardotegiak Bere aitak sagardoa egiten zuen etxerako, baina jada ez dute egiten. Ez zaie inoiz gustatu sagardotegietara joatea. Inguruko sagardotegiei buruz.
A03 00:08:30
00:09:30
elikadura: barrazkiloak Barrazkiloak. Gabonetan hauek jateko ohitura handia dago.
A04 00:09:30
00:12:00
eskola Eskolan liburu eta koadernoa zuten, baina katixima eta eskulanak egiten irakasten zieten, josten eta brodatzen.
A05 00:12:00
00:16:49
ogibideak: neskame Neskame zegoela denetarik egiten zuen: oheak egin, garbitu, lurrari argizaria eman... Nagusi euskaldun eta erdaldunak izan zituen. Nagusi erdaldunaren etxeko egoera. Jaiegun libre bakarra igande arratsaldea zen.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
N-042-A 16:49