Fitxategiak

Fitxategiak

Satrustegi

SA-003

  • Grabazio data: 1980-02-23
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Gerardo Goñi (73 años). Puri Petriati.
  • Ikertzailea: Jose Maria Satrustegi
  • Gai nagusia: Gerardo Goñi-ren gauzak. Eguzkiaren itzulia. Napar txiki. Osaba Emilianoren gauzak. Ezkontzak. Motzanekoek esanak. Itsasoa, mendiak, dilubioa. Itsasoaren pareta haundia. Lehengo ezkontzak Ama Birjina agertzea. Aizkorriko Dama.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Ona
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:02:55
kontakizuna Gerardoren aurkezpena besteen ikuspuntutik: zubia egin behar zen mendi azpitik, eguzkia sartzen zenean gizon bat zegoela zain hurrengo egunean atera behar zen lekura berriz eramateko, telebistaren kontuak.
A02 00:02:55
00:06:16
kontakizuna Nagusiak soldata jaso nahi zuen. Ehiztaria zen eta oso abila. Haren kontuak.
A03 00:06:16
00:08:00
kontakizuna Osaba Emilioren kontuak: gaztetan etxe batean zerbitzari joan zen. Lapurrak joan omen ziren eta gorriak ikusi zituen bizirik ihes egiteko.
A04 00:08:00
00:10:10
kontakizuna Jateko orduan txerri handienek txikiak baztertzen zituzten eta honek makilekin ematen zien. Erremolatxak banatzeko orduan egiten zuena. Txerrien hizkera ulertzen omen zuen. Katuaren kontua.
A05 00:10:10
00:11:58
kontakizuna Txekorra saldu behar baina azkenean ez zuen saldu.
A06 00:11:58
00:12:36
kontakizuna Andregaia ikusteko ate gainetik pasatzen zen ateak zaratarik egin ez zezan.
A07 00:12:36
00:15:55
ezkontza, kontakizuna Ezkontzak: neskazaharren feria. Mutilaren ama mugitzen zen gehien. Ez zegoen aurkezpenik. Beste etxe batean gertatutakoa eta azkenean denak moja eta fraide joan ziren. Andregaia ikustera bakarrik larunbatetan joaten ziren eta berandu xamar ateratzen baziren, atari gainetik egiten zuten zaratarik ez egiteko.
A08 00:15:55
00:16:34
kontakizuna Bati gertatu zitzaion ez omen zekiela bi ahizpetako zein zen berea.
A09 00:16:34
00:17:24
kontakizuna Bizikletan ibiltzen ongi ez zekien baten kontua.
A10 00:17:24
00:25:13
itsasoa Mundua urez erabat estalita ote zegoen? Dilubioaren ondorioak. Gizonak hil egin ziren orduan urak harrapatuta. Gero itsasoak baztertu egin ziren. Hemen lurrean, uraren azpian zuloak daude. Itsasoa ez da handituko. Itsasoak horizontean pareta handi bat du urari eusteko.
A11 00:25:13
00:29:15
eguraldia: haizeak Haizeak nahasita ibiltzen dira. Bakoitza nondik datorren. Haizea kanpoan mugitzen dugulako mugitzen da.
A12 00:29:15
00:32:26
dirua Dirua munduko Jainkoa da. Gaztetan berak ere bazuen diru gehiago egiteko zaletasuna. Berak bankuan gordetzen zuen dirua. Ongi kobratzen zuen berak izandako lanetan.
A13 00:33:39
00:37:48
kontakizuna, sinesmenak: Gaueko, sorginkeria Emakume batek etxe batekoei dirua eskatu eta gero bueltatu ote zien edo ez istiluak omen zeuden. Eta nahiz eta minik egiten ez zuen, etxeetan gauzak falta ziren. Emakume bera, beste etxe batera joan zen zerbitzatzera eta han ere zerbait gertatu omen zen. "Gaua gaukoendako, eguna egunezkoentzako eta Kattalin guretzako" eta neska desagertu egin zen.
A14 00:37:48
00:42:25
kontakizuna, sinesmenak: agerpenak Blasenea inguruan herri guztia biltzen zen. Bertako kontua. Ama Birjina ikusten zutenak. Ameriketako senideak hil zirenean nola jakin zuten.
A15 00:42:25
00:42:50
medikuntza: erremedioak Erremedioak: sua estaltzen zen, hautsarekin gurutzera joaten zen.
A16 00:42:50
00:44:41
kontakizuna, medikuntza: erremedioak Ogia etxean egiten ari zela Mariari, tximiniatik ahots batek esaten zion "Maria, pixka bat, Maria, pixka bat". Eta gizonari esan zionean, gizonak esan zion ahotsa nola desagertarazi.
A17 00:44:41
00:45:20
kontakizuna Mariaren senarra komertziantea zelarik, posada bila zebilen gau batean, ate batean jo eta nor zen galdetu zutenean erantzun zuena.
A18 00:45:20
00:46:10
kontakizuna Lakuntzako esaerak: gurdiekin saltzen ibiltzen ziren bi lagunetako batek saindu guztiei mezak egiten zizkien eta nola ordaintzen zuen galdetzean berak erantzundakoa.
A19 00:46:10
00:47:51
kontakizuna Aralarrera joan ziren aldi batean aitona xelebre bat (erdi aztia) harrapatu zuten gurdiaren azpian eta handik ateratzerakoan izan zituzten hitzak.
A20 00:47:51
00:48:10
kontakizuna Etxe batera bazkaltzera joan eta bazkaltzeko zer zegoen galdetzean eta besteak denetarik zegoela esatean lehenengoak erantzundakoa.
A21 00:48:10
00:48:30
esaera zaharrak Beste hitz joku bat, gaztelaniaz.
A22 00:48:30
00:50:25
sinesmenak: Aizkorriko Dama, sorginak Aizkorriko Damaren kontuak. Ez lurretik ez zerutik ibiltzen zena.
A23 00:50:25
00:51:44
kontakizuna Puriren aitak otsoak bere bi hortzak erakutsiz eta suaren laguntzaz uxatzen zituen.
A24 00:51:44
00:53:11
kontakizuna Erbinude batek harakinari hamaika ardi hil zizkion, baina gau batean sua egin zuten eta ez zen berriz itzuli.
A25 00:53:11
00:54:31
kontakizuna
A26 00:54:31
00:56:04
kontakizuna Lapur fama zuen familia bateko aitak, egun batean lau adarrekin heldu zen etxera. Emakumeak hura ikustean izan zuten elkarrizketa.
A27 00:56:04
01:06:20
kontakizuna Alabak ama jotzen zuen familia baten historia. Purik familia harekin izan zuen harremana. Errendaturik zuten pisua. Alabak bere ama Puriren etxetik ateratzen ikusi zuen eguna. Purik janaria ematen zion emakume hari. Puriren familiak beste etxean gertatzen zena leihotik ikusten zuen.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
SA-003-A 66:21