Gaiak

Gaiak

euskara: euskaltzaleak [1 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
SK-001b A03 euskara Seminario handian ikasi zuen berriro euskara, Jean St. Pierreri esker. Nola ikasi zuen euskaraz: liburu bakar batekin eta horri buruzko bi ideia eman zizkiola: erlijiozko liburua zen eta euskarazko erlijio liburuak beti latinetik itzulita zeuden. Arbelbideren liburuarekin hiru hilabetez buru-belarri aritu zen eta izugarrizko lana egin zuen. Gero, Iturriren gramatika eta Azkueren hiztegia hartzeko esan zion. Hamaika hilabeteren buruan bertsoak argitaratu egin zituen. (20:00") Landeren hiztegian ere parte hartu zuen. Intxausperen liburu guztiak irakurri zituen. Axularren liburuak erakutsi zizkion Jean St. Pierrek, Axularren jarraitzaileak. (24:00") Bere lehenengo liburu argitaratua Iturralderen kantuak izan ziren. Eta lehenego ikerketa, bere herrian egin zituen aditzari buruzko artikuluak. Euskalzaleen biltzarrean zenbait sari ematen zituzten. Berak aditzari buruzko lan luze bat egin zuen. Saria eman zioten baina ez zuten ezer ere ez ulertu. Lacomberi bidali zioten eta asko harritu zen. Honek Etxepare medikuari bidali zion. Geroztik horiek guztiek lagundu eta bultzatu dute. Beraien biltzarretara eramaten zuten. Berarengan influentziarik handiena izan zuena Etxepare izan zen. Hau, bere azken hiru urtetako azteazken guztietan joan zitzaion bisita egitera. Etxeparez gain Hiriart-Urrutik izan zuen ere influentzia berarengan. Joseba Intxaustik bultzatuta, argitaratu egin zituen honen artikuluak.