Fitxategiak

Fitxategiak

Satrustegi

SN-002a

  • Grabazio data: 1979-08-18
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Juanita Inda "Makitenea".
  • Ikertzailea: Jose Maria Satrustegi
  • Gai nagusia: Jostetak. Eskola. Etxeko lanak. Urketa. Herri sendagintza. Bertsolariak. Sorginak. Ogia egitea.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:02:44
Jolasa: zabua Jolasa.
A01 00:00:00
00:02:44
Jolasa: zabua (Lehenengo segundoak ez dira ongi entzuten oso baxu grabatuta daudelako, horregatik ez da ulertzen jolasaren deskribapena). Korroa, gorgoinak (zabua).
A02 00:02:45
00:04:50
Abeltzantza: trantsumantzia Azienden jana: artirina, garagarra, gaztainak. Behiak udan herriko larreetara ateratzen zituzten eta batzuk Auritzera eramaten zituzten menditik. Neguan belarra eta arbiak lastoarekin nahasiak ematen zizkieten.
A03 00:04:51
00:05:44
ura Eskolatik ateratakoan ez zuten jolasteko denborarik errekara ur bila joan behar baitzuten. Edateko ura iturri batetik hartzen zuten.
A04 00:05:44
00:05:57
Unaia Behien jabeek behizaina paratzen zuten Belaten, unaia esaten zioten.
A05 00:05:58
00:06:40
bizimodua Eskolatik etorritakoan errekara joaten ziren arropa garbitzera. Ez zuten jolasteko denborarik. Igandeetan ilundu baino lehen itzultzen ziren etxera.
A06 00:06:41
00:07:28
lixiba Xurrutea zer den: harri borobil bat arteka bat duen punta batekin. Arropa xurrutean garbitzen zuten. Arropa bexko izeneko galdara batean sartzen zuten. Etxe barruan ez zuten garbitzen, soilik eguraldi txarra egiten zuenean etxearen barruan xaboian jartzen zuten.
A07 00:07:29
00:10:18
elikadura: gaztanbera Gazta egiten zuten, eta gazura egosiarekin zenbera egiten zuten. Gaztanbera ere egiten zuten: Esnea egosteko gori-gorian dauden harriak botatzen ziren kaikura, eta gero esnea botatzen zen harrien gainetik; esnea hozten hasten zenean gatzagia botatzen zen. Horrela egosten zen eguneroko esnea etxe gehienetan. Kaskailurrina (kiskalurrina) harriak esneari ematen dion "grazia" da.
A08 00:10:19
00:10:47
elikadura Neguan supazterrean gaztainak erretzen zituzten, eta katilu bat esne hartuta ohera joaten ziren.
A09 00:10:48
00:14:04
Bizimodua: argiztapena Petrolioko lanparak erabiltzen zituzten argindarra ezarri baino lehen. Hiztunaren amatxiren denboretan erretxina erabiltzen zuten argia egiteko erregai gisa. Urketarako ferretak.
A10 00:14:05
00:15:20
lixiba Arropa asko garbitzeagatik eskuak larrutzen ziren. Lixiba egiteko errautsa erabiltzen zuten. Etxe guztietan horrela egiten zuten lixiba.
A11 00:15:21
00:17:36
esaera zaharrak Castañas comer, pitarra beber, tirriki-tarraka no te detener. Gaztaina asko jaten zituzten lehen, eta txerriei ere ematen zizkieten. Orain ia ez dago gaztainarik gaztainondoak ihartu zirelako. Iratzea ere biltzen zen, hilabete bat ematen zuten iratzea biltzen. Orain ez da hainbeste erabiltzen. Jendea fabriketara joaten da lan egitera.
A12 00:17:37
00:18:42
oinetakoak: eskalapoiak Eskalapoiekin ibiltzen ziren, eta asoska-asoska eskolara joaten ziren.
A13 00:18:43
00:22:57
medikuntza: erremedioak Zazpi haur gorrinarekin izan zituen aldi berean, eta denak onik atera ziren. Ospelak sendatzeko bertzoina goritu eta zangoetatik pasatu. Orain ez dago ospelik jendeak jantzi eta zapata hobeak dituelako. Lehen neguan eskalapoiekin galtzerdirik gabe ibiltzen ziren. Kamamilarekin begietako makarra garbitzen da. Zizareak kentzeko baratxuri zurituz egindako lepokoa jarri lepoan eta ohera joan. Lehen hori sinesten zen. Orain ez da horrela egiten, orain medikuak ematen ditu sendabideak.
A14 00:22:58
00:25:02
bertsolaritza Hiztunaren amaren anaia bertsolaria zen. Aita Antonio Zabalak horren berri eskatu zion eta bertsoen airea kantarazi, gero Auspoa bildumako liburu batean argitaratu zituen.
A15 00:25:03
00:26:27
sorginak Amari aditu dio sorginak bazirela. Arizkungo etxe batean tximiniatik sartzen ziren gauero. Etxekoandrea gelditzen omen zen supazterrean haien esperoan, eta zartagin bat xingar prestatzen omen zien eta jaten zuten; gero denak ase tximiniatik goiti joaten ziren. Etxean aspertu omen ziren xingarra ematen, eta andreak pena ematen zion senarrari. Gau batean senarra gelditu zen supazterrean andrearen jantziarekin eta xingarra prestatu zuen. Sorginak tximiniatik sartzen hasi zirenean zartagina ipurdira bota zien eta ez ziren berriz agertu. Gero bideetara zaldi gainean azaltzen omen ziren.
A16 00:26:28
00:29:52
elikadura: ogia Ogia nola egiten zuten etxean.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
SN-002a-A 29:52