Fitxategiak

Fitxategiak

Satrustegi

SM-001b

  • Grabazio data: 1977-01-14
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Perpetua Saragüeta
  • Ikertzailea: Jose Maria Satrustegi
  • Gai nagusia: Gauonak. Subilero. Errege: kartak. Sanjuan: kebratua. Sorginak: 7 pikorreko ilar leka. Alaba bustitzen. Sorginak, Lamiak.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Ona
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:02:38
denetarik Bera eta bere senarraren aurkezpena. Bera Mezkirizkoa eta senarra Iruritakoa dira. Bere senarra nola ezagutu zuen, Bozaten bizi zen izeba baten bitartez. Iruritan hamabi urtez bizi izan zen, Iruñean hiru edo lau urtez, eta gainontzekoak Mezkiritzen.
A02 00:02:38
00:04:30
eskola, herria Mezkiritz herri bildua da. Auzo bat Txorrondo da, bera jaio zen lekua. Eskolako maisu izateko ez zegoen inor eta herriko apaiza, don Maunel Lusarreta Erro, izan zuten maisu hiru urtez. Berrogeita hamalau haur zeuden.
A03 00:04:30
00:12:20
Eguberriak: subilaro Gabonetan, abenduaren hogeita lauaren goizean bi egur jartzen ziren suaren bi bazterretan. Txingar hura urte guztian zehar gordetzen zen. Gaueko mezatara denak joaten ziren. Bere amonak egiten zuena: mezatara joan baino lehen su bazter guztiak begiratzen zituen gari pikorrik ez zegoela ziurtatuz. Mezatatik bueltan ikusi behar zuen lehenengo gauza gari pikorrik ba ote zegoen zen. Pikorrak ikusi eta Jainkoari eskerrak ematen zizkion urte guztian ogia izango zutela esan nahi zuen eta. Gabonetako egurra Subilaroko egurra zen, egun hura Subilaro baitzen. Urte guztiko gauetan txingar haiek erdira biltzen ziren eta ongi tapaturik uzten ziren. Haien gainean hiru gurutze egiten ziren burtzinarekin, esanez "Jaungoikoak duela parte, aingeruek beste hainbeste eta gaiztoak ez batere". Ogia labean sartzen zelarik otoitz bera esaten zen. Urte berri egunean ogia, gazta eta ardoa ematen zizkion herriak joan nahi zuten guztiei, baina andreak ez ziren joaten. Errege bezperan etxeko bi platerrik politenak mahai gainean jartzen ziren eta etxeko zaharrenak kartak nahastu eta gazteenak ebaki egiten zituzten. Kartak honako ordenean ateratzen zituzten: Jainkoa, Amabirjina, aitona, amona, aita, ama eta umeak zaharrenetik gazteenera. Ezpata erregea ateratzen zenean hura izango zen errege urte hartan. Eta orduan haurrak kalera ateratzen ziren joareekin "Biba (izena) errege/erregina" oihukatuz. Hurrengo egunean gosaria eman behar zuen.
A04 00:12:20
00:15:53
erlijioa: San Joan, ohiturak San Joan bezperan sua egiten zen ondar San Joanetan bedeinkatutako belarrekin. Jendeak jauzi egiten zuen bitartean, "sarna fuera", "alkatea kanpora", edo antzeko gauzak esaten ziren. San Joan bezperan ura hartzen zuten iturrian. Ihintzarekin, gorputz erdia biluztu eta bueltak ematen zituzten belarretan. Mutil bat kebratua jaio zen eta haritz batean arraila bat egin zuten. San Joan gauean mutil hori hara eramaten zuten. Bi Juan joan ziren eta hiru aldiz "Don Juan, karrak Juan, Biba San Juan" esanez, arrailaren erditik pasatzen zuten. Orain sei seme ditu mutil horrek.
A05 00:15:53
00:16:45
erlijioa: San Migel San Migel egunean ermitara joan eta han meza egiten zen. Erdaraz abesten zen San Migelen abestia.
A06 00:16:45
00:17:40
sinesmenak Haurra jaio eta gero ama berrogei egunetan ezin zen etxetik atera.
A07 00:17:40
00:24:45
kontakizuna, sorginkeria Mutil bat gaixotu zen eta ezta mediku batek ere ez zion aurkitzen zer zuen. Pauera joateko esan zioten amari, bertan mediku ona baitzegoen. Medikuak, berak ezin zuela sendatu esan zien, mina eman zionak sendatu behar zuela. Baina ez zekiten nor zen. Hori jakiteko, mezatara jende gehien joaten den egunean, ur bedeinkatuan zazpi pikorreko leka bat botatzeko esan zien. Pertsona hori lanean gogor hasiko da eta ez da elizatik aterako hiru alditan hiru gauza egin arte. Horrela egin zuten eta emakume batek medikuak esandakoa egin zuen. Elizatik ateterazean, emakume hark gaixoaren amari mutilari buruz galdetu eta sendatu egingo zela esan zion. Poliki-poliki mutila sendatu egin zen. Baina urte baten buruan, sorginak beste hainbeste egin behar zuela erabaki eta hala egin zuen. Oraingoan emakumea urkatzeko esan zion medikuak. Amak soka bota zion eta helduta zuenean, semea sendatzeko agindu zion bertan urkatuta hil nahi ez bazuen. Egingo zuela esan zuen. Baina sorginak apaizari esan zion emakumeak egin ziona eta honek emakumeari sorginari barkamena eskatzeko agindu. Emakume gaixoa bere semea salbatzeagatik horren gauza txarra egin zuelakoan, oso gaizki zegoen eta apaizari esatea erabaki zuen. Apaizak lasai egoteko sorgin hura deabruarekin zegoela esan zion eta emakumeak ezetz, bizirik zegoela erantzun. Eta hala zen, baina arratsalde hartan bertan, San Sebastian egunean, sorgina hil egin zen. Sorginaren semea oso gaizki zegoela ikusita, elizara joan zen apaiz baten bila. Eta sei bazeuden ere, inork ere ez zion kasurik egin.
A08 00:24:45
00:29:57
kontakizuna, sorginkeria Haur jaio berriei ere kalte egiten zieten sorginek. Bere amak esaten zuen hiru haur hil zitzaizkiola begizkoa zela eta. Egun batean Iruritatik Arraiozera bidean zihoazela hiru txerri atera zitzaizkion bidean. Zubiak ibaia zeharkatzen duen lekuan desagertu ziren. Alabak bi hilabete zituela hasi zen, arropak aldatu eta zerua garbi zegoela, ura alabari gainean erortzen zitzaion. Hori aldi askotan gertatu zen. Gurutze saindua ur bedeinkatuarekin egiten zuen alditan ez zen gertatzen. Azkenean haurrak atakeak zituen asteartetik asteazkenera eta ostiraletik larunbatera. Beste egunetan ez. Mezkirizko apaizak behin ikusi zuen eta oso arraroa zelakoan Iruritako apaizari esan zion. Honek katezismoak eman behar zirela esan zuen eta hala egin ere. Ez zen haurra gehiago busti. Haur harekin haurdun zegoela, mezatara joan eta, nahi gabe, apaizaren kontra jartzen zen. Behin apaiza batekin konfesatzen ari zela, apaizari esan zion ezin zuela aguantatu apaiza hor egoterik. Eta apaizak orduan barruan zuen haur hark deabruari lan handia emango ziola esan zion.
A09 00:29:57
00:31:18
kontakizuna, mitologia: lamiak Mezkiritzen lamiak zeudela kontatzen zuen amonak. Emagina baten bila joan ziren behin herrira. Honek egin zien lana eta izuturik ez zien ezer kobratu. Baina denak orraztera atera ziren egun batean, orrazi bat hartu eta etxera eraman zuen bere lanaren ordainetan. Lamiek ikusi zuten eta beti izan da zerbait haren etxean.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
SM-001b-B 31:21