Fitxategiak

Fitxategiak

Xorroxin Irratia

X-020a

  • Grabazio data:
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea:
  • Ikertzailea:
  • Gai nagusia:
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Normala
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:03:18
erlijioa, erlijioa: Trinitatea Trinitate eguna: Goizean elizatik prozesioan ateratzen ziren San Joakin ermitara. Apaiza mandoan eramaten zuten. Ermitara ailegatzean ermitaua bidera ateratzen zen eta prozesioan elizaraino joaten ziren. Gosaldu eta meza izaten zuten. Bazkari ederra egiten zen ermitan bertan. Gero, ermitaren ondoan dantzaldia egoten zen. Gero bezperak egiten ziren, errosarioa errezatuz eta bakoitza bere herrira. Udaletxea eta apaiza joaten ziren eta prozesioan herrira jaisten ziren. Gazteak goran gelditzen ziren eta Bustitz zelaira joaten ziren akordeolari askorekin: Sunbilla, Goizueta, Zubieta, Doneztebekoak... Bertan dantzaldia egiten zen eta arratsaldean bakoitza bere herrira. Mendaurko gainean egiten zen eta oraindik ere egiten da, baina presetara jaisten dira orain bazkaltzera.
A02 00:03:18
00:22:35
musika "Ttak" musika taldeko kideen aurkezpena. Orain arte afizionatu mailako taldea izan da eta hori izan da diskoa orain arte grabatu ez izanaren arrazoia. Abeslaria ere berria da eta honek ere eragina izan du diskoan, abesti zenbait instrumentalak baitira. Diskaren izenburua "Ttak-attak" da. Ska mugimenduaren barruan kokatzen dute bere burua. Mugimendu honen inguruan. Hemengo talde gehienek estiloen nahasketa egiten dute. Ska filosofiarik ote dagoen aipatu da, baina ez dirudi halako bizimodu zehatzik dagoenik. Abesti zahar batekin bukatzen da diskoa. Duela bost bat urte sortu ziren. Asko jo dute Donostia aldean. Diskorik kaleratu ez izanak ateak zabaltzeko aukera asko mugatzen du. Azken aldi honetan kontzertu gehiago izan badituzte ere, zaila da bederatzi pertsoneko talde bat ados jartzea eta mugitzea. Diska argitaratu eta gero, dei gehiago jaso eta bestelako lokaletan jotzeko proposamenak ere izan dituzte. Laurenekin egin zuten ska taldeetako musikarien kontzertua.
A03 00:22:35
00:30:00
denetarik, gosea: gose greba Gose greban dauden hogeita zortzi alkateek ur-poteoak egiten dituzte, herriak hor daudela ikus ditzan. Donostiara joan dira presoak bisitatzera baina zenbait arazo izan dituzte ertzantzarekin. Lehenengo ospitalean zeuden presoak ikusten egon dira eta gero Martuteneko espetxera joan dira. Bertan txistua jotzen eta abesten aritu dira eta presoak leihoetara irten dira. Baina emakumeak dauden aldera joan direnean, ertzantza agertu da eta Lezoko alkatea atxilotuta eraman dute. Besteak denuntzia jartzera joan dira eta askatu egin dute. Bueltatu dira eta giroz aldatzeko, ur-poteoa egitera atera dira Altsasun. Gose-greban jarraituko dute alkateek larunbata arte.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
X-020a-A 30:00