Gaiak

Gaiak

elikadura: gereziak [7 resultados]

Dokumentua Zatia Otros temas del fragmento Sumario
II-117b A01 Aurkezpena: Itsasoko gerezien jaiaren inguruan. (02:00") Txiki-txikia zenetik ezagutzen ditu gereziak. Zazpi-zortzi urtetan hasi zen gereziak biltzen. Arbola gainean sarea bete eta gero jaistean saskietan uzten zituzten. Bertako gereiak bezalakorik ez omen dago beste inon. (06:00") Gerezi motak. Denak ez dira garai berean biltzen. Hirurehun kilo baino gehiago bildu izanaz gogoratzen da. Lehen ez ziren batere tratatzen. Lan bakarra biltzea zen. Gero, gerezi saskiak saldu egiten ziren. Zenbait urtetan diru asko irabazi zen Itsason. Orduan ez zegoen oraingo laguntzarik.
II-117b A03 Gerizak kamioietan kargatzen zituzten. Zazpi-zortzi bat kamioi joaten ziren egunero sasoian. Laborantzaren egoera lehen eta orain. (21:20") Mota ezberdinak. Ingeles batek ekarri zuen gerezi beltza ematen duen mota. Lehenik pelua ontzen zen maiatza aldera, udaberriko eguraldiaren arabera. Gazteak beti arbolen puntetan egoten ziren. Urtero egoten ziren zaurituak, hilik atera dena ere egon da. Emakumeak ere aritzen ziren gereziak biltzen. Gereziak pisatzeko pisuak kamioiek ekartzen zituzten. Kiloa zenbatetan saltzen zuten. Zenbait gerezi mota ez zaizkio egokitzen bertako klimari. Gereziak badu etsai bat: txoria. Hala ere, ez zen ezer egiten, denentzat urte onak ziren. Zazpi kamioiek biltzen zituzten gereziak inguruko hiri eta herrietan saltzen ziren.
II-117b A05 Nola bizi zuten haurrek gerezi bilketa. Handituz zihoazen heinean saski handiagoak eramaten zituzten. Oroitzapen onak ditu. Jende asko biltzen zen eta giro ona egoten zen. Lehenengo gerezi festa, 1949an izan zen. Ordutik beti jarraitu da egiten, duela bost urte gerezia aurkezten hasi baziren ere. (46:30") Agurra.
II-118a A01 Aurkezpena: Itsasoko gereziak. (01:50") Hamalau urtetarako gereziak biltzen hasia zen. Hala ere, txiki-txikitik joaten zen jatera eta zuhaitzetan igotzen zen. Gerezi motak: pelua, zapata eta samina den bat. Pelua, beltza dena, lehenengoa ontzen zen. Egunean berrehun kilo ere bildu izan dituzte. Zuhaitz gainean biltzeko, zaku txiki batzuk erabiltzen zituzten. Lurrean gereziak biltzeko ez zuten saskirik erabiltzen, platoak baizik, ezin baitira gerezia gehiegi pilatu. Lerak erabiltzen zituzten gero. Gereziak pisatu eta eraman eta hurrengo egunean ordaintzen zieten beti. Lerak ez ziren etxean egiten, horiek egiten zituztenak baziren. Idiak erabiltzen ziren tira egiteko. Gerezia zaintzeko, biltzean kasu egin behar da. Buztanarekin hartu, hostorik gabe eta ustelak utzi.
II-118a A03 Sasoi on batean bi tona bildu izan dituzte. Gereziondoak lorea galtzen badu ez du fruiturik emango. 1960 izan zen urterik onena. Bi anaia, mutila eta aita aritzen ziren biltzen egun osoan. Maiatza erdian edo bukaeran hasi eta ekaina bukaera arte aritzen ziren biltzen. Goiz-goizean hasten ziren, arratsaldean ez baita hainbeste biltzen, indarrak bukatzen baitira. Zainentzat txarra da eta urtero erortzen zen norbait. Zuhaitz gainean egoten ziren martxantea etorri arte. Hilabete bat ematen zuten horrela. Euria ari bazuen, ez zuten hartzen. Orain ia desagertu egin da gerezia bertatik. Sasoi ona zenean oso mozkin ona zen. Gerezi garaia zenean, denentzat egoten zen dirua. Gerezi jasotzaileak eta martxanteak, denak, biltzen ziren arratsaldean ostatuan. Gereziondoak ez ziren tratatzen. Batzuetan arbolaren punta puntaraino igo behar zuten baina oso zaila bazen, han uzten zituzten adarrak apurtu gabe. Zurubiak eta sokak erabiliz eusten zituzten bai adarrak eta baita euren gorputzak ere. Bere aitak egiten zituen zurubiak eta bakoitza berearekin ibiltzen zen. Itsasoko gerezia ona da baina jadanik ez da inor aritzen gerezietan. Bertan gereziak, Bordelen mahatsa bezalakoak ziren.
II-118a A05 Gerezia nola hasi zen Itsason: gizon bat Zapata deitzen den etxera ailegatu zen eta han hasi zen gereziondo batzuk landatzen. Bai zapata eta baita pelua gereziek ere, bere izena bi etxetako nagusiei zor diete. Otsaila da gereziondoak txertatzeko arorik onena. Landatu, berriz, udazkenean egiten da. Nola egiten zuten txertaketa. Bai txertatu eta baita ereitea ere, ilbeherean egiten dira. Landatzeko orduan, zuhaitzen artean leku nahikoa utzi behar da.
II-118a A07 Martxanteek esaten zuten bertako gerezia onena zela. (45:20") Agurra.